Paloma Manzanos eta
Francisca Vives-ek elkarlanean egindako"Emakumeak Vitoria-Gasteizen
mendeetan zehar. Ibilbideak eta Biografiak" liburua pasa
den ostirala, hilak 14, Gasteizeko udaletxean aurkeztu zen.
Bertan, Alfonso Alonso,
Vitoria-Gasteizko alkatea, eta Eusko Ikaskuntzako Geografía-Historia
saileko lehendakari den Iñaki Bazán egon ziren.
Ikerketa lan hau
Eusko Ikaskuntza eta Gasteizeko Udalaren arteko hitzarmenaren
ondorioa da. Liburua Gasteizeko udalak eman du argitara. |