Joan
den maiatzaren 29an Eusko Ikaskuntzaren egoitzan "Kode
Bereizketa eta Bateraketa eremu urriko hizkuntzarekiko elebitasun
goiztiarrean" izenburupean Ikastaria 12. aurkeztu
zuten. Liburuan, Donostian Euskal Herriko Unibertsitateko "Udako
Ikastaroak" egitarauaren barruan jorratutako jardunaldien
emaitzak biltzen dira. Ikerketen helburua elebidun izatera heltzen
diren haurren garapena nolakoa den mugatzea izan da eta hizkuntzen
arteko nahasketak egonez gero, nolakoak izan daitezkeen.

Itziar Idiazabal Eusko Ikaskuntzako
Hezkuntza Saileko lehendakariak, Andoni Barreña eta Maria
Jose Ezeizabarrena, argitalpenaren koordinatzaileek hartu zuten
parte aurkezpeneko prentsaurrekoan.
|