"Euskara eta
Justizia" izenburupean, joan den maiatzaren 4an "Euskonews
& Media" aldizkari elektronikoaren apirileko monografikoari
dagokion jardunaldia izan zen Donostiako Zuzenbide Fakultatean.
Francisco Javier
Ezkiaga, Zuzenbide Fakultateko Dekanoaren koordinaziopean, Abel
Muniategi, Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuordea, Jasone
Urkola, Itziar Alkorta, eta Jon Agirrek hartu zuten parte. Gaur
egun euskaraz sortzen den jurisprudentziari buruzko gogoeta ugari
izan ziren, administrazioa euskaraz aztertu zen eta Eleria
aldizkariaren lan garrantzitsua nabarmendu zuten. Hala ere,
oraindik egiteko asko dagoela ere azpimarratu zuten solaskideek.

Abel Muniategi
Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuordea, Jasone Urkola, Itziar
Alkorta, Jon Agirre eta Francisco Javier Ezkiaga mahainguruan.
|