Gipuzkoak
dituen 198.647 hektareatatik azalera handiena basoek hartzen dute
(%65a), zurgairako landatutakoek batez ere, ondoren larre natural
eta belardiek (%24a) eta nekazaritzako lurrek azkenik (%2a). Azken
kasu horretan, azaleraren %75a jarduera nagusirako erabiltzen
da (%58 bazka belarrarekin, % 11 barazkiekin eta beste %11 fruta
arbolekin), eta beste %24a jarduera elkarturako, batez ere fruta
arbolekin eta beste aprobetxamendu batzuekin). Jarduera osagarrirako
erabilitako azalera oso txikia da eta kasu horretan baratze lanak
egiten dira batez ere.
Aurreko datuen arabera
begi bistakoa da gure nekazaritzan belarra (batez ere esnetarako
behi eta ardi aziendak elikatzeko) eta basoa direla ekoizpen jarduera
nagusiak, Bizkaian eta Nafarroako ipar aldean gertatzen den bezala.
Azken urteotan, alabaina,
gure nekazaritzak aurrerapen sozio-ekonomiko nabarmena ezagutu
du, zenbait gorabeherek bultzatuta: lortu dugun auto-gobernua,
Foru Aldundien esku utzitako jarduerak azkartzeko aukera emanez,
nekazaritzaren alorrean eskuratu ditugun eskumenak eta Kontzertu
Ekonomikoa konkistatu izana. Aurrerapen horren adierazleak dira:
- gure ustialekuetan begi bistakoa
den teknifikazio aurreratua, inbertsiorako gaitasun ahaltsu
bati esker lortutakoa (urteko hogeita bat milioi euro baino
gehiago inbertitzen dira)
- ekoizteko gaitasun nabarmena (nekazaritzan
egindako bi azken errolden artean, hau da, 1989tik 1999ra, %
54,3 igo da guztizko margen gordina)
- egituratze maila handia bai ekoizpenaren
ikuspuntutik (hogeita zortzi elkarte profesional daude), bai
antolamenduaren ikuspuntutik (bi daude), bai merkataritzaren
ikuspuntutik (zortzi) eta baita zerbitzuen ikuspuntutik ere
(zazpi).
- ekoiztutakoak dauzkan osasuneko
oinarri sendoak (izan ere, besteak beste urteroko saneamendu
kanpainei eta kontrol epidemiologiko etengabeari esker, bertako
aziendan ez dira azaldu espezie horiengan ohikoak diren gaixotasunak),
eta laburbilduz
- ekoiztutakoaren kalitate handia:
kontsumitzaileei eskainitako produktuak ohiko berme eta ziurtagiri
guztiak dauzka (jatorrizko izendapenak, labelak,...).
Badaude, hala
ere, aurre egin beharreko beste proiektu garrantzitsu eta
erakargarri batzuk ere. Zehatz-mehatz definituta daude eta laster
baino lehen egun argitan agertuko direla uste dugu, helburu hauek
eskuratzeko:
- nekazaritzarako lurra lortzea,
gure nekazaritza enpresak neurri txikikoak direlako behar baita
batzuetan, eta gure herriko beste ekoizpen sektoretako jendea
gure ingurunean txertatzen direlako beste batzuetan.
Arazo honi irtenbide
bat eman nahian, behin betiko erabakitzear dago Nekazaritza eta
Basogintzako Alorreko Lurralde Plana; eta Foru Aldundiko Nekazaritza
Departamentua, ikuspegi berdinak bultzatuta, Agroaldeak sortzeko
ahaleginetan ari da udalerriekin batera.
- gazteak nekazaritzan txertatu
eta finkatzeko plan berezi bat egitea.
Gipuzkoa:1999ko
errolda |
<40 urte |
40a65 urte |
> 65 urte |
Guztira |
Ustialekuen
titularrak |
gizon |
949 |
1.228 |
4.787 |
6.322 |
3.483 |
4.896 |
6.219 |
12.446 |
emakume |
279 |
1.535 |
1.413 |
3.227 |
Ustialeku
buruen % |
90,6% |
92,6% |
86,1% |
89,9% |
Izan ere, taulako
datuek erakusten duten bezala, gure lurraldeko erroldan
1999an agertzen ziren nekazaritza ustialekuetako 12.446 titularretatik
gutxi gorabehera erdia (% 50,8a) 40 urtetik 60rako adin tartekoa
zen eta beste % 39,3ak 65 urte baino gehiago zeuzkan; hau da,
bakarrik %9,9 ziren 40 urte baino gutxiagokoak. Datu horien argitan
sortu zen gazteak Gipuzkoako nekazaritzan sartzea ahalbidetu dezaketen
programak lantzeko beharra eta, helburuarekin bat eginez, Foru
Aldundiko Nekazaritza eta Ingurumen Departamentuak ondorengo jarduerak
landu ditu aurtengo urtean:
. bekak gazteentzat,
hau da, Autonomiak Erkidegoko nekazaritza eskoletan ikasketak
egin dituzten eta jarduera profesional berrian trebatu eta, bide
batez, beren erabakimeneko lan munduan sartzeko herrialdeko ustialekuetan
praktikak egiten ari direnentzat
. gazteak nekazari
lanbidean sartzeko gaur egun ematen den diru laguntza nabarmen
gehitzea aldarrikatuz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailaren
bidez iazko abenduan Europako Batzordeari egin zitzaion eskaera,
belaunaldi txandaketa onargarri bat lortzea baita helburua eta,
horregatik bada, nekazaritza eta abeltzaintzako jarduera erakargarriago
bihurtu eta ustiapen industrialaren eta zerbitzuetako jardueraren
aurrean nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpenaren oreka puntu
lortzea, eta
. Brusselen onartu
zen Nekazaritzako Garapen Eramangarriari buruzko Planean aurreikusitako
nekazaritza jarduera garaiz aurretik uzteko egitasmoa aintzat
hartuta, Europak Batzordeari ere egin zaion beste eskaera, hau
da, legez eratutako elkarte izaerako nekazaritza ustialekuetako
nekazari profesionalak diren bazkideak ere jabekide lagatzaile
gisa hartzea.
Modu horretan jokatuta,
izan ere, gaur egungo testua hobetzea lortu nahi da, ustialekuen
jabekideek, eta batez ere emakumeek, ez dezaten inolako "tratu
diskriminatzailerik" jasan.
- nekazaritzako errenten defentsa,
helburu horrekin alorreko planak bultzatuz
- nekazaritzako ekoizpenak merkaturatzeko
jardueretan gehiago parte hartzea, gure nekazaritza eta abeltzaintzako
ustialekuetatik datozen lehengaien balio erantsia ahalik eta
handiena izan dadin
- nekazaritzako profesionalak gure
ingurumenaren defentsaren alde egiten ari diren ahalegina aitortu
eta bultzatzea
- datorren urterako aurreikusi den
Europako nekazaritza politikaren berrikuntza dela eta, nekazaritzako
beste erakunde profesionalek ere parte har dezaten lortzea.
|