|
1.-
Liburutegia: azpiegitura hobetzea,
modernizatzea eta superfizie erabilgarria handitzea; eskaera eta
kontsumorako dauden behar errealei erantzuteko espazioak berrantolatzea
(Erkidegoko Araudi Orokorrarekin bat etorriko dena)
Era berean, liburutegirako
sarrera-irteera hobetzea eta arkitektura-trabak kentzea herritar
guztiek bertara joateko benetako aukera izan dezaten.
Gaur egungo informazio
formatuekin bat etorriko den ekipamendua hobetzea.
Eta zerbitzua hobetzea
asteburuak hartuko dituen ordutegia zabalduz.
2.-
Herriaren erdi aldean, estalitako azpiegitura egonkorra eskaintzea
(auditurium), urte osoan zehar Deban egiten diren programaketa
edota kultur jarduerak burutzeko, bai Udalak berak antolatutakoak
zein Deban dauzkagun hainbat eta hainbat kultur eta musika taldek
antolatutakoak.
Eskaera eta eskaintzari
erantzuteko, arkitektura-trabarik gabeko estalitako azpiegitura,
egokitua, akustika ona eta gutxieneko eszenategia (15 x 15), 500
lagunentzako tokia, argiztapen eta soinu ekipoak, eta edozein
lokal publikotan ezinbestekoak diren segurtasun neurriak izango
dituena.
3.-
Erraz sartu eta irteteko moduko erakusketa gela, arkitektura-trabarik
gabea, Debako udalerrian dagoen eskaera eta eskaintzari erantzungo
diona.
4.-
Informatika gelaren azpiegitura hobetzea, erabilera ezberdinak
emanez eta gaur egungo teknologia berrietara eta kontsumitzaile
eta Debako erabiltzaileen ohitura eta beharretara egokitutako
eskaintza izango duena.

5.-
Musika eta dantza irakasteko, Debako Musika Eskolaren azpiegiturari
irteera bat ematea.
Jesus Mª Agirrezabala, Debako Alkatea |