|
1. JAIOTZA
KONTROLA
2. ANTZUTASUNA
3. HAURRAREN BILA
4. AZKENEAN, GURASO
5. BEHIN BETIKO ANTZUTASUNA
6. ALE MONOGRAFIKOAREN ANTOLAKETA
7. BIBLIOGRAFIA
1. JAIOTZA
KONTROLA
Euskadin,
70eko hamarkadan hasi ziren jaiotzak kontrolatzeko teknikak sartzen.
Ugalketa, ordura arte, naturaren legeen menpe zegoen; bikoteek
ez zeukaten seme-alaben kopurua kontrolatzeko biderik. Baina 80
eta 90eko urteetako egoera berri honen ondorioz, bikoteek haurrak
izateko unea aukera zezaketela ikusi zen. Egoera ekonomiko kaskarraren
ondorioz, bikoteak gero eta beranduago independizatzen ziren,
eta, hori dela-eta, gero eta beranduago izaten zituzten haurrak.
Batzuetan, gainera, ezin izaten zuten haurrik izan; ez zen iristen
hainbeste desiratzen zuten haurra.

(AURKIBIDEA)
2. ANTZUTASUNA
Bikote bat, urte
batzuk "ugaltzeko asmorik gabe" egon ostean, eta haurrak izateko
saioetan huts egiten duenean, sendagile batetik bestera ibiltzen
da, kontsulta espezializatuetara iritsi arte.
Asko dira antzutasunaren
arrazoiak. Erdiak emakumeei egoz dakizkieke, eta beste erdia gizonei.
Hainbat azterketek aditzera eman dutenez, gizonezkoen semenaren
kalitatea gero eta okerragoa da, baina ez dakigu zergatik. Beste
alde batetik, kontuan hartu behar dugu emakumeek urteetan aurrera
egin ahala txikitu egiten dela beren emankortasuna.
Haur bat izateko
desioa, betebehar, obligazio, helburu bihurtzera iristen da. Hasieran
atsegina eta naturala zena, jasangaitza eta artifiziala bihurtzen
da azkenean. (AURKIBIDEA)
3. HAURRAREN
BILA
Bikote baten egoera,
bietako bat antzua dela ikusten duenean, goitik behera aldatzen
da. Lehenengo hurbilen duten osasun zentrura joaten dira, kontsulta
bat egitera, gizona eta emakumea aztertzeari ekiten zaio, emakumea
askotan obulazioa estimulatzeko tratamenduan jartzen da, ugalketa
lagunduan erreferente den zentro publiko edo pribatu batera joaten
dira, bidaiak, dirua, etab. Hainbat arazo eta oztopo sortzen dira,
bikoteak gogo onez gainditzen dituenak, beren helburu nagusia
"haur" bat izatea delako. (AURKIBIDEA)
4. AZKENEAN,
GURASO
Tratamendu
horiek guztiak eraginkorrak izaten direnean, eta azkenean hainbeste
desio duten haurra izaten dutenean, sarritan ez dute seme-alaba
bakarra izaten, bi edo hiru baizik. Haur horiek garaia baino lehen
jaio daitezke, osasun arazo batzurekin, eta azkenean gurasoekin
etxera joaten direnean, hauek beren lanarekin jarraitzeko eta
era berean beren bi edo hiru seme-alabak zaintzeko arazoarekin
egiten dute topo. Batzuetan ezinezkoa izaten da. (AURKIBIDEA)
5. BEHIN
BETIKO ANTZUTASUNA
Bikote batzuek kosta
ahala kosta haur bat izan nahi duten bitartean, beste batzuk,
haurrik ez izateko moduaren bila aritzen dira. Datu batzuek diotenez,
bikoteek gero eta azkarrago jotzen dute behin betiko antzutasunera.
Horrela, itxi egiten da emankortasun eta ugalketaren zikloa, baina
hasieran aipatzen genuen helburu berarekin: gizakiak bere buruaren
jaun eta jabe izan nahi du, kontrolatu egin nahi ditu bere emankortasun
eta ugalkortasuna. Halere, gauzak ez dira beti berak nahi bezala
ateratzen, eta batzuetan huts egiten du bere aurreikuspenetan.
(AURKIBIDEA)
6. ALE
MONOGRAFIKOAREN ANTOLAKETA
Ale monografiko honetan,
"joan-etorriko bidaian" aipatutako puntu guztiak aztertuko ahal
izango lirateke.
Lehenengo puntua,
jaiotze kontrola, ez da bere horretan aztertuko, baina bai berarekin
zuzenean lotuta dagoen gai bat, gaurkotasun handia duena: "Hurrengo
eguneko pilula" alegia, urgentziazko metodo antisortzailea.
