1857ko
azaroaren 19an jaio zen Edward Spencer Dodgson euskalari ingelesa |
Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa |
Euskalari
ingelesa (1857-1922). 1857ko azaroaren 19an jaioa. 1886. Urtean
hasi zen euskal hizkuntzaz arduratzen eta hogeita hamar urtez
Euskal Herrian barrena ibili zen, euskaraz idatziko liburu, orri
eta testuak han-hemenka bildu eta argitara emanez (Kardaberaz,
Mendiburu, Kapanaga, Mikoleta, Otxoa de Arin, Frai Bartolomé
eta Leizarraga). Liburu aztertzaile nekaezina izan zen eta Vinson-en
euskal bibliografiari eginiko gehigarria eman zuen argitara (Supplément
á la Bibliographie Basque, 1892). Izaera biziko gizona
zen, eta eztabaida gogorrak izan zituen bere garaiko euskaralari
batzuekin (Azkuerekin bereiziki). Tesi bat egin zuen Leizarragaren
Testamendu Berria obrako aditz formen komunztadurari buruz
eta poemak idatzi zituen euskaraz.
|
El
20 de noviembre de 1861 fallece
Miguel Joaquín Eleicegui "El Gigante de Alzo" |
Fuente:
Enciclopedia Auñamendi |
"El
Gigante de Alzo". Fue el hombre más alto de la Europa de
su tiempo. Medía 2,27 m. de altura. La anchura, es decir,
la distancia de mano a mano con los brazos en cruz era de 2,42
m. Su peso máximo, 212 kgs. Como en ninguna zapatería
había calzado a su medida llevaba zapatos hechos a la medida
de 39 cm. de longitud. Todavía se conservan los guantes
de cabritilla que usaba, hechos en París, que medían
31 cms. del dedo pulgar al meñique. Los dos sombreros de
copa conservados mide cada uno de ellos 3/4 puntos, o lo que es
igual, 62 cms. de circunferencia. Nació en el caserío
Ipintza-zar, de Alzo (Guip.) el 10 de julio de 1818, falleciendo
el 20 de noviembre de 1861. El primer viaje de exhibición
fue a Bilbao, viajando en carro. Después recorrió
multitud de poblaciones europeas causando gran sensación.
Le visitaron cuatro reyes: Isabel II de España, Luis Felipe
I de Francia, María de la Gloria en Portugal, y Victoria
I en Inglaterra. Según cuenta G. de Mújica, algún
empresario, que veía una buena mina en exponer al público
un matrimonio de gigantes, reunió un día a una inglesa
y al guipuzcoano, y les preguntó si querían casarse.
La inglesa dijo en seguida que sí, pero el guipuzcoano,
dirigiéndose a su padre que le acompañaba, exclamó:
Aita guazen Altzo-ra; padre, vamos a Alzo.
|
Grabado
de la época representando a Miguel Joaquín Eleicegui
"El gigante de Alzo", con su padre (izda.) y su hermano (dcha.)
(Arch. Museo S. Telmo) |
|
1905eko
azaroaren 21ean jaio zen Donostian Pilartxo Sansinenea |
Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa |
Donostian sortu zen
1905eko azaroaren 21ean. Gazterik umezurtz gelditu zelarik, 15
bat urte zituela edo, osaba-izeben etxean bizi izan zen Tolosan.
Bere osaba hori Doroteo Ziaurritz sendagile eta politikari euskaltzale
ezaguna zen. Etxeko giro hartatik zetorkion, noski, Pilar Sansineneari
euskaltzaletasuna eta abertzaletasuna. Hurbil-hurbiletik bizi
izan zuen Tolosako lehen ikastola, Euzkel-Ikastola sortzea.
Eusko Ikaskuntzaren laguntzaz ikastolak etenik gabe iraun zuen
1936ko gerra bitartean. Pilar Sansinenea hasiera-hasieratik izan
zen ikastolaren urgazle, Iñaxi Munita eta beste andereñoiei
laguntzen, ikastolak bere gelak Gorriti plazan zituenean. Neska-mutilak
batera hezitzea onartu zuen lehen ikastolatakoa izan zen Tolosakoa:
tradizio karlista sakona zuen herrian oztopo eta eragozpen ugari
gainditu behar izan zituzten hartara iristeko. Pilar Sansinenea
gaztetarik egon zen sartuta politika gauzetan; 1931an Emakume
Abertzale Batza sortu zenean Tolosan, lehendakari izendatu zuten.
|
Eusko
Ikaskuntzako udako ikastaroa 1932an. Pilar Sansinenea (janzki
iluna darama).
Argazkia: Auñamendi |
Eusko Ikaskuntzak
berebiziko garrantzia izan zuen urte haietan, ikastoletan ernetze
bidean zen hazia ihar ez zedin. Indarrak bildu eta pedagogia berrietan
sakontzeko bilkurak maiz antolatzen zituen, eta horietan harreman
estua izan zuten hasieratik Iñaxi Munitak, Elbira Zipiriak
eta Pilar Sansineneak. Gerra aurretik Jexux Elosegi
argazkilariarekin ezkondu zen, eta ordutik aurrera lehen baino
indar handiagoz murgildu zen politika-lanetan. Gerra sortu eta
frankistek Tolosa hartu zutenean, Hondarribira joan ziren, eta
handik Ziburura lehendabizi eta Sarara gero. Eusko Jaurlaritzak
antolaturik, 1938an Eresoinka abesbatzan ibili ziren senar-emazteak
Europan barna euskal izaeraren berri ematen. Bigarren Mundu Gerraren aurretik,
bi urtez (1939-40) senarra Tarbeseko (Frantzia) arma-fabrikan
ari izan zen lanean, baina alemanen erasoa gertu zela eta, Euskal
Herrira itzultzea erabaki zuten; Jexux Elosegi "batallón
de trabajadores"ean Oiartzungo Aiako errepidean lan egitera
beharturik egon zen hilabete batzuetan. Pilartxoren familiak Pasaia
Donibanen arrain-olio bitaminikoak egiteko fabrikan urte batzuetan
lan egin ondoren, senar-emazteak Donostiara joan ziren bizi izatera,
Ulia auzora. Senarra gaixotu zenean Tolosara
itzuli ziren betiko. 1979an alargundu zelarik, Pilar Sansineneak
ez zion inoiz utzi euskaltzaleei laguntzeari. Bertan hil zen 1997ko
abuztuaren 28an, laurogeita hamaika urte zituela.
|
Euskonews & Media 144.zbk
(2001/11/16-23) |