Joan den maiatzaren
26an Donostiako Miramar Jauregian 2001urteko Batzar Nagusia burutu
zen. Gai zerrendak markatzen zuen bezala, lehenengo eta behin,
iazko akten irakurketa eta onespena izan zen. 2000 urteko ekintza-txostenaren
aurkezpena izan zen ostean, gai zerrendari jarraiki; Juan Jose
Goiriena de Gandarias, Eusko Ikaskuntzako Lehendakariaren hitzetan
"2000 urtea oso emaritsua izan da Elkartearentzat".
Elkarreraginezko ikastaroek eta urte osoan zehar antolaturiko
jardunaldiek aipamen berezia izan zuten. Banaturiko beka eta laguntzak
eta Mediatekaren lanak ere azpimarratu zituen Juan Jose Goiriena
de Gandariasek.

Eusko Ikaskuntzako Nafarroako lehendakariordea
den Mikel Aranburu, Elkarteko lehendakaria den Juan Jose Goiriena
de Gandarias, Carlos Caballero, Eusko Ikaskuntzako Idazkaria eta
diruzain ordea den Alberto
Garate.
Ekintza txostenaren
ostean, Jesus Maria Alkain, Elkarteko diruzaina ohorezko bazkide
izandatu zuten eta azkenik, iazko urteko balantze ekonomikoa eta
emaitza kontuaren berri eman zen, batzarraren onespena lortuz.

Eusko Ikaskuntzako Arabako lehendakariordea,
Manuel Uriarte, Araban 2000 urtean zehar antolatu diren ekintzen
berri emateko orduan.
Argazkiak: Arantza Cuesta Ezeiza
|