"Wilhelm von Humboldt Euskal
Herria arakatzen. 1801" Jardunaldiak joan den apirilaren
5ean hasi eta 7an amaituko dira Gernikako Euskal Herria Musean,
bertan egingo den erakusketa baten aurkezpenarekin eta ikerlari
alemaniarraren testuen irakurketarekin. Jardunaldi hauek joan
den apirilaren 2an Bilboko Eusko Ikaskuntzaren egoitzan aurkeztu
ziren eta Joseba Agirreazkuenaga Jardunaldien koordinatzaileak,
alemaniarraren izaera aldeanitza azpimarratu zuen.
Bilbon, Gasteizen eta Gernikan izango
diren Jardunaldi hauetan hizlari alemaniar eta euskaldunek hartuko
dute parte eta linguista honen lanaren ikuspegi ezberdinak aztertuko
dituzte, hala nola, bere egunerokoan Euskal Herriaz eta euskaraz
jaso zituen idatziak.

Anton Erkoreka, Eusko Ikaskuntzako Bizkaiko lehendakariordea eta
Joseba Agirreazkuenaga Jardunaldien Koordinatzailea izan ziren
aurkezpenean.
|