Gero
eta gehiago dira jende arruntaren gertaerak edota esperientziak
gai nagusitzat hartzen dituzten telebistako saioak. Horretaz konturatzeko
telebistako parrilari begiradatxo bat besterik ez diogu bota behar:
Antena 3-ko "Sabor a ti", "Noche y día",
"Como la vida" bezalako programak; TVE-1 eko "Digan
lo que digan", "Así son las cosas", "Ésta
es mi historia" bezalako programak; Tele 5-eko "Hablando
se entiende la basca", "Hablando se entiende la gente",
"Las tardes de Ana" bezalako programek telebistako parrilaren
ordu kopuru esanguratsua bete dute eta, aldi berean, telebistako
mila ikusleri lagundu diete. Baina, telebistan, badaude genero
hau zehazki eskaintzen duten programak ere, ETB-2 ko "Esta
es mi gente" saioa, esate baterako. Frantziako zein Latinoamerikako
kateetan ere gauza bera gertatzen da "C´est mon choix"
eta "Laura" saioekin, hain zuzen. Eta zer esanik ez
zenbait irratitako saiotan, non genero hau gehiago ematen den:
SER kateko "Hablar por hablar", RNE-ko "Cita con
Pilar", COPE-ko "Juntos en la noche" edota Euskadi
Irratiko "Las noches de Ana" bezalako programak adibide
argiak dira.
Beraz, saio hauek
telebistako kate pribatu zein publikoetan, estatu mailakoetan
zein autonomikoetan lortu duten garrantziak bultzatu ninduen hauek
aztertzera, batez ere Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko
Rosa M. Martín Sabarís irakasleak, Irrati eta
Telebistako lanbide tartekaritza izeneko ikasgaiaren barruan,
igorlearen soziologiaren ikuspuntutik telebistako saio baten produkzio
prozesuaren ikerketa bat egitea proposatu zigunean. Telebistako
parriletan talk-show-en agerpen ugari hauek ikerketarako
objektu erakargarri bihurtu zituzten.
Horregatik, talk-show
bat aurrera nola eramaten den –kasu honetan, ETB-2 ko "Esta
es mi gente"- eta programa hauek dituzten jarraibideak aztertzea
izan dira egindako ikerketaren helburu nagusiak. Hau guztia saio
honetako erredakzioan oinarritutako landa lan batetik abiatuta
egin nuen, Gipuzkoako hiriburuan dagoen Euskal Telebistako estudioetan,
Miramonen hain zuzen. Behaketa eta elkarrizketa sakonetan oinarritu
zen lan hau, eta prozesu osoa hartu zuen aintzakotzat. ETB-2 kateak
pantailaratzen duen talk-show saioak "Esta es mi gente"
izena du –3 KOMA 93 Produktoraren saioa da- eta garai horretan
Patricia Gaztañagak aurkezten zuen. Gaur egun ere astelehenetik
ostiralera, zuzenean, prime time ordutegian –20:00 etatik
21:00 ak arte- Izaro Iraetak aurkezten du. Bertan gonbidatu batzuk
borondatez elkartzen dira eta gai zehatz baten inguruan haien
bizitzekin zerikusia duten gertaerak kontatzen dituzte.
 |
"Esta
es mi gente"-ren erredaktoreak programako erredakzioan
lan egiten. |
Egiaztatu
ahal izan da telebistako ikusleek
eta kazetariek (erredaktoreek, gidoilariek, produkziokoek, etabarrekoek)
modu desberdinetan ikusten dutela "Esta es mi gente";
telebistako ikusleak, esaterako, etxera ailegatzen denean, telebista
pizten du eta "Esta es mi gente" ikusten geratzea erabakitzen
badu, bospasei pertsona zerbait kontatzen besterik ez du ikusten.
Beharbada, interesa diezaioke; era berean gerta daiteke aspergarria
iruditzea. Baina ikusleak solasaldi lasai eta sinpletzat hartzen
duenak produkzio prozesu konplexua du atzean. Ikusleak ez du imajinatzen
programa honen atzean dagoen lana, gonbidatuak ekartzeko zein
irizpide erabili
diren eta agian pentsatuko du aurkezlea dela eginkizun guztiez
arduratzen den bakarra. Saio hau egiten duten profesionalak, ordea,
programa hauek dituzten jarraibideak ahalik eta ondoen jarraitzen
saiatzen dira. Haien esku dagoen guztia egiten dute telebistako
ikusleen arreta bereganatzea lortuko duten gonbidatuak bilatzeko.
Kazetariek prestatu
duten programa azkenean emititzen
denean –batzuetan erlojuarekin
borrokan gonbidatuen ustekabekotasunagatik- ongi betetako lanak
sortzen duen atseginez ikusten dute programa egun bateko lan luze
baten ondoren sari txiki bat bailitzan.
