1782ko
uztailaren 6an jaio zen Azkoitian Bizenta Mogel Elgezabal, literatura
idatziaren alorra jorratu zuen lehen emakumea |
Iturria:
Xabier Kaltzakorta,
Bidegileak 4 |
Azkoitian
jaio zen baina haurtzaroa Markinan igaro zuen bere anaia Joan
Joserekin.Osaba, Juan Antonio Mogel zuten. Eleuterio Basozabalekin
ezkondu zen. Literatura idatziaren alorra
jorratu zuen lehen emakumea. Garai haietan emakumeak ez zuen eskola
handirik hartzen kaltegarria zelako ustea oso zabaldua baitzegoen.
Bizentak berak ere uste horren berri ematen du Ipui Onak
liburuaren sarreran. Baina inor ikastunik eta liburuzalerik izan
bada Bizenta bera da. Ederretsi egiten die idazle klasikoen alegiei
eta deus gutxikotzat ditu ume-umetan entzundako Peru eta Mariren
ipuinak. 1804ean argitaratu zuen bere lehen liburua, 22 urte zituela.
Esoporengandik hartutako 50 alegia euskaratu zituen eta gipuzkeraz
eman. Liburuaren izenburua: Ipui Onac, ceintzuetan arquituco
dituzten euskaldun necazari ta gazte gueiac eracaste ederrac beren
vizitza zucentzeco (Donostia, 1804), 114 orrialdekoa, Undiano
liburugilearen etxean. Gero, osabaren hitz neurtuzko zortzi alegia
datoz, osabaren lanen artean aukeratuak. Liburuak gipuzkeraz idatzia
dago baina bizkaieraren ukitua du eta baita Mogeldarrena (Mogeldarren
joskera eta itzulpena behin baino gehiagotan kritikatua izan da).
Liburuak harrera ona izan zuen, horren lekuko dira izan dituen
argitarapen guztiak (1880an Bilboko Beti Bat aldizkarian;
1899an Azkuek Euskalzale-n; Euskal Esnaleak liburu
berezi bat egin zuen 1912an; Auspoa liburu bildumak 1963an).
Bizentak badu lan ezkutuagorik: gabon kanta egile, fabula batzuk
eta Ulibarriren laguntzaile ere izan zen. Espainiako Gotzaiburuaren
Artzain-idazkia itzuli eta argitaratu zuen, Toledoko Luis Borbon
Kardinalak 1820-5-15ean egindakoa, gaztelaniaz eta euskeraz (Bilbo,
1820).Abandon hil zen 1854ko ekainaren 29an.
|
El
9 de julio de 1957 falleció
en Vitoria el pintor Obdulio López de Uralde |
Fuente:
Enciclopedia Auñamendi |
Pintor
alavés. Nació en Vitoria el 5 de septiembre de 1897
y falleció el 9 de julio de 1957. Estudió
primeramente en la Escuela de Artes y Oficios, y después
marchó a Madrid a estudiar pintura y arquitectura. Prestó
especial atención a las figuras propias del País
Vasco, y particularmente de Vitoria y Álava, cuidando de
la conservación de la indumentaria peculiar. Entre otros
figurines hizo algunos de los gigantes vitorianos y para algunas
estampas teatrales que reproducían costumbres populares.
Fue también él quien personificó, tal como
se conoce, la figura del «Celedón» vitoriano. Autor del
cartel «Aberri-Eguna 1934» y de las decoraciones para el ballet
«Aldaz-Torre» en el Nuevo Teatro de Euzko Abesbatza de Gasteiz
en 1936. Fue un artista excepcional. Dibujante, sobresalió
principalmente en esta actividad. De él se dijo que era
«realizador feliz de ideas felices; meticuloso, con sensibilidad;
delicado, con gracia, garbo y detalle».
|
1969ko
uztailaren 10ean zendu zen Ricardo Arregi kazetari eta kultur eragilea |
Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa |
Euskal
kazetaria eta kultur eragilea (Andoain, 1942 - Mendaro, 1969).
Apaiz ikasketak utzi ondoren, Ekonomia ikasten hasi zen Bilbon.
Garai beretsuan ekin zion kazetaritzari eta "Jakin"
aldizkarian eman zituen argitara bere lehen artikuluak, inoiz
utziko ez zituen politika eta filosofia gaiak ukituz. "Zeruko
Argia" aldizkarian nazio arteko sailaren ardura hartu zuen.
Bere garaiko Europako mugimendu politiko eta filosofoko nagusiak
sakon ezagutzen zituen, eta Politika estrukturak Europear Alkartasunean
izenburuko lana argitaratu zuen "Jakin-en, "Europa"
izeneko ale berezian (1965). Euskal errealitateari tinko eutsi
zion, zentsura garai latz hartan eskain zitezkeen azterketa sozio-ideologiko
argienetakoak eskainiz. 1964. urtean euskaltzain urgazle izendatua,
1966ko urtarrilean Euskaltzaindiari alfabetatze saila antola zezan
proposatu zion, euskaldun helduak bere hizkuntzan ezinbesteko
duen prestakuntzaz hornitzeko asmoz. Euskaltzaindiak onartu eta
hauxe izan zen aurrerantzean gorpuztu zen helduen alfabetatze
eta euskalduntzeko mugimenduaren hasiera. Proposatu ez ezik, zuzenean
hartu zuen parte Rikardo Arregik antolatze lanetan. Euskara batuaren
bultzatzailea, "Lur" argitaletxearen sortzailea ere
izan zen. Nekerik ezagutu ez zuen gaztea, zoritxarreko auto istripu
batek eten zuen bere bizitza 27 urteak bete aitzin, Euskaltzaindiak
Bilbon egin behar zuen bilera batera zihoala. Idazle argia, zehatza
eta zorrotza, euskal prosa kazetaritzaren molde berrietan barrena
abiarazi zuen.
|
Euskonews & Media 174.zbk
(2002 / 7 / 5-12) |