Gizakiak
aspaldidanik erabiltzen ditu substantzia psikoeragileak, ez zentzazio
atseginak lortu edo zenbait ezerotasun alboratzeko bakarrik, baita
helburu sozial, erlijioso eta erritualak lortzeko edo errazteko.
Asko idatzi da drogei
buruz eta ez beti zuzen edo egoki. Batzutan esaten dena ez dago
oso nabarmenki justifikatua. Are gehiago, askotan helburu propagandistikoekin
exageratu egiten da, zientziarekin inolako zerikusirik gorde gabe.
Alkoholismoa, Estatu
Espainolak orokorki eta Euskal Herriak bereziki duten mediku eta
osasun publikoko arazorik larriena da agian. Horretaz, pertsonengan
eta herriengan sortzen duen endakatze-prozesuak ez gintuzke beste
drogen kontsumoak baino gutxiago larritu behar.
Gaur egun, interes
bakarra ez dago mozkor edo hordikeriaren ondorio penagarrietan,
baizik eta alkoholak osasunarentzat dakartzan kalteei arreta handiagoa
ematean.
Edari alkoholikoen
kontsumoaren arazoaren handitasuna baloratzeko orduan, ezin bazter
ditzakegu faktore sail batzuk:
- Alkoholak bere gain duen fiskalizazio-egoera
berezitik eratorriak, bera izanik lortzeko errazena eta sozialki
gehien onartu den droga.
- Ekonomian alkoholak jokatzen eta
betetzen duen funtsezko tokia.
- Populazioaren gehiengo handi batek
gaiari buruz duen informazio eskas eta askotan desegokia.
- Estatu Espainolak eraman duen
osasun politika.
Arrazoi
hauengandik edari alkoholikoen kontsumoa aurrerakoa izan da.
Nahiz eta gaurko
arazoa izan, historian atzerantz abiatzen bagara, alkoholaren
erabileraren lehen berriak Neolitiko garaikoak direla ikusiko
dugu. Mesopotamiako eta Egiptoko kulturetan ezaguna zen garagardoaren
kontsumoa. Kanaango zibilizazioan ardoa erabiltzen zen, eta honen
lekuko ugari, Testamentu Zahar eta Berriaren bidez badugu.
Denbora klasiko eta
helenistakoetan, alkoholaren sarraskien ondorioak ongi nabariak
dira. Honetaz nahiko dokumentu idatzi ditugularik Eskiloren, Euripidesen
eta Plutarkoren obretan, asko izanik ardo-kontsumoan oinarrituriko
joko eta erritoak.
Nahiz eta autore
askok eta garrantzitsuek bere ahaleginak egin edari alkoholikoen
kontsumoa eta gizakiarengan egin dituen ondorioak ikertzen eman
dituzten, komenigarria litzateke alkoholismoa eritasun fisikoa
bezala, eta horretaz atentzio medikoa behar zuena onartzeko oinarriak
jarri zituenaren gogorapen bat egitea. Gizon hau Bruhl-Cramer
alemana izan zen, eta bere liburua "Uber die trunksucht und
eine rationelle heilmethode derselben" (1819), laguntza handi
bat izan zen edari alkoholikoen erabilera jarrai eta gehiegizkoak
oinarri fisiko bat zuelaren idearentzat. Berak arreta jarri zuen
,hordikeria bizio bat zelako idea baztertzeko, moral zentzuaren
galera ez zela gehiegizko kontsumoaren arrazoia pentsatuz, beraren
ondorio bat baizik. Bere meriturik handiena, alkoholismoa zer
zen deskribatzea baimendu zuen terminoa sortzea izan zen.
Honen atzetik, Magnuss
Huss izan zen XIX mendean alkoholismoari buruz egindako lanik
garrantzitsuenaren egilea, bere izena "Chrinische Alkoholskracheit
Oder Alkoholismus Chronicus".
Hussek, berak Alcoholismus
Chronicus izendatzen zuena, pozadura kroniko bati
zor zitzaion eritasun bat bezala definitu zuen, beruna eta artsenikoagatiko
pozoaduren berdintsua arlo batzutan eta epe luzean eta modu jarraiean
ardo eta beste edari alkoholdunen kontsumoari sekundario zena.