Lanaren antolaketari
buruz hitz egin behar denean banaketa bat egin daiteke. Alde batetik
erredakzioan burutzen den lana dago eta, bestalde, talde teknikoarena.
Bata zein bestea garrantzi berekoak dira programa honen ekoizpenerako.
 |
Zentralita,
hor zenbait erredaktorek programaren emisioan zehar egiten
diren deiak jasotzen ditu. |
Erredakzioan
lana 30 urte gainditzen ez duten kazetari gaztek aurrera eramaten
dute. Hauen artean zuzendaria, zuzendariordea, aurkezlea, hamar
erredaktore –zortzi emakumezko eta bi gizonezko aztertutako epean-,
bi gidoilari, produkzioko bi pertsona eta bekaria bat aurkitzen
ditugu. Hauetako bakoitzari zeregin desberdin bat egokitzen zaio
baina denek helburu berdinarekin: Telebistako ikusleen arreta
bereganatzea lortuko duen programa bat aurrera eramatea.
Zuzendaritza
zein zuzendariordetza gaiak proposatzeaz eta antolaketaz arduratzen
dira. Gaien aukeraketarako gaurkotasuna eta publikoaren interesa
pizten dituzten irizpideak erabiltzen dira. Erredaktoreak dira
gai baten inguruan haien esperientziak kontatzera programara etorri
behar duten gonbidatuak bilatzeaz arduratzen direnak; horretarako
jadanik duten agenda erabiltzen dute, nahiz eta beste iturri mota
desberdin batzuk ere erabili ( programaren emisioan zehar telebistako
ikusleek egiten dituzten deien artxiboak; egunkariak; telefono
gidak; lagunak edo antzeko programetara joan diren gonbidatuak).
Produkziokoak, ordez, platora etorri behar duen publikoa bilatzeaz
eta antolatzeaz arduratzen dira, baita publikoak eta gonbidatuek
zein motatako garraioa erabili behar duten bilatzeaz ere. Produkziokoei
aurreko programan zein audientzia indizea lortu duten jakitea
ere badagokie. Programan dauden bi gidoilarien zeregina aurkezleak
gonbidatuei elkarrizketak egiteko erabili behar duen gidoia idaztean
datza. Horretarako erredaktoreek pasatzen dizkieten gonbidatuen
fitxetan –haien istorioak dituztenak- oinarritzen dira. Aurkezlea
programa gidatzearen arduraduna da. Gonbidatuak elkarrizketatzeko
garaian ez du gidoia zehatz-mehatz jarraitzen, izan ere, askotan
gonbidatuek ematen dituzten erantzunek ahalbideratzen dute gidoian
agertzen ez diren galderak egitea.
 |
Kontrol
gela non errealizadoreak eta bere laguntzaileek lan egiten
duten. |
Talde teknikoa
errealizadoreak, errealizadore laguntzaileak, argiztapen buruak,
argiztapen laguntzaileak, soinu buruak, soinu laguntzaileak, artezleak
eta kamarek osatzen dute. Hauek guztiak dira programa baldintza
onenetan emititzeaz arduratzen direnak, plano, soinu eta argi
onenekin, baita koordinazio onenarekin ere.
Lanaren antolaketa
ikusita, programan jorratzen diren gaien aukeraketari dagokion
guztia kontutan hartu behar dugu orain. Gertatzen dena da, beharbada,
gai on baten aukeraketa eta gai horren trataera egokia egitea
programa baten arrakasta lortzeko bi faktore esanguratsuak direla.
Gakoa –horrela esatearren- gai on bat zer den zehaztean eta gai
hori nola jorratzean datza. Mauro Wolf-ek biltzen dituen albiste-balore
batzuk oso barneratuta dauzkate kazetariek, eta hori errutina
profesionalak besterik ez du lortzen. Albiste-baloreak garrantzi
handiko irizpideak dira eta kazetariak hauek aplikatzen ditu albisteren
bat publikatu behar duenean –gonbidatu bat aukeratu behar denean,
gure kasuan-. Albiste-baloreek kazetaria garrantzitsuena azpimarratzera
bideratzen dute –edo azpimarratu behar ez denera-. Balore hauek
ez dira mementuro erabiltzen,ohiko modu batean agertzen dira produkzioa
errazteko; modu azkar batean –ia automatikoki- erabiltzen eta
aplikatzen dituzte. Gainera albiste-baloreak denborarekin aldatzen
joaten dira, gizartearen ohituraren garapenarekin batera. Egunero
emititzen den "Esta es mi gente" bezalako programa batean,
eta Mauro Wolf-en sailkapenari jarraituz, albiste-baloreak honako
puntu hauetatik abiatuz deribatzen dira:
Gaien
ezaugarri substantiboak, haien edukinekin erlazionatuta: haien
artean, bere garrantzia, bere ondorio sozialak, bere bitxitasuna,
inplikatutako pertsonen gradu eta maila ...
