1894ko
irailaren 28an jaio zen Urnietan Gregorio Beorlegui Macazaga antzezlea |
Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa |
Antzerki eta zinema antzezle
euskalduna (Urnieta, 1894-Donostia, 1959). Pepe Artola ospetsuaren
hutsunea bete zuen, hark antzerkia utzi zuenean.1915etik 1936ra
arte, emanaldi ugari eskaini zuen Donostiako antzokietan. Donostiako
Orfeoiaren antzerki zuzendaria izan zen (zarzuelak eta komediak);
Centro Católico elkartean, Eusko alderdi jeltzalearen Eusko
Etxean eta Poxpoliña izeneko taldean ere aritu zen. Azken
urteetan, 1936ko gerra zela medio, euskal antzerkia deuseztatu
ondoren, hainbat filmetan hartu zuen parte Beorleguik.
 Gregorio Beorlegui actuando en
la película "Qué contenta estoy". En la parte derecha
de la foto, el personaje de la izquierda . "Qué contenta
estoy" filmean. Argazkiaren eskubi aldean, ezkerreko pertsonaia.
|
1864ko
irailaren 29an jaio zen Bilbon Miguel de Unamuno Jugo |
Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa |
Bizkaitar
idazlea eta filosofoa (Bilbo, 1864, Salamanca, 1936). Batxilergoa
Bilbon ikasi ondoren, Filosofía eta Letrak karrera Madrilen
egin zuen. 1883an karrera amaiturik, hurrengo urtean doktore titulua
lortu zuen Crítica del problema sobre el origen y la
prehistoria de la raza vasca izeneko tesiarekin. 1888an Bizkaiko
Aldundiak Bilboko Institutuan euskara irakasteko katedra sortu
zuen eta hura lortzeko lehiaketan parte hartu zuen, besteren artean
R.M. Azkuerekin eta S. Aranarekin. 1891n Salamancako unibertsitateko
grezierako katedra lortu zuen. Gaztetan euskaltzale azaldu bazen
ere 1901ean Bilbon emandako hitzaldian euskara mundu modernorako
ezgai zela iritzita, bere hizkuntza alde batera uzteko aholkatzen
zien euskaldunei. Urte berean Salamancako errektore izendatu zuten,
baina 1914an kargu hartatik kendu zuten behin eta berriro gobernuaren
aurka azaltzeagatik. 1924an primo de Rivera jeneralaren gobernuak
katedratik bota eta Fuerteventura (Kanariak) uhartera erbesteratu
zuen. Lau hilabete han eman ondoren, Frantziara ihes egin zuen.
Lehen Parisen eta gero Hendaian kokatu zen.1930ean, Primo de Riveraren
diktadura jautsirik, Espainiara itzuli zen eta Salamancako Unibertsitateko
errektore egin zuten berriro (1931). II. Errepublikako Gorteetako
diputatu hautatua izan zen. 1936an ez zen militarren matxinadaren
aurka irten eta haiek, jadanik jubilaturik zegoela, errektore
izendatu zuten berriro, nahiz eta Millán Astray-rekin izandako
eztabaida publikoaren ondorioz kargua kendu zioten eta bere etxean
atxilotua eduki zuten. Handik bi hilabetera hil zen. Dogmatismo ororen aurkakoa
zen Unamuno, arrazoiaren, sentimenaren eta fedearen arteko tentsioa
da bere obraren ezaugarri nagusia: gizakiaren hilezintasun irrika
arrazoiak eta errealitateak ukatua da, eta fedeak bakarrik lagun
diezaioke gizonari; borroka hori –berak agonia deitzen
zuen- da Unamunoren saioen eta eleberrien gai nagusia. Kierkegaard-en
pentsamoldetik hurbil dago Unamuno, eta lehen existentzialisten
artean ezarri ohi da. Inolako doktrinarik sortu gabe eragin handia
izan zuen garai hartako espainiar intelektualetan. Saio garrantzitsuenak:
Vida de Don Quijote y Sancho (1905); Del sentimiento
trágico de la vida en los hombres y en los pueblos (1913,
X. Kintanak euskarara itzulia); La agonía del cristianismo
(1925). Soiltasuna da Unamunoren eleberrien bereizgarria,
ez dute deskribapenik ez ohituren irudikapenik, barne dramak dira
askotan, Europan garai hartan egiten zen literatura berriaren
ildotik moldatuak. Amor y pedagogía (1902); Niebla
(1914); Tres novelas ejemplares (1920); Abel Sanchez
(1917, Miren Arratibel eta Aintzane Atelak euskarara itzulia);
La tía Tula (1921); Cómo se hace una novela
(1925); San Manuel Bueno, mártir (1933) dira
Unamunoren eleberri nagusiak. Halaber, haren izpirituaren kezken
berri ematen dituen poesía liburuak ondu zituen, besteak
beste: Poesías (1907); Rosario de sonetos líricos
(1912); El Cristo de Velazquez (1920). Antzerkia eta
bidaia liburuak ere argitaratu zituen.
|
El
1 de octubre de 1910 Benito Loygorri y la señorita Minondo
caen a la playa desde un avión |
Fuente:
Enciclopedia Auñamendi |
Uno de los primeros aviadores vizcaínos,
que ensayaron sus aparatos en San Sebastián. En uno de
los vuelos en un biplano Farman, el público contempló
con emoción el espectáculo que los tres aparatos
de Loygorri, Tabuteau y Morane ofrecían al evolucionar
a la vez sobre el mar, bajo un cielo limpio y azul, en la primavera
de 1910. En días sucesivos se repitieron los experimentos.
El 1 de octubre, Loygorri llevó consigo a la señorita
donostiarra de Minondo, pero a consecuencia de una parada de motor,
el aviador no tuvo tiempo de hacer que su aparato llegara al campo,
y descendió en el agua, cerca de la orilla, en Ondarreta,
sin más consecuencias.

Benito F. Loygorri disponiéndose
a partir, en el biplano Framan, para las exhibiciones en San Sebastián
de noviembre de 1910.
|
Euskonews & Media 137.zbk
(2001/9-28/10-5) |