Los
Dugiols
Y LA VILLA DE TOLOSA
Estudio histórico-antropológico
Egilea: Juan
Garmendia Larrañaga
Argitaratzailea: Juan Garmendia Larrañaga
Orrialde kopurua: 62
Ezaugarriak: Juan Garmendia ikerlari tolosarrak eskutan
jarri digun ale berri honen bidez, Dugiols pertsonaiaren aitzakian,
herriko ohitura, usadio eta langintzen gertuko ezagutza erakutsi
digu. Pertzagintzaren ofizioan trebatu ziren Dugiolstarren nondik-norakoak
agertzen dizkigu, eta horrekin batera, hainbat pasadizo eta gizarte
ereduan sakontzera hurbiltzen gaitu. Dugiolstarrak jatorriz frantziarrak
ziren, eta kobrearen langintzak ekarri zituen; hemen bat egin
zuten bertakoekin eta ondorengo beaunaldietan oinordekoek tolosar
izaera bereganatu zuten.
|
Aranzadiana
Aranzadiko berriak 2000
Egileak: Varios
Argitaletxea: AranzadiZientzi Elkartea
Orrialde kopurua: 194
ISSN: 1132-2292
|
ZEZENAK
DIRA...
(de Erreguesoro a Illumbe
parando en el Chofre)
Egilea: Francisco Tuduri Esnal
Argitaletxea: Kutxa
Orrialde kopurua: 448
ISBN: 84-7173-378-1
Ezaugarriak: En Zezenak dira... el autor toma el
primer verso de la composición poética que Serafín
Baroja hizo para poner letra al "Iriyarena", la música
que en Gipuzkoa entera siempre se asoció a correr toros,
para realizar un recorrido por el San Sebastián taurino
a través de sus doce plazas de toros, con un detenimiento
especial en cuanto aconteció, año por año,
en el recordado coso del Chofre, su derribo, los años sin
toros y la construcción y puesta en marcha de Illumbe.
Más de cinco años de paciente investigación
se concretan en este trabajo en el que también se presenta
una antología de extenso archivo taurino de la Fototeca
de Kutxa.
|
Donostiaren
historia
Egilea: Miguel Artola (ed.)
Argitaletxea: Donostiako Udala
Orrialde kopurua: 204
ISBN: 84-89569-56-8
Ezaugarriak: Miguel Artola jaunak zuzendu duen taldeak
zehaztasun eta zorroztasun haundiz egin duen liburu honi esker,
badugu lan bat Donostia hiriaren historia guztia hartzen duena.
Zientzi lan honen helburua gaurko nahiz bihar-etziko gizaldiei
egungo egunean daukagun giza, ekonomi eta hirigintza garapen hau
zergatik daukagun azaltzeko giltzarriak ematea da. |
SPrako
tranbia
Egilea:
Unai Elorriaga
Hitzaurrea: Xabier Mendiguren Elizegi
Bilduma: Literatura 212
Argitaletxea: Elkar
Orrialde kopurua: 156
Ezaugarriak: Benetako harribitxi bat da SPrako tranbia,
lehen obra batean harrigarria den maisutasunaz idatzia. Harrigarria
da gai nagusia ere, egilea gaztea izaki: agure baten eromen prozesua,
izugarria izanda ere espanturik gabe kontatua; eta hunkigarria,
dudarik gabe.
Gaiaren gainetik, azpimarratzekoa da sentipenak transmititzeko
egileak daukan modu berezia, sentimenduez aritzeko estilo fin
eta dotore hori. Protagonisten artean solasaldi txinpartatsuak
topatuko ditugu, pasadizo xelebreak, erromantizismo samurrez edo
sentsualtasun lotsati batez beteriko pasarteak, edo lente distortsionatu
batekin ikusiagatik guztiz erreala zaigun egunerokotasun bat.
Ohartzekoa da, halaber, obraren umorea: Elorriagak ez du algara
bilatzen, baina ironia mehe bat sumatzen da orriz orri, bai istorioari
eta pertsonaiei dagokienez, baita hizkuntzari eta idazketari buruz
ere, bere langintza ongi ezagutzen duen egilea denez jolasak,
paradoxak eta bestelako keinuak tartekatzen baititu Elorriagak,
idazle maiteentzako omenaldiekin batera. Unai
Elorriaga Lopez de Letona 1973ko otsailaren 14an jaio zen,
Bilbon, baina Algortan bizi da betidanik. Filologian lizentziatua
da eta Labayru Ikastegian egiten du beharra, itzultzaile moduan.
Zenbait sari eskuratu eta hainbat antologiatan azaldu dira bere
testuak, baina hau du bakarkako lehen liburua. Prentsan ere ohikoak
ditu kolaborazio-lanak, hala nola Egunkariaren Bizkaia
gehigarrian edo Uribe-Kostako UK aldizkarian. Bestalde, bertsolari
gisa aritua da eta argitaletxe batean ikasmaterialak prestatzen
lan egina, bi alor horiek utziak baditu ere. (ITZULI) |
EUSKOBOOKS
Euskonews & Media 132.zbk
(2001 / 7 / 20-27) |