Produktua:
Gertaera edota testimonio bat zenbat eta harrigarriagoa izan
gero eta aukera gehiago izango du aukeratuta izateko. Horrela,
eta programako erredaktore batek komentatzen zuenez, audientzia
indize on bat lortzeko asmoarekin, batzuetan gai morbosoak jorratzen
dituzte, "jende askori gustatzen zaiola" ematen duelako.
Komunikabidea:
Gai batek aukera gehiago ditu emititua izateko komunikabideak
ahalegin gutxi egin behar badu.
Publikoa:
Gaia modu desberdinean jorratu daiteke programa zein motatako
publikoari zuzentzen den kontutan hartzen bada (gaia erabat
desberdin batean jorratzen da publiko gazteari edo helduari
zuzentzen bazaie; berdina gertatzen da emakumezko edo gizonezkoei
zuzentzen bazaie).
Konpetentzia:
Oso garrantzitsua da antzeko programetan beste kateek zer egiten
duten jakitea.
Gonbidatuen aukeraketari
dagokionez honako faktoreak kontutan hartzen dira: gonbidatuak
kontatuko duenaren interes maila; gonbidatuaren adierazpena zein
gonbidatuaren bidaiaren presupuesto ekonomikoa –batzuetan alojamendua
ere kontutan izan behar dute-. Eta Lorenzo Vilches-ek –idazleak
eta komunikaziori buruzko gaietan adituak- esaten duen bezala
"eguneroko istorioak inbertsio handiko soap operak baino
harrigarriagoak izan daitezke eta edozein hiritar gau batez errege
bihur daiteke bere istorioa ondo kontatzen baldin badaki".
 |
Soinuaz
arduratzen dena kontrolean. |
Roberto Arnau lizentziatuaren
ustez programara joaten diren gonbidatuak gaur egungo istorioaren
ikuspuntu partikularra eraikitzen dutenak dira. Hauek autobiografía
moduan balira bezala aurkezten dira, baina Pierre Bourdiek pentsatzen
du, Arnau Diez lizentziatuaren ideiei jarraituz, telebistak gizarte
baten "autobiografía unibertsaletik" zera erakutsi
nahi digula: protagonisten istorioen atal autobiografiko batzuk,
bakarrik bere ahozko dimentsioan; izan ere, zatiki
autobiografiko hauek telebista
bitartekari bezala dagoenean –planifikazioaren bitartetzaren bidez
zein programako aurkezlearen bidez- biografia bihurtzen dira,
hitzaren zentzu tradizionalean ulertuta. Beste era batera esanda,
gonbidatuek haien gertaerak ahoz kontatuko balituzte autobiografía
batean pentsaraztuko ligukete, baina hau ez da gertatzen zenbait
pertsonen ahozko parte hartzea dagoelako: telefonoen bidez parte
hartu dezaketen pertsonak, publikoak egin ditzakeen komentarioak,
baina batez ere aurkezlearen bitartetza ; aurkezleak diskurtsoaren
berreraikuntzan laguntzen du galdera zuzenen bidez; telebistako
pantailan agertzen diren errotuluek ere diskurtso honen berreraikuntzan
laguntzen dute. Beraz, aipatutako faktore hauek autobiografía
deitu duguna apurtarazten dute.
Talk-show-en
agerpena komunikabideetan gero eta ugariagoa da hauen errealizazioak
ez duelako inolako zailtasunik erakusten –ez du diru asko behar
pantailaratzeko-. Inporta dena, eta hor dago arrakastaren koska,
audientzia zehatz bat harrapatzea da baita audientzia honi gai
harrigarri eta erakargarriak eskaintzea ere. Horregatik istorioak
dinamismoz eta solturaz kontatzen dituzten gonbidatuak aurkitu
behar dira. Talk-show-etan pertsona arrunta telebistaren
arretaren objektu bihurtzen da. Aldi berean, ezinbestekoa da bat
eginda dagoen talde bat izatea eta bakoitzak bere eginbeharra
ahalik eta ondoen aurrera eramaten jakitea ere bai.
 |
VTR. |
"Esta es
mi gente" saioak entzuleria indize altuak berreskuratu egin
ditu. Horren frogagarri dira aurreko denboraldiaren erdian lortu
zituen entzuleria indize altuak dira (% 30 eko bataz besteko sharera
hurbildu zen) jende gazteari zuzendutako gai arin eta freskoak
eskaintzen hasi zirenetik. Arrakasta honen ondorioak jadanik nabarmentzen
hasi dira: TeleMadrid-ek –Madrilgo telebista autonomikoak- eta
Canal Nou-k –Valentziako Telebista Autonomikoak- produktorari
formatu hau erosi diote; "Esta es mi gente"ren aurkezlea
izan zena –Patricia Gaztañaga- estatuko telebistara pasa
da eta Antena 3ko talk-show berri bat aurkezten ari da,
"El diario de Patricia" izenekoa. Saio berri hau bere
emisio orduan lider bihurtu da. Entzuleria indizeak ikusita bere
lehendabiziko emisioak hilabetean % 25´8 batez besteko sharea
lortu du, eta horrek kateko bataz besteko shareari gainditu diola
esan nahi du –kateko bataz besteko sharea %21´2 koa da-, Diario
Vasco-k eta El Semanal TV-k eskainitako datuen arabera.