Sintoma neurologikoei dagokionez zera esan dezakegu, gaur egun
alkoholiko batengan aurki daitezkeen sintoma guziak Hussek bere
lanean dagoeneko aipatu zituela.
Korsakof baino 40
urte lehenago, Hussek alkoholikoek jasatzen duten oroimen-galera
eta konfabulazioa deskribatu zituen.
Bere
kontzeptu honi esker gaur egun DEPENDENTZIA kontzeptura iritsi
gara. Hau, alkohola erabilera kronikoaren ondorio garrantzitsuena
da. Nahiz eta bere ezaugarriak eragilearen arabera aldatu, dependentzia
hitzak zentzu orokorra du, eta edozein motako gehiegizko erabilera
izendatzeko balio duelako aukeratu da, gehiegikeria horrek norberaren
edo gizartearen osasunean duen arriskuaren larritasuna inola ere
aldez aurretik juzgatu gabe, edota fiskalizazio-arau jakin baten
beharra. Definizio hau onartu da, droga-dependentzia bezala jotzen
diren egoeren ezaugarri garrantzitsuen gehiengo barnean hartzen
duelako, definizio honen funtsezko puntu bat droga eta gizakiaren
arteko elkarrekintzari ematen zaion tratamendua izanik, hemendik
bait dator droga-dependentziak arazo mediku bat izatea. Droga-dependentziak
tratamendu medikua behar izateko, nahitaezkoa da eritasun bezala
onartzea, eta horretarako nahitaezkoa da droga eta gizakiaren
arteko elkarrekintzak ondorio kaltegarriak sortzea, geroago gizartean
isladatuko direnak.
Dependentzia bi era
ezberdinetara ager daiteke: Dependentzia Psikikoa, tentsio-egoera
bat arintzeko droga jakin bat kontsumitzera bultzatzen duena;
eta dependentzia Fisikoa, organismo bizidun baten ondoren, aipaturiko
droga horiek bapatean kentzeak sortzen dituen aldaketa fisikoen
multzoaz nabarmendu dena.
Ondoren zehatz-mehatz
azalduko dugu zer ulertzen dugun hauetako termino bakoitzaz, eta
baita beraien ezaugarririk nagusienak ere.
Dependentzia
Psikikoa
Portaerako gertaera
bat da, soilik, zaila da horregatik noiz agertzen den finkatzea,
ia kasu gehienetan pertsonaren psikopatologiaren erreflexua baita.
Prozesu hau da bortitzena
farmako-dependentzia baten ezarpenean; droga baten kontsumora
ohituta dagoen pertsona baten egonezineko egoera batez nabarmentzen
da, berriz kontsumitzen denean lasaituz.
Pertsona batean dependentzia
psikikorik badagoen jakin nahi dugunean, bi gauza finkatu behar
dira:
- Droga, pertsona horren bizimodua
eratzeko faktore garrantzitsu bat izatea.
- Drogaren erabilera beste lehiaketzako
mekanismoengain gailentzea.
Lehen puntua betetzen
da, denbora, materiale eta indar-kopuru handiak drogaz hitzegin
edo bizitzako eta drogetan pentsatzeko ematen badira.
Pertsona batek bere
bizitzako egoera ezberdinei, drogak kontsumitu edo ez, modu ezberdinean
erantzuten dioenean, bigarren puntua betetzen da.
Orokorki hitzeginez,
onartzen da dependentzia psikikoaren ezarpenean, elkarren artean
dinamikoki lotuak dauden zenbait faktore sartzen direla, hala
nola:
- Droga-kontsumoa ematen den talde
soziokulturalaren izaera.
- Droga ezaugarria, eta kontsumo-mota.
- Erabiltzaileen ezaugarriak.
- Erabiltzaileak zer espero duen
drogagandik.
