Plastikozko hondakinen jestioa
I. Plastikozko hondakinak bereizteko bideak
María José San José

Laburpena: Plastikozko hondakinek ingurumenean gaur egun sortzen duten arazoari aurre egiteko bideetariko bat, hondakin horien bereizketa egitean datza. Lan honetan, bereizketa egiteko erabiltzen diren metodorik arruntenak azalduko dira, hots, plastikoen bereizketa egiteko dentsitatea, suaren aurrean duten jokabidea (errekuntza edo pirolisia) eta plastikozko zenbait ontzitan agertzen den identifikatziorako zenbakia zehaztuko dira.







SARRERA


Plastikoek gure eguneroko bizimodua aldatu dute. Denbora laburrean material hauen garrantzia gero eta handiagoa izan da, eta gaur egun, munduko industria petrokimikoaren erdia inguru da. Bestalde, plastikoen lorpena teknologiaren aurrerapen nabarmena izan da eta hauen erabilera gero eta handiagoa izan da.

Plastikoek, teknologiaren aurrerapenekin batera ekologi arazoak ere ekarri dituzte plastiko gehienak degradagaitzak baitira. Urtero milioi bat tona plastiko inguru botatzen dugu zabortegietara eta hauetatik zortzi mila etxeetako kontsumoaren ondorio dira eta zakarrontzian dagoenaren ehuneko zazpia inguru dira, hau da, urtero pertsonako berrogeitahamar kilo inguru.Itsasoko uretan ere aurki daitezke plastikoak, urtero sei milioi tona eta erdi botatzen baitira itsasora. Itsasoan laurogeita hamar urteraino ere iraun dezakete eta urte hauetan zehar distantzia handiak egin ditzakete aldatu gabe. Horregatik esaten da plastikoak iraunkorrak direla. (AURKIBIDEA)

Plastikoen konposizioa eta lorpena

Plastikoak pisu molekular handiko konposatu organiko solidoak dira. Plastiko mota asko dago konposizioaren eta beroa jasateko ahalmenaren arabera. Plastikoen oinarrizko ezaugarriak hauek dira (1):

  • moldeorako tenperaturan duten plastikotasun handia. Beraz pieza perfektuak egin daitezke
  • kolorea hartzeko erraztasuna
  • Piezak egin ondoren bukatzeko operazioak ez dira beharrezkoak, egindako pieza horiek itxura ona dutelako

Plastikoen oinarrizko osagaiak hauek dira:

  • erretxinak edo benetako substantzia plastikoak. Erretxinak molekula handiak dira. Hauek, ehunka molekula txikiz edo monomeroz osatuta daude.
  • aditibo edo gehigarri garrantzitsuenak plastifikatzaileak, egonkortzaileak, kargak, koloratzaileak eta labaingarriak dira. (AURKIBIDEA)

Plastiko motak

Sailkapenik orokorrenaren arabera bi plastiko mota daude (2):

- termoplastikoak
- termoegonkorrak

Plastiko termoplastikoak berotan egitura kimikoan aldaketarik gertatzen ez zaien plastikoak dira. Izan ere, berotu eta moldeatu egin daitezke nahi beste aldiz.

Plastiko termoegonkorrak berotan moldeatuz gero, euren itxura aldaezina da.

Plastiko termoplastikoak, besteak beste, hurrengoak dira: PEa (polietilenoa), LDPEa (dentsitate baxuko polietilenoa), HDPEa (dentsitate altuko polietilenoa), PPa (polipropilenoa), PSa (poliestirenoa), EPSa (poliestireno puztua), PVCa (polibinil kloruroa) eta PETa (polietilen ftalatoa).

Plastiko termoengonkorrak, besteak beste, hurrengoak dira: Erretxina epoxidikoak, fenolikoak eta anidikoak eta poliuretanoak. (AURKIBIDEA)

Plastikoen erabilera eta kontsumoa

Plastikoak asko erabiltzen dira, oso dentsitate baxua dutelako eta beste material batzuek baino merkeagoak direlako. Gaur egun, plastikoak ontziak egiteko batez ere erabiltzen dira, gehienetan beiraren, metalaren eta abarren ordez. Gainera, ibilgailuetan erabiltzen direnean, pisu txikiari esker erregai kontsumoa ere txikiagoa da.

