El
17 de febrero de 1854 nace en Bilbao Benita de Benito y Tejada,
una de las primeras pintoras vizcaínas |
Fuente:
Enciclopedia Auñamendi |
Pintora vizcaína, una de las primeras que
ejercen esta profesión en el país. Nació
en Bilbao en 17 de febrero de 1854 y murió en Madrid en
1896. A los veinte años de edad inició estudios
artísticos en el Real Conservatorio y en la Escuela de
Pintura, Escultura y Grabado de Madrid. Concurrió a las
exposiciones Nacionales de Bellas Artes de Madrid en los años
1876 y 1881. En 1882 tomó parte en la Exposición
Provincial de Vizcaya. Sus obras más conocidas son: El
fin de doña Blanca, El guardián y El primer paso.
Falleció a los cuarenta y dos años de edad a consecuencia
de la tuberculosis. |
1981eko
otsailaren 19an hil zen Donostian Juan Thalamas Labandíbar,
gipuzkoar idazle, filosofo eta soziologoa |
Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa |
Juan
de Emparán, Juan de Landíbar, Basaburu,
J.P. Yoldi edo Pagogaña. Behobian, Irunen,
jaio zen 1906an. Irunen, Donostian, Okzitaniako Tolosan eta Parisen
ikasketak egin ondoren, apaiz egin zen. 1932-1936 urte bitartean
Gasteizko apaizgaitegiko irakasle izan zen. 1938an Anayak
aldizkariaren zuzendari Parisen, eta 1939-1943 urte bitartean
Akizeko Tilh herriko apaiza izan zen. Gernika aldizkariaren
zuzendari izan zen 1944tik 1953 urtea arte. Egan, Idearium,
Yakintza, El Bidasoa eta La Voz de España
aldizkarietan argitaratu zituen lan aipagarrienak. Obra nagusiak:
Contribución al estudio etnográfico del País
Vasco continental (1931), Laicismo y Cristianismo (1932)
eta Aspectos de la vida profesional vasca (1934), La
mentalidad popular vasca según Resurrección María
de Azkue (1975), El sentido genésico del cosmos
en la mitología vasca; El sentido cosmovital en
las poesías de Lizardi; Erasmistas y reformadores
vascos; El concepto personalista del hombre según
Pedro de Axular y Xabier Zubiri, etab.
|
1913ko
otsailaren 19an jaio zen Donostian Maria Dolores Goya |
Fuente:
Enciclopedia Auñamendi |
Euskal Irakaskuntzaren
historian zutaberik nagusiena izan zen Elbira Zipitriarekin batera.Donostian
jaio zen 1913ko otsailaren 19an. 1932an irakasle titulua lortu
zuen. Berehala, EAJren Euzko-Etxean hasi zen lanean. 1936
urte hasieran Estatuko maistra izateko oposiziotan hasi zen; baina,
azterketak amaitu aurretik, Frankoren aldeko militarrek Donostia
hartu zuten.Orduan, Bilbora joan zen eta ondoren Plentziako eskola
publikora, frankisten bonbardaketak hasi arte.
Bere ikasle eta guzti, La Habana itsasontzian abiatu zen
Britainia Handiko Wight uhartera; zazpi hilabete egin zituen bertan.Handik,
Frantziara, eta gerra bukatu zenean, 1940an itzuli zen Donostiara.1941ean
baimena eskuratu zuen Ergobian eskola berria zabaltzeko eta, isilka,
klaseak gazteleraz eta euskaraz ematen zituen.1943an eskola hura
itxi egin zen eta Goyak irakaskuntza utzi behar izan zuen. 1951an
Donostian Carquizano kaleko ikastola sortu zuen, Elixabete Maiztegi
andereñoaren laguntzaz. Ikastola hau guztiz isilpekoa zen,
izenik ere ez zeukan. "Carquizanoko ikastola",
"Groseko ikastola" edo "Goyatarren ikastola"
esaten zioten. Jakina, bere etxean zegoen ikastola. Hamar ikasleekin
hasi zen, denak 9 urtez beherakoak.1964an Miren Egaña,
bere alabak, amari laguntzen hasi zitzaion.1965ean lekuz aldatu
zuten eskola etxe azpian zegoen behegain batera. 1970ean, Colegio
Parroquial Iñigo de Loyola izenaz legeztatu zuten ikastola,
José María Mujikaren (San Inazioko parrokoa) laguntzaz,
1968ko hezkuntza-lege berria zela-eta.

Erabili zituzten liburuak
hauexek dira: Xabiertxo, Txomiñ-ikasle eta
Lutelestia, Pirmin Iturriotzenak; Julene Azpeitiaren Umiaren
lenenego aizkidia (bizkaieraz) eta Bernardo Estornés
Lasaren Sabin euskalduna. 1970ean gaixoturik, Maria Dolores Goyak utzi behar izan zuen
irakaskuntza eta bere alaba Mirenek jarraitu zuen ikastola itxi
arte, 1975ean. Goya andereñoa, 1986ko abuztuaren 29an hil
zen, 73 urte zituela. |
Euskonews & Media 155.zbk
(2002 / 2 / 15-22) |