|
Mugikortasuna
eta nazioarteko lan kontratua mahaingurua Baionako Merkataritza
eta Industri ganbaran ospatuko da datorren azaroak 8an.
Jardunaldia Eusko
Ikaskuntzak eta Université de Pau et des Pays de l´Adour-ek
antolatu dute. Enpresek, nazioarteko lan kontratu bat egiterakoan,
aukera juridiko ezberdinak dauzkate, eta hauek dakartzaten ondorio
juridiko eta praktikoak azalduko dituzte hainbat zuzenbide adituk
eta enpresa arduradunek.
Ekitaldiari hasiera
Alain Bernard, Baionako fakultateko irakasleak emango dio.Ondoren,
15 partehartzailek hitz egingo dute, lau Estatu Espainoletik etorriak
eta gainontzekoak Frantziar Estatutik.
Bi ataletan banatuko
da ekitaldia:
- La relation de travail international
- La protection sociale du salarié
Zuzenbide adituei,
profesionalei, ikasle eta irakasleei eta langileei zuzenduta dago.
- Informazio gehiago hemen jaso
daiteke:
- Faculté Pluridisciplinaire
- 64100 - Baiona
|