Plastikoek 1992an etxeetan izan duten erabilera 1. taulan ikus daiteke. Ikusten denez, ontziak egiteko plastiko ugari erabiltzen da, batez ere plastikozko ontzietan elikagaiak hobeto kontserbatzen direlako eta produktuak itxura garbiagoa duelako. Gainera, plastikoak erosoago eta arinagoak dira eta diseinu ezberdinen lorpena ere errazagoa da. Hain zuzen ere, plastikoak beste material batzuek baino hondakin gutxiago sortzen dute; hau da, papera, beira edo metalen aldean, hondakin bolumena erdia da.

1. Taula Plastikoaren erabilera etxeetan 1992an

Gauzak

LDPE
(ton)

HDPE
(ton)

PP
(ton)

PS
(ton)

PVC
(ton)

PET
(ton)

zabor poltsak

17

     

esne ontziak

2.5

     

zakuak

96

     

sukaldeko tresnak

5.3

 

22

10.2

  

jostailuak

4.4

1.8

3.7

7.4

2.5

 

ontziak

6

 

5.6

22.3

0.9

 

ur botilak

3

25.3

  

38.7

53.1

olio ontziak

1.2

     

poltsak

 

65.6

    

filmak

 

13

    

ehunak

 

18.3

  

5.6

 

esne botilak

 

14.8

    

olio botilak

 

6.3

  

13

 

garbikari botilak

 

34.2

  

17.8

 

lixiba botilak

 

14.2

    

botilen oinarriak

 

0.2

    

tapoiak

 

7.8

14.5

   

elektrotesnak

  

5.6

   

altzariak

  

21.3

   

azpilak

   

3.5

  

edalontziak

   

20.1

  

oinetakoak

   

1.8

8.5

 

boligrafoak

   

3.1

  

xaflak

    

13.1

 

xafla zurrunak

    

2.6

 

beste batzuk

 

16.9

    

Plastikoek Europan eta Euskal Herrian 1992an izan duten aplikazioa eta kontsumoa 2. taulan erakusten da. Ikus daitekeenez, Europan eta Euskal Herrian plastikorik gehienak estalketak egiteko erabili ziren, eta banaka batzuk jostailuak egiteko.

2. Taula Aplikazioen araberako plastikoen kontsumoa 1992an
Aplikazio arloakopuru osoaren ehunekoa, %
 EuropanEuskal Herrian
Estalketak eta ontziak

33

40
Eraikuntza2011
Elektrika eta elektronika1012.1
Automozioa76.6
Nekazaritza55,7
Menajeak52,0
Jostailuak31,7
Beste erabilera batzuk
(altzairuak,oinetakoak,...)

1721

Euskal Herrian urte horretan erabili ziren plastiko motak 3. taulan ikus daitezke. Erabilienak dentsitate baxuko polietilenoa, polibinilo kloruroa eta plastiko termoengonkorrak dira. Gutxien erabili dena polietilen ftalatoa da eta ondoren poliestirenoa eta dentsitate altuko polietilenoa.

3. Taula Plastikoen kontsumoa Euskal Herrian 1992an

Plastiko mota
kopuru osoaren ehunekoa, %
LDPE
19
HDPE
9
PVC
19
PS
8
PP
12
PET
1
Beste termoplastikoak
12
Termoegonkorrak
20

4. Taulan plastikoen produkzioak eta kontsumoak 1960tik 1995era Espainian izan duten bilakaera ikus daiteke. Ohar gaitezkeenez plastikoen produkzioa eta kontsumoa (pertsonako kilogramoak) urtean baino urtean handiagoa izan da.