Honek guztiak egunero 1.707.900 ikusle bereganatu dituela esan
nahi du. Arrakasta honen ondorioz Patricia Gaztañagak Antena
3ko arratsaldeetan jarraitzen du "El diario de Patricia"
aurkezten; horretarako Ana Rosa Quintanari –"Sabor a ti"
saioaren aurkezleari- bere programa murriztu diotelarik
"Esta es
mi gente" bolada berri honetan gure pantailara bueltatu da
Euskal Telebistan, eta gainera berrikuntza batzuk ekarri ditu,
baina bere nortasuna galdu gabe. Otsailaren 8a arte Emma García
saioa aurkezteko arduradun berria izan da. Baina aurkezle gazte
hau Tele 5-k fitxatu du "A tu lado" izeneko talk-show
berri bat aurkezteko (berriro ere ETB 2ko hain arrakastatsua den
talk-showaren aurkezlearengan fijatu egin dira), horregatik
otsailaren 11tik Izaro Iraeta dabil "Esta es mi gente"
saioaren aurkezle moduan. Aldi berean, gazteek eta hauei interesatzen
zaizkien gaiek –modu dibertigarrian eta informalean jorratuta-
ardatz nagusiak izaten jarraitzen dute. Hala ere, ez dituzte gurasoak
eta helduak alde batera uzten; hauek ere haien iritzia eta esperientzia
ekartzen dute. María Lópezek –"Esta es mi gente"
programaren zuzendariak- azaltzen duen bezala, "gazteei kezkatzen
dieten gaiak gurasoei ere kezkatzen diete". Etapa berri honetan
zuzenean egiten diren deiek presentzia gehiago dute; baita publikoak
ere –normalean jende gazteak osatzen du- zeren eta "publikoa
programaren zati garrantzitsua baita, gonbidatuak asko animatzen
baititu eta programari ukitu berezi bat ematen baitio".
 |
Kamarak
eta erregidorea programako ensaioetan. |
Dezente dira
programaren barruan sartu diren berrikuntzak. Honengatik apustu
egiten ari dira, batez ere aurreko etapan lortutako audientziagatik
eta "Esta es mi gente" ren aurreko aurkezleak –Patricia
Gaztañagak- Antena 3n lortutako arrakastagatik. Dudarik
gabe, hau guztia katearentzako erronka izango da, izan ere, orain
garrantzitsuena aurreko etapan lortutako audientziaren konplizitatearekin
jarraitzea da; eta hori leize-zulotik ateratzea bezain korapilatsu
zein arriskutsua da, zeren eta, jadanik badakigu, telebistaren
munduan audientzi indizeak direla programa baten biziraupena zehazten
dutenak, beste edozein motatako faktore alde batera utzita.
BIBLIOGRAFIA:
- ARNAU DIEZ, Roberto,
2000; La televisión, en su función
normativa/ el reality show, Revista Latina de
Comunicación Social, 26 zenbakia, 2000ko
otsaila, La Laguna (Tenerife), http://www.ull.es/publicaciones/
latina/aa2000vfeb/137arnau.html
- BOURDIEU, Pierre:
El sentido práctico. Taurus. Madril.
1991.
- DIARIO VASCO
2001eko abuztuaren 10ekoa; Telebistako atala
- DIARIO VASCO
2001 abuztuaren 28koa; Telebistako atala
- DIARIO VASCO
2001eko irailaren 1ekoa
- EL SEMANAL TV.
722 zenbakia. 2001 abuztuaren 24-30 asteko
- GRANDES MATEOS, Erica:
Estos son mis periodistas./Anexos.
UPV-EHUko "Mediación profesional en
radio y televisión" asignaturarako buruturiko
lana. Leioa. 2000.
- MARTIN SABRIS, R.M.:
La organización informativa y los procesos
de producción de la noticia. La información
diaria en ETB. Leioa. 1997.
- VILCHES, Lorenzo:
Introducción: La televerdad. Nuevas estrategias
de mediación. Telos 43.zenbakia. 1995.
- WOLF, Mauro: La
investigación de la comunicación de
masas. Bartzelona.
|
|
Erica Grandes Mateos, Lehen
Hezkuntzan Diplomatua eta Kazetaritzako 4. kurtsoko ikaslea |