|
Eusko
Ikaskuntza 1918an sortu zuten Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako
Foru Aldundiek eta gaur egun oraindik oinarrizko xede berberak
mantentzen ditu, hau da, "euskal kulturaren ohiko baloreen
sustapena eta Eusko Ikaskuntzen hedapena eta ikerketa".
Honen bilakaera ez
da euskal gizartearen errealitatetik eta milurteko berriak eskaintzen
dizkigun erronketatik kanpo geratu. Euskal kultura bera da bere
xede nagusia eta horren ohiko baloreak oinarritzat hartuz, Eusko
Ikaskuntzak lanean dihardu erreferentzia berrien bila eta erdietsitako
emaitzei ahalik eta hedapen handiena eman nahirik teknologia berriak
komunikazio kulturala bideratzeko tresna bezala erabiliz.
1995. urtean eta
Informazioaren Teknologia berrien aldeko jarrera ausarta erakutsiz,
Eusko Ikaskuntzak bere datu-baseak informatizatzen eta artxiboak
digitalizatzen hasi zen. Berez, Erakundeak berak eguneroko lanetan
jorratzen edo sortzen duen informazioa kudeatzeko teknologia berri
horiek erabiltzen hasten da. 1996ko ekainean Internet sarean sartzen
da. Erakundea bera lehen aldiz sarean aurkeztea abiapuntu nagusia
izan zen arlo horretan bere lana garatzearren betiere oinarrizko
xedeari helduz: sarean euskal kulturari buruzko edukiak aurkeztea
eta mundu osoan barrena euskal kultura zabaltzea.
1997an Eusko Ikaskuntzako
Mediateka sortu zen Erakundeko Informazio-Zerbitzu berezia izanik.
Zerbitzu horren egiteko nagusia zera da: Eusko Ikaskuntzak berak
kudeatzen duen informazioa koordinatzea, tratatzea eta, batez
ere, euskarri digitalean zabaltzea.
Azken lau urteotan
euskal zientzialarientzako eta, oro har, gizarte osoarentzako
interesgarriak izan daitezkeen hainbat proiektu garatu dira. Horien
artean honako hauek bereziki azpimarra ditzakegu: Bernardo Estornes
Lasa Fondoa sarean jarri da, Auñamendi Entziklopediaren
bertsio digitala alegia; datu-base handiak sortu dira, besteak
beste, "Euskal Kultura prentsan 1900-1975"; dokumentu-fondoen
datu-baseak eta datu-base bibliografikoak; katalogazioak eta argazkien
digitalizazioa, soinuen fitxategiak eta abesti herrikoiak; 1907az
geroztik Eusko Ikaskuntzen argitalpenen % 90 digitalizatu da,
Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkariaren 1. aletik 2001. urtera
bitartean alegia; guztira 140.000 orrialde digitalizatu dira eta
horien aurkibidea ere antolatuz orrialdeetan testu osoa bilatzeko
aukera izanik; eta abar.
|
| Bernardo
Estornes Lasa Fondoa, Auñamendi Entziklopediaren bertsio
digitala eta eguneratua |
|
| Eusko
Ikaskuntzaren Argitalpenen Fondoa (140.000 orrialde / PDF) |
|
|
Euskonews & Media Aldizkaria (145 ale, 2.500 artikulu,
8.500 irudi) |
|
| Multimedia
Galeria: Argazkiak - Audioa - Bideoa |
|
|
Dokumentuen
datu-baseak: Manuel Irujo, Angel Apraiz eta Manuel Lekuona
Fondoak |
|
| Datu-base
Bibliografikoak |
|
| Datu-basea:
Euskal Kultura Prentsan (1900-1975) |
|
| Datu-basea:
Euskal Kantutegia |
|
| Datu-basea:
Sari eta ekitaldi kulturalak |
|
| Datu-basea:
Jaien Egutegia - Euskal Herriko ohiko jaiak |
|
| Datu-basea:
Euskal Herriko Datu Geografikoak |
|
| Erakundearen
Web orrialdea |
1998an euskal kultura
eta zientziari buruzko astekaria sortu zen, Euskonews & Media.
Jada 145 ale jarri ditugu sarean eta azpimarratzekoak dira horren
aniztasuna eta edukien aberastasuna. Guztira 3500 harpidedun baino
gehiago ditu eta kontinente guztietako bazter ezberdinetan irakurtzen
dute.
Informazio kopurua
hain handia izanik, 2000. urteaz geroztik Eusko Ikaskuntzako Mediateka
ON-LINE INFORMAZIO-SISTEMA garatzen hasi zen berau ardatz nagusia
izan dadin informazio hori guztia bildu eta egituratzeko.
Horren bitartez, bertan ditugun fondo guztiak elkarrekin lotu
egin daitezke eta aldi berean Eusko Ikaskuntzak etorkizunean gara
ditzakeen proiektuekin ere bat egiteko aukera ematen digu. Informazio-sistema
hori diseinatzerakoan helburu nagusia erabiltzaileari erraztasunak
ematea izan da informazioa guztia eskura dezan. Horregatik, bilaketarako
tresna aurreratuenak ezarri dira sistemak emaitza zehatzak eskaini
ditzan eta erabiltzaile bakoitzaren interesekin eta eskariekin
bat egin dezan.
INFORMAZIO-SISTEMA
horrek gaur egungo eta etorkizuneko proiektuei buruzko informazio
kudeatuko du, Eusko Ikaskuntzak Internet sarearen bidez zabaltzeko
interesgarritzat jotzen duen informazio guztia alegia.
Arantza Cuesta Ezeiza, Eusko
Ikaskuntzaren Mediatekako arduradun teknikoa |