Antonio María Lekuona margolari tolosarraren ikerlana egiteko beka deialdia zabalik

Tolosako Udalak bi erakundeon artean sinaturiko hitzarmena dela eta, ikerlan bat egiteko agindua eman dio Eusko Ikaskuntzari. Hartara, lehiaketa baterako deia egiten da beka bat banatzeko asmoz.

Antonio Maria Lekuona Etxaniz margolari tolosarraren bizitza, lana eta nondik norakoak aztertzea izango du helburu. Bekaduna arteko historian lizentziatua izan behar da edo egin beharreko lanaren arloan esperientzia duela frogatu beharko du.

Eusko Ikaskuntzak eta Tolosako Udalak, hautagaien artean erabakiko duen epaimahaia osatuko dute. Tolosan edo inguruko herrietan erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Lan hau Tolosako Udalaren Kultura Sailarekin koordinazioan burutuko da, Eusko Ikaskuntza aholkulari izango delarik.

Inprimakiak Eusko Ikaskuntzaren edozein bulegotan har daitezke, 2002ko uztailaren 15a baino lehen.

Informazio gehigarria lotura honetan:
http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/bekak/beca02.html



Euskonews & Media 171.zbk (2002 / 6 / 14-21)
 


Dohaneko harpidetza | Suscripción gratuita | Abonnement gratuit |
Free subscription


Aurreko Aleak | Números anteriores | Numéros Précedents |
Previous issues


Kredituak | Créditos | Crédits | Credits

Eusko Ikaskuntzaren Web Orria

webmaster@euskonews.com

Copyright © Eusko Ikaskuntza
All rights reserved