1936ko
Ekainaren 3an Jose Manuel Lujanbio Retegi "Txirrita" hil
zen |
Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa |
"Txirrita"
Gipuzkoar bertsolaria (Ereñozu, Hernani 1860 - Altza, 1936ko
Ekainaren 3an). Hamahiru urte zituelarik, Errenteriara, Txirrita
baserrira, joan zen bizitzera. Hamalau urte zituela kantatu zuen
lehen aldiz plaza agerikoan, Ereñozuko San Antonio ermitaren
aurrean. Maiorazgoa izan arren, baserria utzi eta hargintzan aritu
zen lanean. Euskal herriko bertsolaririk gogoratuenetakoa da gaur
egun. Umore handiko bertsolaria izan zen, eta ateraldiak orain
ere herriaren gogoan daude. Bat-bateko bertso asko geratu badira
ere, gorde diren gehienak bertso jarriak dira.1935ean Macazaga
etxeak bertso jarri batzuen bilduma atera zuen Txirritaren
Testamendua izenburuarekin. Pello Errota, Udarregi, Otaño,
Gaztelu, Artzai Txikia Sailburu eta Frantsesa izan zituen, besteak
beste, bertsolari lagunak. 1936ko bertsolari txapelketan txapeldun
atera zen. Auspoa argitaletxeak argitaratu ditu txirritaren bertso
eta ateraldi gehienak.
|
Jose
Manuel Lujambio Retegiri oroigarria, Hernanin (Gipuzkoa).
Bere jaiotetxeko harriez
egina. |
|
El
5 de junio de 1918 nace en Donostia la pintora María Luisa
de Cuervas-Mons y Artiz |
Fuente:
Enciclopedia Auñamendi |
Pintora
miniaturista, considerada como una de las más importantes
de Europa. Nació en Donostia, el 5 de junio de 1918.
Hizo sus primeros estudios en el Colegio de la Compañía
de María, Irún. Estudió también magisterio
y más tarde pintura en la Asunción de Miracruz.
En la Escuela de Bellas Artes de San Fernando, de Madrid, continuó
sus estudios como discípula del maestro Moisés.
En la Primera Exposición Nacional de Arte de 1940, tuvo
Sala de Honor. En 1947 expone en la sala Marabibi, de Madrid.
Realiza sus miniaturas por el procedimiento de puntear el marfil,
a la acuarela, sobre dibujo directo con pincel. Se citan como
obras muy originales suyas, El baño, Retrato de Concha
Espina, Mercado de esclavas, Virgen con el niño, La espera,
Adoración de los pastores, Ramón y Cajal, etc.
|
1898ko
ekainaren 8an jaio zen Norbert Tauer txekiar euskaltzalea |
Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa |
Txekiar
euskalaria (Pilsen, 1898ko ekainaren 8an - Praga 1983). Merkataritza
ikasketak egin zituen Pragan, eta hiri hartako udaletxean aritu
zen lanean diplomazia zerbitzuan.1919-1939 bitartean, Madrilen
egon zen Txekoslovakiako diplomazia ordezkari. Hogei urte zituela
etorri zen lehen aldiz Euskal Herrira eta euskara ikasten hasi
zen. Hizkuntzalaritzaz arduraturik, Eusko Ikaskuntzako Escalera
Maidaganek Madriden irakasten zuen euskara katedrara jo zuen,
gramatika ikasketak euskal baserritan egonaldiekin txandatuz. Euskarazko lehen artikulua
Argia aldizkarian argitaratu zuen, 1928an. Txekoslovakian
ere idatzi zuen euskaldunei buruz, Narodni obzer aldizkarian,
esaterako: Baskové (1936, Euskaldunak) eta Baskovnina
a jeji dnesni situace (1965, Euskara eta euskararen oraingo egoera). Artilukuak. 1968an Pragan,
Slovnik spisovatelu. Spanelsko portugalsko (Espainiako eta
Portugaleko idazleen hiztegia) liburua argitaratu zuen; tauer-ek
egin zuen euskal idazleei buruzko lana. Hura izan zen bere lanik
garrantzitsuena. Euskaraz ere asko idatzi zuen, Euzko Deya,
Olerti, Karmel, Egan, Gernika, Umeen Deya aldizkarietan, besteak
beste. 1962an, omenaldi gisa, Argentinako euskaltzaleek Tauer-en
euskal idazki batzuk bildu eta Nere idazkiak izenburupean
argitaratu zizkioten. Gutun truke jakingarririk izan zuen, bestalde,
gerra ondoko hainbat euskal idazlerekin. Euskaltzaindiako ohorezko
kidea izan zen.
|
Euskonews & Media 125.zbk
(2001 / 6 / 1-8) |