Metodo honek, nolanahi ere, sekula ez du ohiko metodoaren ordezko
izan behar. Ginekologoaren esanei jarraituko zaie, eta berak kontrolatuko
du. Haurdun gelditu nahi ez duten emakume emankor orok erabil
dezake. Gipuzkoako Ospitaleko (egun, Donostia Ospitalea) Larrialdi
Zerbitzuetan lan egiten duten Cristina Cerdeira Benitez eta Ruth
González Santo Tomás sendagileek landuko dute lehenengo
puntu hau. Duela gutxi, urgentziazko antisorgailuei buruzko azterketa
epidemiologiko batean hartu dute parte bi emakumeok.
2. puntua, "antzutasuna",
bi ponentzia hauetan sakonduko da: "Bikote antzuaren azterketa",
Txagorritxu Ospitaleko antzutasun kontsultako Luis Galera Mereno
doktorearen eskutik, eta "Gizonezkoen antzutasuna eta bere
tratamendua" izenekoan, Donostiako Ospitaleko Andrologia
unitateko Ramón Telleriak azalduta. Ikusten denez, antzutasunaren
inguruan lehenengo probak egiten dituzten ospitaleak aukeratu
ditugu, bata gipuzkoarra eta beste arabarra, horietara jotzen
dutelako lehendabizikoz bikote antzuek. Helburua, erreferentziako
ospitalera (antzutasunaren kasuan, Gurutzetako Ospitalera) joan
baino lehen egiten diren azterketa eta tratamenduak ezagutzea
da.
3. puntuari dagokionez,
Donostiako "Virgen del Pilar" Osasun Zentruko Miguel García
sendagileak lagundutako ernalketa teknikak aztertuko ditu. Gurutzetako
Ospitaleko Ugalketa Unitateko Matorras sendagileak, berriz, lagundutako
ernalketak gaur egungo osasun publikoan duen egoera azalduko du.
Lehen aipatu bezala, Gurutzetako Ospitalea da Euskadiko erreferentzia
zentrua. Beraz, lagundutako ernalketaren bi bertsioak jaso ahal
izango ditugu: batetik, medikuntza pribatuarena, arrazoi batengatik
edo besteagatik hemengo jende ugarik aukeratzen duena, eta, bestetik,
osasun publikoarena.
4. puntua, ugalketa
teknika hauen ondorioz noizean behin izaten diren haurdunaldi
anizkoitzek sortzen dituzten arazo sozialei buruzkoa, ale monografikoko
elkarrizketa nagusian jorratuko da. Natalia Díez Caballerorekin,
Hirukideko (Familia Ugarien Elkarteetako Euskal Federazioa) zuzendariarekin
hain zuzen, mintzatuko gara, euskal instituzioek haurdunaldi anizkoitzen
eta familia ugarien kasuan ematen dituzten laguntzak ezagutu ahal
izateko (etxez etxeko laguntza, familia eta haurrei zuzendutako
beste laguntza motak, etab.). (AURKIBIDEA)
|
BIBLIOGRAFIA
1-
FIGO Committee for the Ethical Aspects of Human Reproduction
and Women’s Health. Ethical guidelines in the prevention
of iatrogenic multiple pregnancy. European Journal
of Obstetrics, Gynecology, & Reproductive Biology
2001; 96: 209-210.
2-
Jouannet P, Wang C, Eusteche F and cols. Semen quality
and male reproductive health: the controversy about
human sperm concentration decline. APMIS 2001; 109:
333-344.
3-
Keith L, Oleszczuk JJ. Iatrogenic multiple birth,
multiple pregnancy and assisted reproductive technologies.
International Journal of Gynaecology & Obstetrics
1999; 64: 11-25.
4-
Madsen P. Risks of multiple pregnancy—the decision
belongs to whont?. Ferti Sterility 2001; 76: 424.
(AURKIBIDEA)
|
|
Pedro Gorrotxategi, pediatra
eta Eusko Ikaskuntzako Medikuntza saileko lehendakaria
Oharra: María Teresa Rodríguez Bengoa (Ginekologoa)
eta Juan Carlos Garmendia Larrea (Urologoa) doktoreei eskerrak eman
nahiko nizkieke, ale monografiko hau prestatzen eman didaten laguntzagatik.
Argazkiak: http://www.medtelecom.net/roble/bebes.JPG
http://www.mia.uol.com.ar/edicion_0822/images/nota_02_foto_1.jpg
|