4. Taula Plastikoen produkzioaren eta kontsumoaren eboluzioa Espainiako Estatuan

Urteaprodukzioa (103 ton)kontsumoa
(kg/pertsona)
1960201.29
19651016.04
197040415.86
197572323.60
1980119730.80
1985144840.38
1990207857.88
1992206959.10
1995271477.82

Euskal Herrian eta beste herrialde adierazgarri batzuetan plastikoen kontsumoak 1992an izan duen garrantzia 5. taulan agertzen da. Kontsumorik handiena Belgikan egin da, eta txikiena Indian. Euskal Herriaren kontsumoa maila ertainekoa da.

5. Taula Herrialde batzuetako plastikoen kontsumoa 1992an
Herrialdeak

kg/pertsona

Alemania

118.2

Belgika

152.0

Espainia

61.2

EEBB

108.0

India

1.3

Italia

79.0

Japonia

86.8

Mexiko

15.4

Euskal Herria

57.1

Orain arte ikusi dugunaren arabera, plastikoen aplikazioak eta kontsumoak geroago izugarri egin du gora eta ondorioz sortutako plastikozko hondakinen bolumena ere gero eta garrantzitsuagoa da. Beraz, hondakin hauen gestioaren kudeaketari ekin behar izango zaio eta, horretarako, kudeaketaren aurretik plastiko motak bereizi egin behar izango dira. (AURKIBIDEA)


PLASTIKOZKO HONDAKINAK BEREIZTEKO BIDEAK

Plastikozko hondakinak bereizteko zenbait bide daude baina artikulu honetan hiru bide garraintzitsuenak aurkeztuko dira, hala nola, dentsitatearen araberakoa, suaren aurrean duten portaeraren araberakoa (errekuntza edo pirolisia) eta plastikozko ontzietan ager daitekeen identifikatzeko zenbakiaren araberakoa.

Lehenengo bidea flotazioaren bidezko bereizketa da. Bereizketarako unitate hauetan pastikoak dentsitate ezberdinaren arabera banatzen dira. Horrela, bi frakzio lortuko dira: frakzio arina, hots paper eta plastiko arinak (filma, xafla, ...) eta frakzio astuna, hots, dentsitate altuko produktuak izango ditu (burdingabeko metalak, beirak, harriak, kautxu zatiak, ehun lodiak et dentsitate altuko plastikoak). Prozesu honen helburu nagusia paperaren aprobetxamendua da.

1. Irudian plastikozko hondakin solidoen flotazioaren bidezko bereizketarako unitatea ikus daiteke. Plastikoen flotaziozko bereizketa egiteko ura eta alkohola baino ez dira behar. Likido hauek merkeak dira eta ia ez dira kutsagarriak.

1. Irudia Flotazioaren bidezko bereizketarako unitatea

Lehenengo, plastiko nahastea (polibinil kloruroa, poliestirenoa, dentsitate altuko polietilenoa, dentsitate baxuko polietilenoa eta polipropilenoa) 1.0 dentsitatea duen urarekin banatuko da: urak baino dentsitate txikiagoa dutenak uraren gainean geratuko dira (dentsitate altuko polietilenoa, dentsitate baxuko polietilenoa eta polipropilenoa) eta besteak hondoratuko egingo dira (polibinil kloruroa eta poliestirenoa).

Alde batetik, dentsitate altuko polietilenoa, dentsitate baxuko polietilenoa eta polipropilenoa, hiru horiek, 0.93 dentsitatea duen ur-etanol nahasteaz banatuko dira, dentsitate baxuko polietilenoa eta polipropilenoa ur gainean geratuko da eta dentsitate altuko polietilena hondoratu egingo dira. Gero, dentsitate baxuko polietilenoa eta polipropilenoa, biak, 0.91 dentsitatea duen ur-etanol nahasteaz banatuko dira, polipropilenoa ur gainean geratuko da eta dentsitate baxuko polietilenoa hondoratu egingo da.

Bestetik, poliestirenoa eta polibinil kloruroa, 1.2 dentsitateko ur gaziarekin banatuko dira, poliestirenoa ur gainean geratuko da eta polibinil kloruroa hondoratu egingo da.

