|
Ni
nago hemen, Eusko Ikaskuntzako bazkide bezala eta adierazi nahi
dizuet 99ko Azaroan Nita errezibitzeko ohorea bizi izan nuela
Erakunde honen barruan, Paulo Freireren "Autonomiaren Pedagogia"
liburuaren aurkezpena zela medio. Instituzio hau europear erakunde
akademiko eta kultural multzoaren partaide izanaz, freiretar,
neutralitate eza ezaugarri pedagogikoaren ildo berean lan egiten
du, hau da: euskal kulturak behar duen integrazioaren alde, zuzentasun
zientifikoa eta pluraltasuna zainduz.
"Aproximando-me"
da, nik gaur aurkezten den liburu honetarako idatzi nuen artikuluaren
izen burua. Beraz gazteleraz idatzi nuen eta portugalerara itzulia
izan da publikaziorako. Orain, portugaleraz irakurtzen dudanean
edertasun eta aberastasun sentipen berria somatzen dut nire gorputz
osoan, Paulorengandik eta zuengandik hurbilago sentitzen naizelako.
Esan nahi dizuet
Nitak idazten duena irakurtzerakoan edo entzuterakoan, MAISUAREN
presentzia luzatua somatzen dudala espazio eta denboraren zehar,
horrela hutsunea samurragoa gertatzen zait, era berri batetara
Pauloren aurkezpen eta jarraipena
bizitzen ditudalako.
Ni São
Paulora etorri nintzen 1982ko Uztailan , maitasuna eta berari
dagokion grinaren deiari erantzunaz. Nire senarra Joxerramon Zubizarreta,
Taboão da Serra-n bizi zen berak eraikitako baserri tankerako
etxe batean. Bere askatasun sentimendu sakon eta honenak euskal-brasildar
koloreak zituzten. Biok, berak lehenago eta gero nik, kultura
zehatz batetik gentozen "euskalduna", beste kultura
desberdinarengandik onartuak izatera "brasildarra".
Une hartatik aurrera euskal-brasildartasuna gure izateko era bat
izan zen, desegin ezin daitekeen unitate eta pluraltasunaren adierazgarri
gaur arte, nire kasuan, egoera hau poztasunez bizitzen dudalarik.
Baina ni, harrigarria
den Brasil honetara hurbiltzen ari nintzen aspaldidanik konturatu
gabe. Orain dela 30 urte nigan sortu zuena eraldaketaren grina,
bere nagusien alfabetatze metodoa ezagutu nuenean Colombian, gaur
hemen biltzen gaituen maisu eta lagun PAULO FREIRE IRAKASLEA izan
zen. Hogeita hamar urte dira hasi nintzela pedagogia honi hurbiltzen
eta gaur arte geratu gabe nabil, nigan bizi diren freiretar sentipen
eta emozioak nire eraldatzearen indar erreala direnez.

Nita Freire,
argitaratutako liburua sinatzen, bere alboan Arantxa Ugartetxea.
Gaur berriro,
Nita andereari eta zuei esker, hurbilpen hau sakonagoa eta zabalagoa
da, zehatzagoa eta unibertsalagoa, Pauloren presentzia harrigarriaz
kutsatua naiz eta bere uztasuna nabarmenki sentitu. Unibertsitate
honetan bere ikaslea izateko aukera ezin hobea eduki nuen, postgraduazio
klaseetan entzule bezala parte hartuz, orduz gero, beretaz hitz
egiten dudanean, bere liburuak irakurtzen ditudanean edo idazten
dudanean, espazio berezi hau, bere pentsamendu pedagogikoaren
ingurugiroa da niretzat, era berean hainbeste adierazten zuen
"ser mais" horretatik hurbilago sentituz.
Nire gogoa PAULO
FREIRE IRAKASLEAREN ikasle bezala aurkeztea da, bere klaseetan
eta unibertsitate honetan ikasi eta bizi izan nuena bereziki hau
da: kurrikulumaren ordutegi barruan posible dela eraldaketaren
prozesua bizitzea ezagueraren bila gabiltzan bitartean, benetako
giza zentzua maisu on baten eskutik aurkitzen dugunean. Txiletar
biologoa Humberto Maturanak dion giza zentzuari buruz ari naiz
eta nik, hau, klase bikain haietan esperimentatu nuen. Gelan sartu
eta ateratzen nintzen bakoitzean nolabaiteko aldaketa nabaritzen
nuen zerbait gertatzen zitzaidan , zerbaitek mugiarazten ninduen,
argitzen edo barruko korapiloren bat askatzen zidan... zer gertatzen
zen?
