Arte Neoklasiko eta Erromantikoaren berrikuspena Miramar Jauregian

Euskoart, Euskal Arteari buruzko IV. jardunaldiak antolatu ditu Eusko Ikaskuntzak, otsailaren 28tik martxoaren 3ra arte, Arte Neoklasiko eta Erromantikoaren berrikuspena egingo delarik Miramar Jauregian.

Ikerlan eta ekarpen berriak ugarituz doazen unean eta Euskal Arteari buruzko ezagupenak eguneratzeko helburuarekin, antolatu ditu ekitaldiak Arte Plastikoak eta Monumentalak sailak.

Hitzaldiez gain, Beasaingo Martin Loinaz Deuna elizaren gaineko polimetria ikerketa egongo da ikusgai. Honekin batera, Euskal Herriko eraikin neoklasikoen hainbat plano eta maketaz hornituko da erakusketa.

Jardunaldiak amaitzeko, garai hartan girotutako zenbait pelikula ikusteko eta monumentu neoklasiko batzuetara bisita egiteko aukera izango da.

Egitaraua, izenematea eta informazio gehigarria
http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/jorn/jornada19.html helbide elektronikoan.



Euskonews & Media 156.zbk (2002 / 2-22 / 3-1)
 


Dohaneko harpidetza | Suscripción gratuita | Abonnement gratuit |
Free subscription


Aurreko Aleak | Números anteriores | Numéros Précedents |
Previous issues


Kredituak | Créditos | Crédits | Credits

Eusko Ikaskuntzaren Web Orria

webmaster@euskonews.com

Copyright © Eusko Ikaskuntza
All rights reserved