| Esta Sociedad se fundó en 
 Bilbao el 27 de mayo de 1985 bajo la presidencia de Román 
 Rius, jefe del Departamento de Medicina y Seguridad en el Trabajo 
 de Iberduero. La medicina laboral es una especialización 
 que se ejerce en el seno de las empresas en beneficio de los trabajadores 
 a través de varios campos de aplicación: asistencias 
 de urgencia, reconocimientos, prevención de riesgos profesionales, 
 medicina asistencial ambulatoria v asesoramiento. | 
|  ("Ibar"). 
 Gipuzkoar idazlea, Balerianoren semea (Tolosa, 1901-Bilbo, 1991). 
 Eskolapioa. Argia, Euskal Esnalea, Zeruko Argia eta La 
 Voz de Navarra aldizkarietan hasi zen idazten. 1935ean Genio 
 y Lengua, hizkuntza senari buruzko saiakera eman zuen argitara. 
 Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, Aire-sur-Adour-era eta, gero, 
 Txilera joan behar izan zuen. Mokoroak euskal literaturaren antologia 
 bat, Gure baratzeko loreak izenekoa, argitaratu zuen Txilen 
 egiten zuen Euzkadi aldizkarian. 1955ean Euskal Herrira 
 itzuli zen, eta Bilboko Eskolapioen Ikastetxeko erretore izan 
 zen hiru urtez. 1925ean Campionen El último tamborilero 
 de Erraondo (Erraondo`ko azken danbolinteroa) euskaratu 
 zuen. Arantzazuko Biltzarraren ondoren, Euskara Batuaren auzia 
 agertu zenean, gogor agertu zen batasunaren kontra. De vida 
 o muerte. Operación salvamento (1956) eta Lengua 
 vasca de hoy y de mañana (1971) liburuetan agertu zituen 
 bere arrazoibideak. Baina, hala ere, Justo Mokoroaren lan garrantzitsuena 
 hil aurreko urtean argitaratu zuen: Repertorio de locuciones 
 del habla popular vasca-Ortik eta emendik- (1990) izeneko 
 esamoldeen bilduma erraldoia (bi liburukitan).
 |