Irakasle eta
ikaslearen arteko harremanak gure izate naturaletik bizitzen genituen,
hau da pertsonak bezala, ezagueraren bila genbiltzan pertsonak
ginen, autoritarismorik gabe, hori bai irakasle eta ikasleen autoritatea
errespetatuz. Orduz gero harreman berezi hau, naiz eta muga pertsonalak
eta sozialak izan, ahalegintzen naiz zaintzen edozein hezkuntza
eremutan.
Hitzaren eskubidea,
konpartitzen genuen ibilbide hartan, errealitate nabarmenetakoa
zen klase haietan. Inoiz ez nintzen sentitu gutxitua, isildua
edo infrabaloratua. IRAKASLEAK egiten zuen irakurketa pertsonala
eta kontestualizatuak, askotan eraman ninduen nire hitza askatzera,
hainbeste denboran isildua edo isilik bizi zen nire hitz hura.
Une batzutan zoragarrizko keinu pedagogikoa eduki zuen nirekin,
euskaraz mintzatzera bultzaturik, bere ikusmira asetzen zuen bitartean
eta gelakoekin konpartituz nire ama hizkuntza bitxiak sortzen
zuen jakinmina. Egun konturatzen naiz, keinu pedagogiko honek
bi kulturen arteko lotura sortzen zuela nigan (euskalduna eta
brasildarra) eta era berean, euskara, dagokion lekuan kokatua
geratzen zela, jakinda zenbait oztopo eta eragozpen gainditzen
dituen munduko ondare kultural eremuan bizirik jarraitzeko.

Nita Freire
eta Arantxa Ugartetxea ekitaldiaren aurretik zerbait komentatzen.
Hau dena kontutan
edukiz esan dezaket gaur, Luis Carlos Restrepo hainbesterainoko
biolentzia tartean samurtasunaren profeta den psikiatra Colombiarra
gogoratuz, PAULO FREIRE IRAKASLEAREN gelan, ezagueraren samurtasuna
bizi izan nuela. Eta horrela poliki poliki joan nintzen eraldatzaile
pedagogia honetara hurbiltzen, egun zuek guztiokin Pauloren omenezko
une zoragarri honetan parte hartzera iritsiz PEDAGOGIA DA LIBERTAÇÃO
EM PAULO FREIRE liburuaren aurkezpena dela eta.
Hemen gauden
guztiok, geure errealitate zehatz pertsonal, sozial eta kulturaletik
etorritakoak gara. IRAKASLE eta lagun brasildar berezi batek gurekin
ezaguera eta emozioak konpartitzen jakin zuelako gaude hemen.
Horregatik, Alfredo Soeiro psikiatra brasildarraren (gure artean
dagoena) hitza, nirea eginaz adierazten dut errealitatea beti
emozionala dela jakinik, gaur nire Pauloren ikaslea izanaren
emozioa gehitu egiten dela eta hobeto adierazi nahian zer sentitzen
dudan, Nita andereak nire eskuetan jarritako IRAKASLEAREN hitzekin
("Pedagogía da indignação" 76.or.)
bukatu nahi dut:
"E é
exatamente esta vontade de ser nós mesmos e este desejo
forte, alentados pelo sonho possível, pela UTOPIA tão
necessária quanto viável, que marchamos os progressistas
e as progerssistas destas Terras de América para a concretude,
a realização dos sonhos dos Vascos, de Quiroga
e Tupac, dos Bolívares, dos San Martins, dos Sandinos,
dos Tiradentes, dos Ches, dos Romeros.
O futuro
é dos povos e não dos imperios"
São Paulo,
abril de 1992.
QUE SAUDADE PROFESOR!
Arantxa Ugartetxea Arrieta,
pedagogoa |