|
1. KULTUR EKINTZAK
Umeentzako
ondorengo ekintzak antolatzen dira: zinea euskeraz, gabonetako
ekintzak, pailazoen jaialdia, umeen parkea, ikasturte amaierako
jaia eta hilero ikuskizun bat Nestor Basterretxea Udal Kultura
Aretoan. Bestalde, ludoteka zabaltzen da asteburuetan, eta Udal
Liburutegian ipuin kontaketak hilero antolatzen dira. Udan, berriz,
kirol udaleku irekiak dagoz.
Gazteentzako
Gaztelekua da zerbitzurik onena, neguan asteburu guztietan zabalik
dago eta udan egunero, domekatan izan ezik. Honez gain, Gazteen
Antzerki Jardunaldiak, Aritzatxu Rock jaialdia eta proposamen
barriei esker, aurten, Gorefest laburmetraien emonaldia ere izan
dogu.
Pertsona nagusientzat,
aratuzteetan eta Andra Mari jaietan jai bereziak antolatzen dira
eta noizbehinka irteera bat prestatzen jake.
Eta danontzat prestatzen
diran ekintzak honeek dira: Nazioarteko Musika Astea, Euskal kantu
txapelketaren finalerdiak, folk kontzertuak, kontzertu koralak,
eta Udal Musika eskolak eta musika taldeek antolatutako saioak.
Antzerki lanak, orain arte Bermeoko taldeetakoak, baina hemendik
aurrera, beste batzuk ere ikusiko doguz, beti ere, formato txikian.
Zine komertziala badago, umeentzako pelikulak eta zine-kluba.
Eta erakusketak, margolari eta beste artistenak, eta gai berezienak.
Baita, herriko kultur
taldeek antolatutako ekintzak, gure kultura egitarauaren parte
dira, gure helburu bat, kultur taldeak eta euren ekintzak bultzatzea
dalako. Euren artean, aipagarrienak honeek dira: emakumearen eguna,
narrazio laburren lehiaketa, Nazioarteko Folklore Jaialdia, Akatz
aldizkaria, Itsuki Irratia, Euskal astea, umeentzako ekintzak,
etab.

2. JAIAK
Herrian ospatzen
diran jaiak honeek dira: Erregeen kabalgata, Aratuzteak, Doniene
jaiak, Kepa Deuna eguna, Madalen eguna, Roke Deuna eguna, San
Juan Degoilatua eguna, Andra Mari eta Eupeme Deuna jaiak, eta
Olentzero.
Baina auzo eta kale
ezbardinetan ere, beste jai egun batzuk egiten dira.
|