|
Eskualdeko
telebista honek 1998ko ekainaren 15ean emititu zuen lehen aldiz.
Lehenagotik, 1997ko azaroaz geroztik, proba-seinalea sintoniza
zitekeen jada Bortzirietako etxe gehienetan, eta geroxeago, 1998ko
lehen hilabeteetan, baita Malerrekako herri gehienetan ere. Gaur
egun, Nafarroa Garaiko iparmendebaldean 15 herritara hedatzen
du bere seinalea (15.000 bizilagun).
 |
| Eskualdeko
alkateekin mahainguru bat grabatzen platoan. Argazkia:
ttipi-ttapa |
Aldizkariaren esperientzia
oinarri hartuta, eta bere arrimuan, euskaraz ematen den informazioaren
eskaintza are gehiago osatu, aberastu eta formatu berrietan emateko
sortua da.
Nire ustez, kualitate
hauek azpimarratuko nizkioke urte hauetako esperientzian oinarrituta:
a.-Hurbileko
informazioa jorratzeko tresna egokia
Ttipi-ttaparen
hedapen eremuan, konparazio, hedabide desberdinetan agertzen
den informazio guztiaren artean jendeari interes gehien
sortzen diona, bere herri eta inguruko herriei buruzko informazioa
da. Halaxe ageri da 16 urtetik gorako 20.979 biztanleko
unibertsotik 1.632 pertsonek erantzun duten inkestaren emaitzetan.
Egia da datu hauek toki zehatz batekoak direla, baina seguraski,
beste tokietarako ere baliagarria den joera adierazten du.
Zentzu horretan, kontuan hartu behar da tokiko hedabideak
izaten direla, normalki, tokiko informazioa kantitate eta
kalitatean eskaintzeko dauden hedabiderik egokienak Bertakoak
izanik, hedabide horietan geure bizimoduaz, geure arazoez,
geure besta eta dibertimenduez, eta geure bizilagunez hitz
egiten dute. Azken finean, hortxe dago diferentzia; bertan
eginak daude bertakoen eskutik, aunitzetan kalitate eta
prezio egokian, eta gainera, bertako informazio ugari ematen
digute bertakoari buruz.
Ttipi-ttapa
telebista eskakizun hori betetzeko sortua da. Era berean,
telebistarekin, aldizkariak egiten duen lana osatu egiten
da. Telebistari esker, oraintxe aipatu ditugun informazio-eskaintzaren
kantitate eta kalitateari, informazioaren puntualtasuna
ere gehitzen ahal diogu, medioak berak eskaintzen dituen
ikusgarritasun, ahalmen eta berezitasunekin batera.
b.-Zerbitzuak
eskaintzerakoan hurbila
Tokian
tokiko informazioa puntualki emateaz gain, zerbitzuak ere
hurbil-hurbilekoak eta garrantzizkoak dira herritarrarentzat.
Pisu bat errentan hartu nahi duzula; herriko lantegi batek
egiten duen lan-eskaintza ezagutzeko; udalak deitu duen
batzarraren berri izateko; telesaio berezi batean zure iloba
bere urtebetetze egunean zoriondu nahi duzula argazki eta
guzti edo… senide baten hileta-elizkizunak gaur arratsaldeko
6etan izanen direla jakinaraziz eskela bat emititzeko, guzti
horretarako eta beste hainbat gauzetarako aukera ematen
du herri telebistak. Eta jakina, zerbitzu horietako gehienak
bete gabe geldituko ziren tokikoa ez den telebista batean.
d.-Identifikazio
eta integrazio kolektiboa bultzatzeko tresna eraginkorra
Populazioaren
gehiengoarentzat bere herria eta eskualdea identitate elementuak
dira. Inguru geografiko horietan sortu eta gorpuztu dira
betidanik hainbat errealitate sozial, administratibo eta
ekonomiko.
Horiek
horrela, urteotako esperientziak erakutsi digunez, herrien
arteko identifikazio eta integrazio kolektiboa indartu egin
da. Zorionez, jendearentzat erreferentzi puntu izatea lortu
duelakoan gaude.
Dena dela, tokian
tokiko telebista bakoitza desberdina da. Telebistaren izaera eta
helburuak, kudeatzaile eta lan-taldearen profesionaltasuna eta
trebezia, produktuaren kalitatea, finantziaziorako duen ahalmena,
eta guztiaren gainetik bere inguruaren ezaugarri sozial, ekonomiko
eta geografikoek eragin zuzena dute telebista bakoitzaren nortasunean.
 | Plomo
irudi bat programa bat iragarriz. |
Gure kasuan, Ttipi-ttapa
Fundazioak kudeatzen ditu bi hedabideak. Nafarroako Gobernuak
interes sozialeko izendatua, Nafarroako Ekonomi eta Ogasun Departamentuaren
aitzinean tributu araubide berezia du Ttipi-ttapa Fundazioak.
Hala ere, etorkizunean
iraun ahal izateko erronka garrantzitsuak ditu:
Nafarroako Foru Erkidegoko toki
telebistentzat, Euskal Autonomi Erkidegoko beste toki telebistei
gertatzen zaien modura, gaur egun dugun egoera administratibo
eta legala ez dago erregularizatua. Kontuan hartu behar da telebista
guztien egoera legala arautu gabe dagoela. Legea garatu gabe
dago, eta beraz, ez dugu emititzeko lizentziarik, nahiz eta
emititu, emititzen dugun. 1995eko abenduaren 22an Espainiako
Aldizkari Ofizialak telebista lokalak arautzeko legea argitaratu
zuen, baina administrazio autonomikoen esku dago orain lege
horren garapena.
Nafarroako Gobernuak
hori egitea deliberatzen duenean, komeniko litzateke dagoen
errealitatea kontuan hartzea eta besteak beste, honako puntu
hauek:
Frekuentzien kontzesioak ematerakoan,
euskarazko proiektuak ez baztertzea. Azken urteotan Nafarroako
Gobernuak euskararekin hartu duen jarrera ikusita, litekeena
da euskaraz jardutea lizentziarik ez eskuratzeko aitzaki izatea
.
Gure ustez toki telebista batek
behar du izan profesionala, kalitatezkoa eta erakargarria. Hori
horrela izan dadin, autofinantzazioaz gain beharrezkoa du diru
publikoaren laguntza. Gure kasuan Nafarroako Gobernua eta eskualdeko
udalek Ttipi-ttapa telebistaren urteko aurrekontuaren %24a baino
ez dute finantzatzen. Datu hau nahikoa adierazgarria da tokian
tokiko hedabideen finantziazioaz jakitun den nornahirentzat.
Bistan denez, hasieran
aipatutako aukera eta bukaeran zerrendatutako mehatxuen arteko
leia gogorra da. Gogorregia agian, gurea bezalako edozein proiekturen
etorkizuna lasai ikusteko.
Joxemanuel Irigoien,
kudeatzailea |