|  
 Eusko Ikaskuntzak 
 eta Euskadiko Kutxak urtero ematen duten sariaren zortzigarren 
 deialdia zabaldu da, ikertzaile, zientifiko eta kulturan aditu 
 direnen artean curriculum-ik aberatsena nabarmentzeko. 
Aurtengo Saria Humanitate 
 eta Gizarte Zientzien alorrari dagokio eta Euskal Herri osoan 
 zehar lan egiten duten ikertzaile, zientifiko eta arte eta kulturan 
 aditu onenei bikaintasuna aitortzea da sariaren helburua. 
Hautagaiak aurkezteko 
 epea 2002ko apirilaren 30ean bukatzen da, erabakia 2002ko maiatzean 
 jakinaraziko delarik. Sari bakarra emango da eta 18.000 eurotakoa 
 izango da.  
Aurreko edizioetako 
 sarituak honako hauek izan dira: Julio Caro Baroja (1995), Alvaro 
 d'Ors Pérez-Peix (1996), Luis Villasante Kortabitarte (1997), 
 Jesus Altuna Etxabe eta Juan Plazaola Artola exaequo (1998), Eduardo 
 Chillida Juantegui (1999), Miguel Artola Gallego (2000) eta Juan 
 Garmendia Larrañaga (2001).
 Oinarriak hemen aurkituko 
 dituzue: 
 http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/sariak/eiekoinarriak.html 
Imprimakiak eskuratzeko 
 berriz, jo helbide honetara:  
http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/sariak/eiek.html  |