Datorren
otsailaren 14an, goizeko 11etan, aurkeztuko da Azkoaga-8 Trabajos
sobre ordenación del territorio en Euskal Herria I, izenburu
duena.Aurkezpena Bilbon Eusko Ikaskuntzaren egoitzan izango da
(María Díaz de Haro kalea,11-1.a). Bertan izango
dira Guillermo Meaza, Lurralde Antolaketa eta Kudeaketa Ikastaroko
zuzendaria ; Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamenduko Saileko
zuzendaria den Martin Arregi eta Juan Jose Goiriena de Gandarias,
Eusko Ikaskuntzako lehendakaria.
Eusko Ikaskuntzak
urtero antolatzen duen Lurralde Antolamenduko ikastaroan azken
bi edizioetan aurkeztutako ikerketa lanak biltzen dira aipatutako
liburuan. Ohiko zirkuituez gain, liburua Eusko Ikaskuntzaren denda
birtualean eros daiteke: www.euskoshop.com |