|
Eusko
Ikaskuntzak eta Lekeitioko Udalak kultur ekintzak gauzatzeko lankidetza
akordio bat sinatu zuten 2001eko martxoaren 2an Udalbatza Aretoan,
kazetarien aurrean. Eusko Ikaskuntzaren aldetik Bizkaiko lehendakariordeak
sinatu zuen, Anton Erkorekak, eta Lekeitioren izenean bertako
lehenengo zinegotziak, Jaione Murelagak. Maite Garamendi artxibozainaren
eta lerro hauen egilearen asmoak bateratzearen ondorioa izan zen
berau, eta gerora Kultura zinegotzia ere atxikiko zitzaion, Andoni
Seijo. Lana elkarrekin egiteko interes hau, María Díaz
de Harok 1325ean Lekeitiori forua eman zioneko 675. urteurrena
ospatzearen ondorioz sortu zen. Bestetik, helburu hau bete ahal
izateko Koro Murok Eusko Ikaskuntzaren bidez egin duen lana eskertu
nahiko nuke.
Zeregin guztien artean
lehenengoak, Resurrección María de Azkue ospetsuari
nolabaiteko omenaldi bat eskaintzea izan behar zuen, halabeharrez.
Izan ere, aurtengo azaroaren 9an, bere heriotzaren 50. urteurrena
ospatzen da.
(Argazkien
gainean clik egin haundiagoak ikusteko)
Resurrección
María de Azkueren omenezko eskultura, izen bereko
kalean,
San Joseren elizaren alboan.
Egilea: Miguel Muñoz.
Argazkia: Iñaki Bazán.
|
Bustoaren
xehetasuna. Egilea: Miguel Muñoz.
Argazkia: Iñaki Bazán.

Liburuaren xehetasuna.
Egilea: Miguel Muñoz. Argazkia: Iñaki Bazán.
|
Udalak eta Eusko
Ikaskuntzak, jende guztiaren interesekoa izango zen egitarau anizkoitz
eta iradokitzaile bat prestatzeari ekin genion. Bost puntu landu
genituen: Resurreción María de Azkueren bizitza
eta obrari buruzko hitzaldi ziklo bat; Santa Maria elizan Azkueren
musika kontzertu bat; Eusko Ikaskuntzaren Euskonews aldizkari
elektronikoan ale berezi bat; erakusketa bat, Euskaltzaindiaren
ezinbesteko laguntzari esker; eta hainbat ekintza ludiko, hala
nola Ikastolak egindako antzezpenak, dantzak eta musikan izan
diren nobedadeen aurkezpenak, Oskorriren azken diskoa, zehazki
esateko. Omenaldia 2001eko azaroaren 9tik 25era bitartean eskainiko
zaio.
Aditu ospetsuak
bilduko dira hitzaldiak emateko: Patri Urkizu, UNEDeko irakaslea;
Mertxe García, Eusko Ikaskuntzako Folklore Saileko lehendakaria;
Ana Toledo, Deustuko Unibertsitateko Literatura irakaslea; José
Antonio Arana, Euskaltzaindiako kidea; eta Itziar Laka, Euskal
Herriko Unibertsitateko Linguistika irakaslea. Aztertuko diren
gaiak, Azkuek bere obran zehar gehien landu zituenak izango dira:
euskara, herri literatura, musika eta antzerkia. Musikaren arloari
dagokionez, funtsezkoa izan da Ángel Ugartebururen koordinazioa,
Mertxe Garcíarekin batera partiturak hautatzeaz arduratu
baita, eta, garrantzitsuagoa dena, banda, koru eta instrumentu
bakarlariek interpretatu ahal izateko egokitzapenak ere egin ditu.
