1889ko apirilaren 6an jaio zen Donostian Katariñe Eleizegi, euskal antzerki modernoaren ama
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Bidegileak

Katariñe EleizegiEuskal antzerki modernoaren ama izendatua izan da Katariñe Eleizegi, emakumezko lehen antzerki idazlea. Donostian jaio zen 1889ko apirilaren 6an eta Burgosen burutu zituen irakasle-ikasketak. Gazte-gaztetik izan zuen irakurtzeko eta idazteko zaletasuna eta grina. Ez zen osasun sendokoa.
Arrakastarik handiena, 1916. urtean lortu zuen Garbiñe obrarekin. Donostiako Euskal Festan saria irabazi eta txalo artean antzeztu zen obra hau. Urte haietan, Gazteluko Gazte Alaiak antzerki-taldeak herri askotan eman zuen Garbiñe. Garbiñe XIII. mendean garatzen da, Larrain familiaren jauregian. Maitasuna sakrifizioarekin uztartuta du ardatza antzezlanak. Trebetasun handia erakusten du Eleizegik, bai pertsonaiak sortzean, bai abiapuntuak ezarri nahiz egoerak planteatzean. Dramari euskal kutsu nabarmena ematen dio.
Loreti idatzi zuen 1918an eta Yatsu 1934an. Argitaratu gabe geratu zitzaion laugarren bat: Catalina de Erauso obra, hain justu.

Loreti antzezlanaren ikustaldia.

Abertzaletasuna sustatu guran, istorioa mezutik bereiztea zaila zen; hala ere, dibertimenduak pisu gehiago zuen.
Toribio Alzagaren inguruan mugitu zen Katariñe eta hark honen izpiritu behatzailea eta bere sentsibilitatea goraipatu zituen. Herrietako ezaugarriak ikertu zituen, hamaika pasadizo xelebre bildu zituelarik.
Publikoa eta kritika espezializatua, biak asetzeko moduko lanik egin zuen Donostiako antzezlan-egileak. Nafarroako Lizarran, 74 urte zituela hil zen, 1963. urteko azaroaren 19an, txikitatik pairatzen zuen bronkitis kronikoaren eraginez.

El 6 de abril de 1993, tras 135 días de navegación, arriba José Luis Ugarte a bordo del "Euskadi-Europa 93"
Fuente: Enciclopedia Auñamendi

José Luis UgarteMarino y navegante vizcaino contemporáneo, nacido en Getxo el 6 de noviembre de 1928. Cursó estudios de marina mercante, navegando para diversas navieras vizcainas. Posteriormente estudió en la Escuela Náutica de Liverpool (Gran Bretaña), donde residió por 10 años, navegando en barcos ingleses, regresando en 1970 a Bilbao. En su faceta deportiva ha participado en importantes regatas en solitario, como la Plymouth-Newport (27.000 millas) en 1980, 1984 y 1991. En 1987 obtiene un rotundo triunfo en la regata Falmouth-Punta Delgada (Azores) con su embarcación «Orión Iru», heredera de su primera «Orión», construida en 1907. La fama le llegó a los 64 años, al quedar en sexto lugar en la II regata La Vendée-Globe (Les Sables d'Olonne-Les Sables d'Olonne: 30.000 millas en solitario), arribando el 6 de abril de 1993 tras 135 días de navegación a bordo del «Euskadi-Europa'93», periplo que relató en el libro El último desafío publicado en 1997.

1906ko apirilaren 10ean zendu zen Juan de Barroeta margolaria
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Auñamendi

Bizkaitar margolaria, 1935eko urriaren 10ean jaio zen Bilbon. Hamabost urte zituela joan zen Madrila, San Fernando Arte Ederretako Eskolan ikastera. 1856. urtean hirugarren saria jaso zuen Espainiako Arte Ederretako lehen erakusketan, La Resurrección de Lázaro koadroaz; 1859tik aurrera Bilbon bizi izan zen. Garai hartako gustoak asetzen zituen pintorea, ikuskari eta erretratuez gainera, aldizkarietarako apainketa lanak eta opera kartelak egin zituen Barroetak. Lan nagusiak: La despedida de Cayo Graco; Chindasvinto y Leovigildo eta Alegría de la República, besteak beste.
"Getxo" obra de Juan de Barroeta.



Euskonews & Media 161.zbk (2002 / 4 / 5-12)
 


Dohaneko harpidetza | Suscripción gratuita | Abonnement gratuit |
Free subscription


Aurreko Aleak | Números anteriores | Numéros Précedents |
Previous issues


Kredituak | Créditos | Crédits | Credits

Eusko Ikaskuntzaren Web Orria

webmaster@euskonews.com

Copyright © Eusko Ikaskuntza
All rights reserved