|
SAN FAUSTO JAIAK
Urriaren
13an ospatzen dira. San Faustoetako ospakizunik ezagunenak honako
hauek dira: Zezenak dira
eta Artopilen banaketa.
Jakin badakigu, Zezenak dira azken 400 urtetik hona ospatu izan
dela Durango Urian, antzera samar beti ere. Zezen bat askatzen
da Alde Zaharreko kaleetan zehar sama inguruan soka bat duela
lotuta eta Santa Anako Plazara eraman behar da. Santa Anako Plazara
heldutakoan, gaur egun horrela gertatzen ez bada ere, zezena burdinazko
txirrindola batera lotzen zen eta herriko eta inguruko gazteek
euren indarrak neurtzen zituzten animaliaren aurrean. Noizbait
zezena toreatu ere egiten zuten, eta ikusleentzako mailak ere
jartzen ziren.
Artopilen banaketa
arreta handiz gordetzen den beste usadio bat dugu. Udaletxeko
arkupetan, dantzari batek ohorezko aurrezkua udal agintariei egin
ondoren, zinegotziek San Fausto egunerako bakarrik egiten den
gozokia banatzen dute.

EUSKAL ASTEA
Euskal
Astearen helburu nagusia da ondo antolaturiko kultur astea eskaintzea.
Horretarako Durangon egiten diren ekitaldi sakabanatuak urteko
sasoi batera bildu eta, behar besteko baliabideak jartzen dira.
Gainera, Durango interesdun gune Turistikoa bilakatzen da aste
horretan. Horretarako, Durangoko talde, elkarte eta kolektiboen
ekarpenak batzen dira, besteak beste, folklorea, ohiturak, kultura,
euskara, herri kirolak eta beste batzuk.
UMEEN EUSKAL
JAIA
Durangoko Tronperri
eta Txoritxu Alai Dantza Taldeek antolatzen dute San Fausto jaien
inguruan.
NAZIOARTEKO
FOLKLORE JAIALDIA
Durangoko Kriskitin
Dantza Taldeak antolatuta, Nazioarteko Folklore Jaialdia uztailean
egiten da. Munduko taldeak etortzen dira.
DURANGON FOLK
Durangoko Kriskitin
Dantza Taldeak antolatuta, Liburu eta Disko azokarekin batera
egiten da. Kantauri itsasertzeko, estatuko eta Frantziako taldeak
etortzen dira gonbidatuta.
MUSIKA HAMABOSTALDIA
Musika klasikoaz osatutako ekitaldia.
Azaroa eta abendu bitartean egiten da Bartolome Ertzilla Musika
Eskolak eratuta.
JULENE AZPEITIA
IPUIN ETA BERTSO PAPER LEHIAKETA
Duela
18 urte hasi zen Durangoko Udala gazteentzako literatur lehiaketa
hau antolatzen. Julene Azpeitia Lehiaketa izen bereko irakasle
euskalduna gogoratzeko antolatzen du Durangoko Udalak. Julene,
Zumaiarra jaiotzez, gerra aurrean eta ostean aritu izan zen Durangon
eta Durangaldeko eskoletan euskara irakasten. Horregatik, lehiaketa
honetako atalik gehienak eskola ume eta gazteei zuzenduta daude,
izan ere, Julenek gazteak hezi eta euskalduntzen jardun baitzuen
urteetan zehar.
ZINEA EUSKARAZ
2001
Duela 5 urte hasi
ginen Tinko Euskara Elkartearekin euskarazko pelikulak
ematen Durangon. Asmoa da programazio iraunkorra eratzea. Horixe
da une honetan dugun erronkarik handiena: umeentzako euskarazko
pelikulak eskaintzea, ahal bada, astero.
Helburu nagusiak hauexek dira:
Zinea euskaraz ikusteko zaletasuna piztea haur eta gazteengan;
eta apurka-apurka bada ere, umeentzako euskarazko pelikulen eskaintza
iraunkorra eratzea, pelikulak euskaraz ikustea ohiko gauza izan
dadin, ez noizean behingoa.
EUSKAL LIBURU
ETA DISKO AZOKA
Gerediaga Elkarteak antolatuta, Euskal
Herriko liburu eta disko azokarik garrantzitsuena da. Abenduaren
8aren inguruan izaten da eta lau bat egun irauten du.
EUSKAL DENDA
Arbaso Elkarteak
antolatua, abenduaren 8aren inguruan izaten da, Liburu eta Disko
azokarekin batera. Euskal artisautza garatzeko eta bultzatzeko
azoka.
DURANGOKO PASINUE
Aste Santuan egiten
da: Jesusen Pasio eta heriotzaren antzezpena. Hiru emanaldi izaten
dira. Pasioaren lehenengo antzezpenak 60ko hamarkadan egin ziren.
Geroztik, 30 urteko etenaldi baten ostean, 90ko hamarkadan berreskuratu
eta berriro hasi da antzezten.
DURANGOKO PARTYA
ACID Durangoko elkarteak
antolaturiko topaketa informatikoa da, maratoi informatikoa. Aste
Santu ostean burutzen da. 150 lagunetik gora biltzen dira nork
bere ordenadorearekin, ezaguerak, jokoak, musika eta beste hainbat
konpartitzeko. Lehiaketa egiten da: musika, 3D grafikoak, 2D grafikoak
eta beste.

|