Iragan otsailaren
28an, Baionako herriko etxean, Bernard Massek, kultur zinegotziak,
2001eko Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria euskal kultur sariak eta
bideo dokumental sarien banaketa kudeatu zuen.
Jean
Fagoaga Iparraldeko Eusko Ikaskuntzako lehendakariordeak ongietorriko
hitzen ostean, eta Silvi Toffolok Bello Porturen daturik azpimarragarrienak
irakurri ondoren, Bernard Massek Javier Bello Portu musikalari
eta orkestra zuzendariari ohorezko euskal makila eman zion.
Sariduna, 1920an
Gipuzkoako Tolosan sortua da. Eduardo eta Ignacio Mocoroa jaunekin
solfeoa, harmonia, pianoa eta konposaketa landu zituen. 1943an
Tolosan "Felipe Gorriti Eskolania" ospe handiko abesbatza
osatu zuen. Ondoren, Donostiako orkestra Filarmonika zuzendu zuen.
Geroxeago, Pariseko musika kontserbatorio nazionalean sartu zen
Blot, Fourestier eta Bigot maisuen irakaspenak berenganatuz. 1959an
Sienne hiriko "Chigiana" akademian orkestra zuzentzaile
diploma eskuratu zuen. 1960an Ernest Ansermet orkestra zuzendari
ospetsuaren lankide izan zen Geneve hirian. Javier Bello Portuk
nazioarteko karrera segitu zuen Sienne, Salzbourg, Marseille,
Lyon, Madrid, Avignon eta Iruñean. 1971 geroztik Loyolako
Musika festibalaren zuzendari artistikoa da. Euskadiko Orkestra
eta Bilbokoa ere zuzendu ditu. Bere obren artean aipagarriak dira:
"Lantzeko ihauteria", "Euskal Herria"
, "El borracho burlado" eta "Soule".
Euskal Herriaren musika ondarea zeharo aberastu du.
Honez gain, Euskal
Kulturari lotuak dauden bi ikerlan sarituak izan ziren. Bata,
Emilia Ciobotarlu, sortzez errumaniarra, Lapurdin bizi izan dena
azken hamar urte hauetan. Europako hiru kulturen arteko ikerketa
burutu du: "Etude sur l´imaginaire de trois cultures européennes:
Basque, Celte et Roumanie". Tesia aurkeztu zuen 2001eko
ekainean Bordele III Montaigne unibertsitatean eta laudorio gorenak
eman zizkioten. Maite Lafourcadek saridunaren merituak aipatu
zituen.
Bestea, Frederic
Duhart da. Historian ikerlari Pariseko E.H.E.S.S. unibertsitatean,
jadanik argitaratu duen lanagatik: "habiter et consommer
à Bayonne au XVIIIème siècle". Jean
Claude Larrondek azaldu zituen saridun honen nondik norakoak.
Laugarren sariduna
François Althabegoity da, zuberotarra, pastoralaren gainean
bideo dokumentala egin baitu. Grabaketa horretan, erakusten du
nola herri batean biztanle guztiak biltzen diren gai baten inguruan
eta sei hilabetez, bederen lan egin ondoren, aurkezten duten herriko
antzerkia: Eskiulako, Madeleine de Jauregiberriren pastoralaren
antolaketa eta antzeztea bideoan grabatu ditu. |
El jueves 28 de febrero comenzaron
las jornadas que harán revisión del Arte Neoclásico
y Romántico Vasco.

Ana Toledo,
Luis María Bandrés y Montserrat Fornells durante
el acto de presentación.
Tras la entrega de documentación
a los inscritos, se procedió a la inauguración de
las jornadas; en un acto en el que estuvieron presentes Luis María
Bandres, Diputado Foral de Cultura y Euskera de Gipuzkoa; Ana
Toledo Vicepresidenta de Eusko Ikaskuntza por Gipuzkoa y Montserrat
Fornells, Presidenta de la Sección de Artes Plásticas
y Monumentales de Eusko Ikaskuntza.
Carlos Sambricio de Universidad Politécnica
de Madrid ofreció una conferencia con el título
"El movimiento Neoclásico y la Ilustración". A continuación,
se presentaron las comunicaciones.
Ya tras la pausa del mediodía,
José Angel Barrio de la Universidad de Deusto de Bilbao
expuso una conferencia sobre arquitectura neoclásica y
urbanismo en el País Vasco. A media tarde se abrió
de nuevo el espacio para las comunicaciones.
Las ponencias y comunicaciones se
sucederán durante el viernes y sábado.
Mas información en:
http://www.eusko-ikaskuntza.org/esp/jorn/jornada19.html |