Euskal eskulturagilea, Azpeitian
jaioa 1540 inguruan. Euskal Herriko eskola erromanistaren sortzailea
izan zen. Italian egin zituen ikasketak eta handik ekarri zuen
Jacopo Della Quercia eta batez ere Michelangeloren eragina. Erretaula
ugariren egilea izan zen: Tafallakoa, Kasedakoa, Zumaiakoa, Baionakoa,
Euskal Herrian; eta kanpoan Briviescakoa, Burgosko katedralekoaren
zati bat, Huelgaskoa, Martin Ruiz de Zubiaterekin batera, Jakako
Seoko Trinitate-ko erretaula, Zaragozako Seoko San Miguel-koa.
1578 inguruan Iruñean bizi izan zen; aldi horretan berebiziko
eragina izan zuen Euskal Herriko artisten artean, mende batez
haren eraginak bateratu baitzituen Euskal Herriko arte joerak.

Juan de Antxieta.
"Kristo gurutzean" (Nafarroa) (Artx. J.E. Uranga). Iturria:
Auñamendi
|
Madrilgo
San Fernando Arte Ederretako eskolan ikasi zuen (1897tik aurrera)
eta 1902an Parisa abiatu zen, Bizkaiko Diputazioak emandako bekari
esker. Han artista flamendarren errealismoa, Albert Baertsoen
margolariaren lana eta Paul Verhaeren poesia ezagutu zituen Belgika
aldera eginiko bidaietan. Italian, Giotto edo Rafaelen muralek
eragin handia izan zuten berengan. Beka bukaturik, Bilbora itzuli
zen eta 1911. urtean Euskal Artisten Elkartea sortu zuen beste
hainbat artistarekin batera. Erakustaldi batzuen ondoan, 1921ean
egin zuen lehen murala (Banco de Bilbao, Madril). 1924ean, Bilboko
Arte Modernoko Museoko zuzendari egin zuten, baina hiru urteren
buruan utzi behar izan zuen kargua. 1925ean bere bigarren murala
burutu zuen (Logroñoko Seminarioko kapera), 1930. urtean
Espainiako Margolaritza Saria eman zioten Las Bañistas
koadroagatik, eta 1932an lehen domina irabazi zuen Espainiako
Arte Ederretako Erakustaldian, kutsu kubista nabaria ageri duen
Naúfragos koadroagatik. Gerra Zibilaren hasieran
Madrilgo Pintura Eskola Goreneko irakaslea zen. 1938an Miarritzen
egokitu zen, eta gai bakartzat gerra zuten koadroak margotu zituen.
1940. urtean Mexiko aldera abiatu zen eta bertan hil zen, abenduaren
10ean, tranbien arteko elkar jotze baten ondorioz.
| "Despedida
de las lanchas", A. Arteta.
Iturria: Auñamendi |
Bi oinarri nagusi
ditu Artetaren pinturak: marraren nagusitasuna, marrazki azkar,
bizkor eta zorrotzaren garrantzia, eta pertsonaiak gizartearen
baitan kokatzea, obra guztia kutsu sozial batez janzten duena.
Abstrakziotik urrun betiere, Artetak kubismo aldera jo zuen, nolabait,
bere garapenean; marrazkiaren oinarrian, bolumenak eta kolore
apalek, argilunik gabeak, gorpuztu zuten haren lana. Artetaren
joera soziala, bestalde, nagusi izan zen bere lan guztietan. Euskal
tradizio etnografikoaren moztuz, lan giro berriak, lantegiak,
hartu zuen leku bere lanetan: itsasoko jendea, meatzariak, langileak
giro urbanoetan kokatuak. Artetaren lanari ez dario, ordea, inolako
iraultza usainik. Eguneroko ikuskariak dira. Lan gutxi utzi bazituen
ere (bere buruarekin larri, ezabatu eta berregin zituen margolan
asko eta asko), Aurelio Arteta euskal pintura sozialaren aitzindaria
eta lehen mural egilea izateaz gainera, Euskal Herriak eman duen
margolari garrantzizkoenetakoa da. |
Segundo
presidente de los Estados Unidos que estuvo en Bilbao en 1779.
Desembarcó en el Ferrol: el 8 de diciembre de dicho
año en arribada forzosa. Entra en el País Vasco
por Pancorvo. Nos dice que las montañas de Pancorvo constituían
la antigua frontera entre Castilla y Vizcaya. En el puente de
la Rada varios oficiales le piden cortésmente el pasaporte.
Añade que el suyo se lo había expedido el Gobernador
de Galicia y que, leído con gran respeto le dejaron pasar.
Pernoctó con su séquito en Espejo (Alava) y continuó
el camino por Orduña. Aquí el administrador de la
Aduana desistió de registrar sus baúles cuando conoció
de quien se trataba. Adams preparó el importantísimo
estudio Defence of Constitutions of Governement of the United
States of America con una extensión de más de 1.000
páginas. En esta obra figura una información sobre
el sistema democrático vizcaíno que influyó
en algún aspecto en el sistema americano. La obra fue impresa
en Londres el año 1787 y fue leída por gran número
de personas gracias al apasionamiento existente en Norteamérica
en el momento en que la Convención de Filadelfia iba a
comenzar sus trabajos. El texto referente a Vizcaya va precedido
de una breve introducción histórica a la que siguen
diversas observaciones y, finalmente, un breve estudio de la organización
de los poderes públicos en Vizcaya. El informante de Adams
debió ser el bilbaíno Gardoqui que por cierto, podía
haberle informado con más detenimiento y amplitud.
|