| Galantak |  
 
Argitalpena:EUSCALDUN 
 ANCIÑA ANCINACO TA ARE LENDABIZICO ETORQUIEN DANTZA ON IRITCI 
 POZCARRI GAITZIC GABECOEN SOÑU GOGOANGARRIAC BEREN ITZ NEURTU 
 EDO VERSOAQUIN 
- Normalizatutako testua: 
 GALANTAK
  Musikaren 
 egilea: 
 EZEZAGUNA
  Testuaren 
 egilea: 
 EZEZAGUNA
  Literatur 
 Incipit-a: 
 DAMA GAZTE GALANT
  Berezko 
 testuaren transkribapena:
  Dama gazte galant bat 
 ikusi det bart arabaquetan 
 engañatutcen nauela 
 bere ustetan 
 ez naiz fiataco berriz 
 arren itcetan.
  
 Maite nauela aniz 
 esan izan dit asco aldiz.
  
 Dama gazte galant oni 
 nai izan diot ongui oraindañocoan 
 gau eta egun iduquitu det gogoan.
  
 Maite ninduzula aniz 
 biotz biotcetic 
 esan didazu ascotan 
 cerorrec Jaquingo 
 bait dezu cergatic, 
 ringueruchoa nai dituzu 
 besteac bat becela zuc bi.
  
 Nai badezu eguin 
 maite biren Jabe 
 guelditu cinteque 
 bada bat ere gabe.
  
 Galaia alaia nic naia 
 cerade zu beti 
 iduripen gaiztoac 
 quendu bear dira burutic 
 munduan diraden guizonac 
 utcico ditut nic zugatic 
 baldin nai banazu ni.
  
 Galai gaztea 
 zu penaturiccan icustea 
 badaquizu dala 
 neretzaco illcea 
 eguizu gauza oec 
 burutic uztea
  
 atoz 
 nere aldamenera zaitea 
 biotzetic et zaitut 
 utzico nere maitea
  
 Dama gazte begui arguia 
 esaten banauzu eguia 
 zurea izango naiz beti 
 itza ematen banazu 
 biotcetic 
 beguira ordean 
 niri besterequin ibilli Jostatcen 
 alacoric ez zait gustatcen."
  
-   
 Hizkuntza: Euskara    |  
  |