Nafar
politikaria (Lizarra, 1841-Oñati, 1918). Legegizona, Iruñeko
Abokatu Elkargoko dekanoa eta Nafarroako "Asociación
Eúskara" delakoaren sortzaile eta lehendakaria izan
zen. Foruzale eta euskaltzalea, Nafarroa euskaldun eta askearen
alde borrokatu zen bizitza osoan.
|
Gipuzkoar
margolaria eta idazlea (Zarautz, 1901). Margolaritza ikasketak
Madrilen egin ondoren Frantzia, Italia, Belgika, Holanda eta Espainiako
museo askotatik igaro zen maisu zahar eta gazteengandik ikasten
jarraitzeko. Espainiako Gerra Zibilaren garaian Elgetan bizi zen
baina Bilbo frankisten esku geratu zenean Argentinara erbesteratu
behar izan zuen (1937). Idazle eta kazetari gisa Pintores vascos
y no vascos (1947), Arte vasco (1954) eta Pablo
Uranga (Vida, obra y anécdotas del pintor Pablo Uranga,
1963) biografia lanak eman ditu argitara. Obra nagusiak: Muerte
de San Francisco, Carta de América, Pastor Vasco
eta Marinos.

"Marinos", óleo de Mauricio Flores Kaperotxipi, presentado
en la Exposición Nacional de Bellas Artes de 1924.
|