Errekarteko
koadernoa
Egilea:
Xabier Mendiguren Elizegi
Bilduma: Literatura 210
Argitaletxea: Elkar
Orrialde kopurua: 148
Ezaugarriak: Hala dio liburu honetako pasarte batek, amaiera
aldean (138. or.): “Liburu honetan ere, norberaren munduaren adierazpenarekin
edo egolatria ttantta batzuekin batera, honelako uste bat dago
sakonean: bizitzaren zertzelada guztiz diferenteen azpitik edo
gainetik oinarrizko parametro batzuetan gizon-emakume guztion
sentipenak direla funtsean berdintsuak; parametro horien artean
dago noski norbaiten seme edo alaba izatea, norbaiten biloba,
non edo non izatea sustrai edo jatorri bat, dela egiazkoa dela
amestua...” Leihotik begira jarri da egilea. Bere etxeko sukaldeko
leihotik ikusten denari begira hasi eta, hortik abiatuta, hainbat
gogoeta, oroitzapen, pasadizo eta irakurketa harilkatu ditu. Liburu
guztiz pertsonala osatu du horrela idazleak: batetik, literatur
generoen ohiko sailkapenak gainditzen dituen obra delako, eta,
bestetik, neurri batean bere pertsona bihurtu duelako berriz ere
literatura egiteko gai: bere bizitzako aldi jakin bat kontatzen
ez badigu ere, “baserria” eta “aitona” ditu oroigai eta pentsagai,
bereak noski, baina baita nornahirenak ere, euskal kultura guztian
erro sakonak dituzten kontzeptuak baitira bi horiek. Irakurlearekiko
kidetasun eta konplizitatea bilatzeko ahalegin horretan, inoiz
baino gardenagoa bihurtu da Mendigurenen prosa ere, egunez egun
idatziz doan koaderno bateko sinpletasuna eta hitz bakoitzaren
balioa, esaldi bakoitzaren erritmoa neurtzen dituen dotorezia
elkartuz.
Xabier Mendiguren Elizegi (Beasain,
1964). Filologian lizentziatua eta editorea. Haur-literatuta eta
antzerkiko lanez gain gazteentzako kontakizunak idatzi izan ditu:
Tangoak ez du amaierarik, Harrika, Patakon, Irakasle alu bat,
Obsexuen kluba, Kanibalaren kaiolan, Txakurraren alaba. Helduentzako
narratiban, berriz, Sei ipuin amodiozko, Hamalau, Opor ezberdinak,
Ene dama maite horri ipuin-bildumak, Bekatuaren itzala eta Berriro
igo nauzu eleberriak, eta oroitzapenak lantzen dituzten Gure barrioa
1975 eta Nerabearen biluzia. |
LA
BENEFICIENCIA EN SAN SEBASTIÁN
Egilea: Mª
Rosario Roquero Ussía Argitaletxea:
Kutxa
Orrialde kopurua: 495
ISBN: 84-7173-380-3
Ezaugarriak: Con la presente publicación la autora
nos ofrece un atractivo panorama ambiental, informativo y rigurosamente
documentado, de tema sugerente de tantos problemas como es el
de la Beneficiencia en San Sebastián, uno de los capítulos
más importantes en la sociología histórica
de la Ciudad y donde Mª Rosario Roquero aporta un meritorio
cúmulo de datos y noticias.
|
EKONOMIAZ
Nº 45
La economía del conocimiento
Egileak: Esther R
Argitaletxea: Eusko Jaurlaritza
Orrialde kopurua: 289
ISBN: 84-8419-962-2
Ezaugarriak: En esta nueva economía el principal
motor de la creación de valor ya no es la producción
de bienes sino la generación, transmisión y aplicación
del conocimiento por los que muchos la denominan "economía
del conocimiento". Cada vez una mayor proporción de
la producción tiene el carácter de intangible: bienes
y servicios basados en la explotación de las ideas más
que en la manipulación de los materiales. No es sólo
que los servicios empleen ya a más de las tres cuartas
partes de los trabajadores norteamericanos, es que los bienes
materiales que consumimos, desde los coches a las zapatillas deportivas,
llevan incorporada una creciente cantidad de conocimiento en la
forma de investigación y desarrollo, diseño, marketing...
La información y el conocimiento son la materia prima de
la nueva economía.
|
UR
ERTZEKO HIRI BAT
HONDARRIBIA UNA CIUDAD FRENTE AL
MAR
Egilea:
Xabier Unzurrunzaga (Ed.)
Argitaletxea: UPV/EHU
Orrialde kopurua: 280
ISBN: 84-8373-227-0
Ezaugarriak: IPC 2029 Erasmus programarako ekintzen barruan
Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoak, Euskal Herriko Unibertsitatean
antolatuta, Hondarribian 1997ko urtarrilan ospatutako Nazioarteko
Arkitektura III. Lantegian prestatu ziren lanak laburbiltzen ditu
liburu honek.
Este libro sintetiza los trabajos elaborados en el III Taller
Internacional de Arquitectura celebrado en enero de 1997 en Hondarribia,
organizado en la Universidad del País Vasco-Euskal Herriko
Unibertsitatea, por la Escuela Técnica Superior de Arquitectura
de San Sebastián, dentro de las actividades del programa
Erasmus IPC 2029. |