5.-
Urte batian Donosti ortan
paratu
dute bandera,
orregatikan
pentsatu degu
etorritzia
onera,
onorko
letra eder batzuk
jarrita
dauska erdera,
kofradiko
benta etxian
gordeta
daukagu bera.
6.- Gure mutillak artzen zioten
arraunai
ondo tamaña,
zeregatikan
gertatu zaigun
oso
kuadrilla biguna,
arraunlariak
bizkorrak eta,
patroia
berriz txit fiña,
bestela
nola egingo genduan
guk
egin degun azaña.
7.- Gure patroiak arraunketa
ona
zigunian
guri ikusi,
korajez
laister ujuka guri
atzetik
zaigun asi,
Kontxa
onetan gaurkuan zuek
izango
zera nagusi,
orla
bogatzen egun gutxitan
nola
dezute ikasi?
8.-
Santa Clarara allegatuta
deitu
zigun espasio,
mutil
maitiak zuekin beti
izaten
nitzan fio,
txapela
eskuan sartuta berak
koraje
batekin dio,
auxen
naikua dezute eta
ez
batere egin geio.
9.-Banderan
buelta emanda gero
brankaz
giñanian jarri,
larrez
atzetik asi zitzaigun
begiratuz
mutillari,
esaten
zigun, arraunketa oiek
artuagatikan
sarri,
zuena
da ta nasai boato
ez
kasorik ein inori.
10.-
Lenbizikuan zazpireun eta
gero
bandera ta milla,
animaturik
etorri giñan
ara
peseta oien billa,
kobardituta
etziran egon
Manuel
eta Cuadrilla,
esaten
dute bota dirala
salaran
amaika milla.
1
1.- Ogei eta bat minutu eta
sei
segundo errekorrian,
alaxen
oiek markatu zuten
juzgauan
eta errian,
tranparik
gabe egin degu guk
egun
argiren erdian,
alare
sano gelditu gera
miñik
ez degu gerrian.
12.-
Irabazita genduztenian
banderakin
ikusi,
Donostiako
andre batzuek
burlaka
ziraden asi,
ze
uste zuten juango giñala
kanpora
andik igesi,
amak
semiak ba dituena
orain
dezute ikasi.
Hizkuntza: Euskara