|
Barakaldo
ia 100.000 bizilaguneko hiria da, Euskal Herriko Elkarte Autonomoan
kokatua. Bizilagun kopuruari dagokionez, erkidegoko laugarren
hiri da, eta urteetan izan da industrializazioaren aitzindari.
Barakaldoko Udaleko Kultura, Hezkuntza,
Euskara eta Kirol Arloaren helburuetako bat heziketa egitarauak
sustatu, jarraipena egin eta martxan jartzea da, instituzio arteko
jarduketa koordinatuz. Hezkuntza Sekzioaren barruan bi alor ditugu,
hiriaren hezteko balioa jorratzeko.
Batetik, Hiriaren Heziketa Egitarauak
ditugu, eta hor sartzen dira hiria bera, eta hiriak hezteko baliabide
gisa sortzen dituen aukera guztiak aprobetxatzeko burutzen diren
jarduketez osatutako egitarauak, horiek guztiak bideratu eta ikastetxeen
eskura jartzen direla.
Hiria hiri hezitzaile bihurtzea da
helburua. Eta horretarako hiritar sentimenduarekiko jarrera baikorrak
sortuz identitate propioa eskuratzeko bitartekaritza egin behar
da. Bide batez, eskolaumeak sentsibilizatu nahi ditugu, hiritarraren,
ingurugiroaren, inguruaren eta kultur ondarearen garrantziari
buruzko egitarauotan parte har dezaten. Hara zera egitarau ditugun
atal honetan:
Ingurua ezagutzeko egitarauak:
"Ezagutu Barakaldo". Egitarau horren helburua ikasleak
bere hiriari buruz dituen ezagutzak osatzea da, Barakaldoren
alderdi desberdinak azalduz. Lau inguru desberdin aukeratu dira,
eta osotara ekiten zaio bakoitzari, astebete batez ikasleekin
ikertuz.
- Toki Historiari buruzko egitarauak.
Hiria berritzeko proiektuetan
hezkuntza mundua parte hartzera bultzatzeko egitarauak. Gai
interaktiboak prestatu ditugu hiriari eta haren bilakaera eta
aldaketei buruz, Barakaldoren historiari buruz ... Santiago
Bidea seinaleztatu, ibilbide didaktikoak prestatu, etab.
Hezkuntza Sekzioko beste jarduketa
alorra eskolaz kanpoko jarduerak dinamizatzeko egitarauan dago
oinarritua, eta Kultur Ekipamenduekin dute lotura eta koordinazioa.
Ikastetxeetako espazio fisikoak eta bertako euskarri instituzionalak
baliatu nahi dira, eskolaz kanpoko alorreko jarduera soziokulturaleko
egitarauak garatzeko.
Egitaraua Gurutzetako
Bigarren Hezkuntzako Institutu batean ari da garatzen. Hura dugu
hiriko auzorik jendetsuenetakoa (20.000 inguru bizilagun ditu),
tamaina eta kokapenagatik, autopista auzoaren eta hiriaren arteko
banaketa naturala baita, eta askotan bizi propioa du, gainerako
hiritik bereizia. Egitarauaren xedea Institutuaren eskolaz kanpoko
jarduerak dinamizatzea da, eta udalerriko Gazteen Udal Egitarauarekin
lotzea. Institutuko gazteen partaidetza areagotu nahi da gizarte,
kultur, hezkuntza eta kirol izaerako aisialdiko jardueretan, eta
bestalde, haien heziketa biziagotu, duten kultura sakonduz eta
hezkuntza arautua eta arautu gabea bateratuaz. Egin ohi diren
jarduerak antzerkia, argazkilaritza, dantza, graffitia, aldizkaria,
irratia ... bai eta genero biolentziari buruzko sentsibilizazio
taldeak, eta abar. Jarduera horiek guztiak Gurutzetako Kultura
Etxeak koordinatzen ditu, eta Institutuko gazteei zuzenduak dira,
Institutuko ikasleak izan nahiz ez izan.
Alfonso García Alonso,
Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Kirol Arloko Zinegotzi Delegatua
|