1914ko irailaren 18an jaio zen Balendiñe Albizu olerkari zumaiarra
Iturria: Bidegileak (Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia)
 

Balendiñe AlbizuZumaian jaio zen Balendiñe Albizu, 1914ko irailaren 18an. Haurtzaro aise eta alaia soma liteke Balendiñeren poemetan. Ordutik geratutako marka beltz bakarra, itsasoari hartutako gorrotoa da, beldurrak eragindako gorrotoa. Beldur honek ez dio eragotzi, haatik, poemak eskaintzea Kantauriari nahiz Karibeari, bizitzan zehar alboan izan dituen bi itsasoei. Bost urterekin eskolan hasi zen eta hamabi urterekin bukatu ziren hango kontuak. Eskolak ase ez zion jakinminak piztuko zion irakurzaletasuna, ezkutuak landu behar izan zuena. Victor Hugo, Unamuno eta Clarin bere kuttunen artean. Hamalau urterekin maitasunari eskainitako poema egin zuen eta Julio Beobideren modelo izaten hasi zen. Gaztaroa batzokiko giroan murgilduta zeraman Balendiñek. Garai honetakoa da Denbora Hura izeneko poema. Gerra zibila aurrera zihoala, Ondarroara jo zuen itsasontziz. Gernikako bonbardeoak bertan harrapatu zuen eta Gernika sutan poema idatzi zuen gertaerari irtenbidea emanez. Gero, Bilbora jo behar izan zuen eta geroago Santanderrera, non Juan Manuel Bilbaorekin 1937ko azaroaren 6an ezkondu zen. Handik, Bidartera joan ziren eta han jaio zen Josu, bere seme zaharrena. 1940ko martxoaren 13 Marsellatik abiatu ziren Venezuela bidean. Han ostalaritzari ekin zioten Balendiñek eta bere senarrak, Zuriñe izeneko hotela hartuz eta hura izan zen nonbait lehen euskal etxea Caracasen.1943an Balendiñek bere bigarren semea izan zuen, Imanol.
Rafael Calvo Leturia izan zuen bigarren senarra. Honekin, bi seme alaba izan zituen: Asier eta Goiz-Eder.
Eusko etxearen inguruan berehala hasi ziren ateratzen argitalpenak -Euzkadi, Euzko Gaztedi, Sabindarra eta Irrintzi- eta hemen daude barreiatuta bere poemak. Gainera, ospakizunetan, ez zitzaion aukerarik falta bere idatziak jendaurrean azaltzeko. Venezuelatik aireratzen zen Euzkadi Irratian ere parte hartzen zuen zumaiarrak.
1995ean behin betirako kokatu zen bere jaioterrian, bertan zituen bi seme zaharrenak.
Argitarapen nagusiak:
1972, Nere erritar maiteai olerkia Zeruko Argia astekarian.
1972, Nere olerki txorta liburua.
1984, Olerkiak liburua, Balendiñeren obra ia osorik biltzen duena.

1919ko irailaren 19an hil zen Donostian Biktoriano Iraola Aristegieta, "Txuri", "Sei"
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

Gipuzkoako idazlea (Pasai Donibane, 1841- Donostia 1919). Donostian bizi izan zen eta bertako zinegotzi izan zen. 1884an Ardita beti ardit itzulpen lana saritu zioten. Urte berean estreinatu zuen Bi itsubak zartzuelaren euskal bertsioa. Harenak dira, halaber, Kontuchoak (ipuinak, 1886), Petra xardin saltzallia (antzerki komikoa, 1886), Pasayan (zarzuela 1888), Xordo (bakarrizketa, 1889), Leokadia (zarzuela,1891), Txomin Donostiyan (antzerkia, 1892), Pulpuba (bakarrizketa, 1892), Ergobiyan (antzerkia, 1902), Onentzaro gaba eta Ixkiña Mutrikun (bakarrizketa, 1909). Ezagunak ziren haren Izkirimiriak, Euskal Esnalea agerkarian argitaratuak, eta Baserritarra aldizkarian agertu ziren ipuinak, Antonio Zavalak jaso eta Auspoa bilduman kaleratu zituenak (Oroitzak eta beste ipui asko). Iraolak euskara erraza eta umorez landua erabili zuen bere lanetan.

El 19 de septiembre se presenta en Bilbao el cortometraje Paseo de coches en la Gran Vía
Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

Cortometraje de actualidad, rodado en Bilbo en 1905, probablemente por operadores anónimos de la casa Pathé de París y que fue ofrecido al público de la capital vizcaína el 19 de septiembre de aquel año en el cine Olimpia. Bibliogr.: EI Cine en el País Vasco, de Santos Zunzunegui, p. 51.-L. de L.



Euskonews & Media 135.zbk (2001 / 9 / 14-21)
 


Dohaneko harpidetza | Suscripción gratuita | Abonnement gratuit |
Free subscription


Aurreko Aleak | Números anteriores | Numéros Précedents |
Previous issues


Kredituak | Créditos | Crédits | Credits

Eusko Ikaskuntzaren Web Orria

webmaster@euskonews.com

Copyright © Eusko Ikaskuntza
All rights reserved