Joan den martxoaren
22an Gasteizen "Kontzertu eta Hitzarmenaren etorkizuneko
aukerak" izenburupean Kontzertu eta Hitzarmen Ekonomikoaren
egitarauaren 4. Jardunaldia izan zen. Gasteizko Kultur Etxean
garatu zen ekitaldiari Josemari Velez de Mendizabal Eusko Ikaskuntzako
kudeatzaileak eman zion hasiera. Pascual Jover, Vital Kutxako
lehendakaria "Consideraciones en torno al Concierto y Convenio
Económico" izenburuko hizketaldi akademikoaren mintzalaria
izan zen eta ostean, Ramon Rabanera Arabako Foru Aldundiko Diputatu
Nagusia mintzatu zen; azkenik Idoia Zenazurrabeitia, Eusko Jaurlaritzaren
lehendakariordeak eman zion amaiera "Kontzertu eta Hitzarmen
Ekonomikoa" egitarauaren 4. eta azken jardunaldiari.

Fue numeroso
el público asistente a la Jornada "Perspectivas de
futuro del Concierto y Convenio".
Jardunaldiak amaiturik,
datorren martxoaren 29an Bilbon, Ramon Lopez de Larrinaga Deustuko
Unibertsitateko irakasle eta abokatua lehen solaskidea izango
da "La experiencia de un negociador del Concierto y Convenio
Económico" izenburuko hitzaldiarekin.
Ekitaldia "Foru Ogasuna 500 urte" erakusketa jasotzen
duen Bilboko Bizkaia Enparantzako Pabilioian, arratsaldeko 19:00etan
izango da. |