Prestatu duen egitarau anizkoitzaren barruan, honako hauek hartzen
dut parte: Lekeitioko udal bandak, Miguel Arrietak zuzenduriko
txistulari taldeak, Aitor Olea organistak, Lekeitioko Santa Maria
Elizaren Koroak, eta berak ere bai, tronpeta jotzen. Kontzertu
honetan azalpen argitzaileak ere emango dituzte, Azkueren obra
musikala gutxi ezagutzen dutenek ere dastatu ahal izan dezaten.
Lekeitiar hau
1864an jaio zen, Apalloa kalean, María Díaz de Harok
1325ean emandako hiri gutunaren ondorioz sortutako hiriaren kale
nagusietako batean. Bere etxetik metro gutxi batzuetara zegoen
eskolan nautika ikasi zuen, gaur egun bere izena daraman kalean.
(Argazkien
gainean clik egin haundiagoak ikusteko)
Resurrección
María de Azkue jaio zen etxea, Lekeitioko Apalloa
kalean. Argazkia: Iñaki
Bazán. |
Resurrección
María de Azkue jaio zen etxeko oroigarri plaka.
Argazkia: Iñaki Bazán. |
 Argazkia: Iñaki Bazán.
|
Baina apaizgintzaren
deia sentitu orduko, azkar baztertu zituen gaztetako arinkeria
hauek. Vitoria-Gasteizko seminarioan egin zituen ikasketak, hantxe
zegoela Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurralde historikoetako gotzaintegiaren
egoitza, eta ondoren Salamancako Unibertsitatean Zuzenbide Kanonikoa
ikasi zuen. Musikako ikasketak Brusela eta Koloniako kontserbatorioetan
egin zituen. 1888an, Bizkaiko Diputazioak Bilboko Institutuan
konbokatutako katedra bat irabazi ostean, lehiakidetzat Sabino
Arana Goiri eta Miguel de Unamuno izan zituela, euskara irakatsi
eta ikertzeari ekin zion, eta 1918an eman zuen hurrengo pausoa,
Oñatin ospatutako Eusko Ikaskuntzen I. Kongresuaren baitan
hego Euskal Herriko lau Diputazioek Eusko Ikaskuntza eratzea erabaki
zutenean. Era berean, euskara zaintzeaz arduratuko zen organo
bat sortu zuten, Euskaltzaindia, 1919an autonomia eskuratuko zuena.
Lau akademiko sortzaileen artean Resurrección María
de Azkue daukagu, eta bertako lehendakari izango zen, 1951n hil
arte.
Omenaldi honen bidez,
Eusko Ikaskuntzak bere xede nagusienetako bat beteko du: dibulgazioa.
Zentzu gutxi izango lukete bertako bazkideek egiten dituzten ikerketek,
bertatik ateratako ondorioak herritarren artean zabalduko ez balira,
eta aipatzekoa da azkenaldian pauso kualitatibo garrantzitsuak
eman direla Azkueren inguruan egind iren doktore tesien bidez.
Hori dela-eta, Azkueri zuzendutako omenaldi hau, eta batik bat
hitzaldiak, erakusketa eta Euskonews aldizkari elektronikoko
ale berezia, elkarte zientifikoaren eta gizartearen artean komunikatzeko
zubi emankor eta aproposa izango dugu. Beraz, gure ekarpen txiki
honen bidez, XX. mendeko euskal kulturan, eta bereziki euskararen
eta herri literaturaren arloan hain funtsezkoa izan den gizon
honen inguruko ezagutzak hedatzen eta ulertarazten lagundu nahiko
genuke.
Amaitu baino
lehen, eskerrak eman nahiko nizkieke Resurrección María
de Azkueren Omenaldi hau prestatzen lagundu diguten guzti-guztiei,
beren denbora baliotsua eskaintzeagatik, eta baita Lekeitioko
Udalari ere, gure herriko kultura herritarren artean bertan zabaltzeko
hartu duen arduragatik.
Iñaki Bazán, Eusko
Ikaskuntzako Historia eta Geografia Saileko lehendakaria. Azkueren
Omenaldiaren koordinatzaile zientifikoa, bere heriotzaren 50. urteurrena
dela-eta |