1903ko
ekainaren 8an María Dolores Agirre jaio zen Errezilen |
Iturria:
Bidegileak 9.liburuxka |
Oso
gazterik inguratu zen Donostiara maistra ikasketak egitera, baina
sekula ez zen umeen maistra izango. Donostian, Euskal Iztundearen
taldera inguratu zen, Toribio Alzagaren ondora bilduz. 1941ean
hil zen Alzaga eta hortik aurrera, Maria Dolores Agirre izango
zen Euskal Iztundearen buru eta arima. 1953. urtean, beste donostiar
batzuen laguntzaz, Izkunde ikastola berriro zabaldu zuen (gerra
zela eta itxita egon zen) eta han, 16 urtetik gorakoei euskara
irakatsi zien erretiratu arte. Irratsaioak egiten zituen euskaraz
Basarri, Oñatibia, E. Zurutuza eta beste hainbatekin. Euskal Iztundeak gerraurreko
teatro-dinamika berritu eta Frankismoko urte latzetan antzerkiaren
zuzia pizturik mantentzea lortu zuen, eta hau, hein handi batean,
María Dolores Agirreren lan izugarriari esker. Sorkuntza antzez lanak: Aukeraren
maukera, azkenian...okerra bakarrizketa, Alzagaren Ramuntxo,
Aun dek maltzurkeria... Itzultzaile bezala egin
zituen lanik gehienak eta oparoenak: García Lorcaren Yerma
(Iturri-agor deitu zion); H. Gheon-en Lourdesko
lorea; Tagoreren Amal, Casonaren Txalupak jaberik
ez eta Irugarren hitza, Lozanoren Oriko txoria Orin,
edota Michale V. Gazzo-ren Txapela bete euri, Calvo Soteloren
Etzan ate joka etorri; Lopez Rubioren Beste ertza;
Guerreroren Iparragirre; Buero Vallejoren Ilumpe goritan
eta Pio Barojaren Altzateko jaun. Perfekzionista
zen estreinaldi eguna arte bere taldeko zuzendari moduan eta lan
egiteko, orduak lapurtzen omen zizkion loari. 94 urte zituela,
1997ko abuztuan zendu zen.
|
El
10 de junio de 1906 falleció en Bilbao Anselmo
Guinea y Ugalde, uno de los más destacados artistas de pintura
moderna vasca |
Fuente:
Enciclopedia Auñamendi |
Pintor
vizcaíno, nacido en Abando (Bilbao), el 1 de abril de 1854,
y murió en Bilbao, el 10 de junio de 1906. Estudió
en la Escuela Especial de Pintura, Escultura y Grabado de Madrid,
y en el estudio-taller de D. Federico de Madrazo. Fue profesor
de la Escuela de Artes y Oficios de Bilbao, realizando un viaje
a Roma para perfeccionarse y estudiar las técnicas antiguas.
Concurrió en Madrid a las Exposiciones Nacionales de Bellas
Artes en los años 1884, 1895, 1897 y 1899. Celebró
otras exposiciones en Bilbao (1882, 1894) y tomó parte
en la Exposición Internacional de Barcelona en 1890 y en
la exposición convocada por el Museo Municipal en 1898,
en la misma ciudad. Viajó por diferentes naciones europeas. Premios obtenidos:
Medalla de Oro en la Exposición Provincial de Vizcaya (Bilbao,
1882); Medalla de tercera clase en la Exposición Nacional
de Bellas Artes (Madrid, 1884) y Segunda Medalla en la Exposición
del Museo Municipal de Barcelona (1898). Aparte de sus numerosas obras
pictóricas decoró varios edificios públicos
como la Diputación de Vizcaya (frescos) y residencias particulares
como la de Sota (Ibaigane). Sus obras se encuentran en varios
museos y en colecciones particulares.
 |
Puente
de Roma", obra de Anselmo Guinea y Ugalde. Museo de Arte Moderno
de Bilbao. |
Cuadros más destacados: Puente
de Roma, propiedad del Museo de Bellas Artes y Arte Moderno,
de Bilbao; Idilio, Responso, Pascua florida,
Coro, Un centinela, La sirga, El mendigo, La
Jura de Juan Zuria, ¡Cristianol, El Abra, Gente, Salvamento, Lekeitio,
Pareja charlando, Salida de la Procesión, Zorrozaurre,
Paseo en barca, Antón, el de los cantares, Inter Pocula,
Salladores, Conferencia sobre el vino, Abordaje, Recuerdos de
Capri, Marinero de Capri, Herzegovina, El matrimonio de un Faraón,
San Vicente mártir, Regreso de la fiesta, La vuelta de
la Madona y Primavera. Guinea es uno de los patriarcas
más destacados de la pintura moderna vasca. Fue un magnifico
dibujante, como Guiard, y también dominó el escorzo,
los colores diáfanos y transparentes, las expresiones serenas
casi melancólicas de las gentes vizcaínas que retrata. |
Ekainak
13an, Urkiolako santutegian erromeria ospatzen da, Paduako Antonio
deunaren eguna dela eta |
Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa |
Urkiolako
santutegiaren jatorria IX. mendean egon daiteke Antonio Abad deunarekin,
hala esan zigun Joseba I. Legarzak, santutegiko abadeak. Tradizioak
esaten du Paduako Antonio, Antonio Abad deunaren baselizara heldu
zela,bertan meza egin eta gaua pasa zuela. Paduakoa santu egin
zutenean Urkiolako patroiaren ondoan jarri zuten. XIII. mendean
bi santuak ditugu santutegiko buru. S. Antonio Abad baserritarren
eta abereen zaindari da eta S. Antonio Paduakoa, behartsu eta
txiroena.
 |
Urkiolara erromeria,
Abadiño, Bizkaia, 1912ko ekaina. |
Zaila da, bada, tradizio honen hasierari
data zehatz bat jartzea. Urkiolako erromeria Euskal Herriko garrantzitsuenetako
bat dela dakigu XIX. mendeko kronistek dioten lez; Bizkaia, Gipuzkoa,
Araba eta Nafarroatik joaten baitziren erromesak. Debozio handiko
baseliza da. Urtarrilak 17an ospatzen da S. Antonio Abad eta ekainak
13an San Antonio Paduakoa, jai, dantza eta guzti. XVI eta XVII.
mendeetan madarikatu eta sorginduei bedeinkatzen zitzaien. Gero,
San Antón-i semeak eskaintzen zitzaizkion, urtea bete baino
lehen, bere alde bedeinkapena eskatuz. Beste batzuetan, pelegrinazioak
egiten ziren, guda, lehorte eta epidemietaz babesteko. Asko izan
zira senargai edo emaztegai eskaerak, honako kopla honen jatorri:
"Neska-zarrak
joaten dira Urkiolara, Urkiolara Santuari eskatzera senar
on bana, senar on bana, konbeni bada. Satuak esaten die, buruakin
ez, buruakin ez zergaitik lehenago akordatu
ez, akordatu ez, orain batere ez" |
Euskonews & Media 170.zbk
(2002 / 6 / 7-14) |