Dependentzia
Fisikoa
Alkoholaren
administrazioa moztu, edota bere eragina antagonista baten bidez
kontra egiten denean sortzen diren nahasketa fisiko gogorrez agertzen
den moldaera edo adaptazio-egoera bezala definitu daiteke. Kontsumo
epe luzeen ondoren, gorputzak bere homeostasia mantentzeko alkohola
hartzeko duen beharra izango litzateke.
Dependentzia fisikoa
tolerantziaz eta abstinentzia sindromeaz agertzen da.
Bi tolerantzia mota
bereizten dira, metabolikoa bata, metabolizazio azkarrago bategatik,
kontzentrazioa gutxitzen da, eta eraginak horrela moteltzen dira;
eta tolerantzia funtzionala bestea, portaerazko eta neuropsikologiazko
erantzun berak lortzeko alkohol-kopuru handiagoak hartzeko beharrean
agertzen dira.
Abstinentzia-sindromea,
kontsumoa bapatean moztu ondoren agertzen diren aldaketa fisiologiko
frogagarriez osatzen da. Alkoholaren kasuan, abastinentzia-sindromea
bi eratakoa izan daiteke:
- Konbultsio itxurazkoa, barbiturikoen
kontsumoaren ondorioz agertzen denaren antzekoa.
- Delirium Tremensa
Delirium tremens
hau, edari alkoholikoen kontsumo historia luze baten ondoren alkoholaganako
tolerantzia farmakologikoko egoera bat lortu duten alkoholikoetan
agertzen da. Pertsonak alkohol kontsumoa eten edo nabarmenki gutxitzen
duenean, beste sintoma multzo bat agertzen da, Delrium tremensari
dagozkionak hain zuzen.
Lau sintoma talde
bereizi genitzake batez ere.
- Hasieran dardarak, hiperaktibitatea
eta zeinu neurobegetatiboak nabarmentzen den egoera.
- Pertzepzio-ahalmenaren disfuntzioa,
batez ere haluzinazioak.
- "Gran mal" itxurako
konbultsioak.
- Dardarak, denbora eta leku-desorientazioa,
kontzientziaren gutxitzea, sukarra eta hiperaktibitate motorraz
nabarmentzen den egoera.
Hiru lehenengo sintoma-taldeak,
normalean edari alkoholikoen kontsumoa eten edo gutxitu ondorengo
24-48 ordutara agertzen dira. Laugarren egoera, edo deliriuma
bereziki, edari alkoholikoak kendu eta ondorengo 48-72 ordu bitartean.
Alkoholaganako dependentzia
fisikoa agertzeko biderik ziurrena erabakitzen saiatzen diren
erizpide asko daude, baina denek onartzen duten neurria da, denbora
epe luzeetan alkohol hutsa soileko 50 (bost kopa ardo) gramo egunero
kontsumitzea, eritasun alkoholikoa hartzeko bide ziurra.
Portaera ikuspegi
batetik alkoholak burmuinaren duen ekintzagatik, zenbait kasuetan
kontsumo garrantzitsuak egin ondoren ezinhibizio bat ematen da.
Honekin batera agitazio eta portaerako alteraketa oso larriak
ikusten dira. Alteraketa hauek alkoholaren ekintza toxikoa eten
egiten denean desagertzen dira.
Azkenik, gaixo hauen
artean ematen den konplikazio arruntena suizidioa da. Alkoholismoa
eta depresioa askotan elkarrekin azaltzen dira. Kasu batzuetan
depresioa alkoholismoaren ondorioz azaltzen da, beste batzuetan
berriz, alkohola, depresioa gainditzeko baliobide bezala erabiltzen
da, eta egoera hauetan ,lehen aipatu dugun bezala, suizidioa eta
parasuizidioa krisieko portaera bezala erabiltzen dira. Egin diren
ikerketa epidemiologiko gehienetan suizidio eta parasuizidioetan
erabiltzen den metodo laguntzailea alkohola izaten da.
Imanol Querejeta Ayerdi, Lan
sozialerako Unibertsitate-Eskolaren irakaslea
Argazkiak: psicoplanet.com eta medicinatv.com webguneetatik |