Berantaldeko
bokazionak sutsuenak dira...
1930.
urte erditsuan, Maddalenek 50 urte zituen orduan, (1884an sortua
zen Alosen, Zuberoan Basaburuan), ohartzen da nolako altxor arraroa
zen euskara eta nolako eginbidea duten euskaldun guziek ontasun
sakratu hau gure ondokoer iragaitea.
Bere anaia bezala, Jean medikua, lau urtez zaharrago zena, eskualerriste
mogimenduaren kide sutsua zen, Aita Lafitten ondoan denbora haietako
gizarte atzerakoian iritzi berriak sararraziz nahian.

1969, Maddalen de Jauregiberri eta Lafitte.
1934 urtetik goiti mogimendu horren hilabetekarian, Aintzina,
parte hartu zuen : ale guzietan zuberotarrez idazten zuen.
Begiraleak,
Donibane Lohitzunen sortua 1935an, Euskaldun emakume elkartearen
lehen lehendakaria izan zen. Laster hurbilduko zitzaio, Donibandartsa
batzu, euskaraz eta euskal kulturaz maite minduak zirenak : Elisa
Arramendy, Madeleine Bribet eta Antoinette Lacarra (1935ko Begiraleak,
gaur egunko kultur elkartea honen segida dago). Maddalen de Jauregiberrik
eskaintzen duen itzulpena Begiraleentzat : zaintzaleak (euskara,
fedea eta euskal ohidurarenak). 1937ko martxoan erakunde honek
lekuko 31 taldeek osatzen zuten. Hegoaldeko Emakume Abertzale
Batzaren, 1922an Bilbon sortua, iritziak hartzen zizkieten eta
1930. urtearen inguruan izugarriko arrakasta ezagutuko zuten,
20.000 kide bildu zituzten.
1936ko uztailan, Espainiako gerra zibila zapartatu zenean, Maddalen
de Jauregiberri euskaldun abertzaleen alde jarri zen. Ausarta
izan zen, zeren eta denbora haietan euskal herriko iparraldean
zen gehiengoaren iritzi publikoaren aurka zegoen. Orduan euskaldun
iheslari abertzaleak, gorriak, komunistak bezala ikusiak ziren
edo kristau galduak bezala apez bihur batzuek engainatuak. Gernikako
bonbardaketaren ondotik, euskaldun iheslariak heldu ziren trumilka,
hamarmilaka Frantziaruntz. Orduan Maddalen de Jauregiberririk
erabaki zuen katoliko jende ospatsuengana bisita egitera (Parisen
Jacques Maritain.i eta Erroman Mateo Mugica gotzainari, Vitoria-Gasteizetik
frankistek kanporatua) bere kezka zuelarik euskal gizartearen
egoera jakin araztea.
Bere lana, elebitasunari
buruz eta euskararen irakasteko modu berriak sarraraziz, ordu haietan
zirelarik diskoak eta grabagailuak erabiliz, etengabekoa izan zen.
Urte askotan, Zuberoako astekarian Le Miroir de la Soule,
1977. urtea arte, hil arte, kronika bat idazten zuen. Hor aipatzen
zuen euskara nolako altxorra zen eta zoin aberatsa zen bereziki
zuberotarra.
Ohoreen
atzetik ez zen ibili baina bere bizitzaren ondareari buruz ohorezko
euskaltzaina izendatu zuten 1975an eta 1976an frantsez erakaskuntzako
ohorezko medailak izan zituen baita ere. Hainbeste aldiz errepikatu
duen delako Miroir de la Soule aldizkarian atsotitzaren
idurikoa zen :
Bethi
aintzina, xuxen xuxena dabila Euskalduna
Jean-Claude
Larronde, Eusko Ikaskuntzako kidea |