Plastikozko hondakinak bereizteko bigarren bidea suaren aurrean duten portaeraren araberakoa da. Plastikoak erregai gisa egokiak dira, molekulan halogeno atomoak dauzkatenak (adibidez polibinil kloruroa) izan ezik. Plastikoak erretzean, honako kasu biak gerta daitezke: batzuek sugarra kendu arren aurrera erretzen dira, eta besteak sugarra kenduz gero ez dira erretzen. Beraz, bereizketa metodo hau plastikoak sugarretan jartzean datza. Ondoren sugarra kendu egingo da eta plastikoen portaera aztertuko da eta gasak kontu handiz usainduko dira, gasek usain ezberdinak eduki baititzakete.

6. Taulan plastikoek erretzean duten portaera ikus daiteke. Irudi honetan, termoplastiko batzuek oxigeno eskasiaz erretzean (pirolisia egitean) duten sugarraren itxura eta sortutako gasaren usaina adierazi dira. Polibinil kloruroaren portaera da azpimarragarriena, oxigeno gutxirekin erretzean bigundu egiten baita. Gainera, azidoa delako beraren sugarren kolorea horia eta berdea da eta sortutako gasen usaina azido kloridrikoarena da. Honetaz gain, dentsitate altuko polietilenoak eta poliestirenoak kolore horiko sugarra ematen dute eta bestalde, poliestirenoak ke beltzak ematen ditu.

6. Taula Plastikoen portaera erretzean

Materiala

pirolizatua

sugarren itxura eta kolorea

gasaren usaina

LDPE

urtu egiten da

argizari itxura

horia

ezkoarena

HDPE

urtu egiten da

argizari itxura

horia

ezkoarena

PP

urtu egiten da

biskositate handikoa

distiratsua
ke beltzak

fenolarena

PS

urtu egiten da

neutroa

horia
ke beltzak

hiri gasarena

PVC

bigundu egiten da

azidoa

horia
berdea

azido Kloridrikoarena

PET

urtu egiten da

nabar iluna

distiratsua

lore usaina

mingotsa

Nylon

azidoa

azkarra

larru usaina

erretxina epoxidikoa

neutroa

zartakarria

fruta usaina

Plastikozko hondakinak bereizteko hirugarren bidea plastikozko gaietan ager daitekeen identifikaziorako zenbakiaren araberakoa da. Zenbaki hau ontziak arautzen dituen legeak (1997/11 ontzien legeak) zehazten du eta batetik hemeretzi artekoa izan daiteke .

2. Irudian, plastiko motaren arabera plastikozko gaietan ager daitezkeen triangeluak eta zenbakiak erakusten dira. Ikus daitekeenez, triangeluaren barruan zenbaki bat eta triangeluaren azpian ontzi hori egiteko erabili den plastikoaren laburdura agertzen dira. Plastiko bakoitzak identifikaziorako zenbaki finkoa du baina batzuek baino ez dute zenbaki hori, hala nola, polietilen ftalatoak, dentsitate altuko polietilenoak, polibinil kloruroak, dentsitate baxuko polietilenoak, polipropilenoak eta poliestirenoak. Beraz, oro har plastikozko gaietan batetik zazpirako zenbakiak baino ez dira agertzen.

2. Irudia Plastikozko hondakinak identifikatzeko laburdurak eta zenbakiak
(AURKIBIDEA)

BIBLIOGRAFIA

(1) Z.D. Jastrzebski: "The Nature and Properties of Engineering Materials", 3th ed. John Wiley&Sons, New York, 1987.

(2) P.M. Hellerich: "Guía de los Materiales Plásticos", Hanser, Barcelona, 1992.

(3) J.R. Gíl, M.R. Gómez: "Los Plásticos y la Gestión de los Residuos", Servicio Editorial de la UNED, Madrid, 1996.

(4) ANAIP: "Los Plásticos en España", Madrid, 1997.

(5) P.R.F. Bataille: "Chimiste", Québec, 5(1), 9(1990).

(6) G. Kämpf: "Characterization of Plastics by Phisical Methods", Hanser, Barcelona, 1986.

(7) Ontziei buruzko 1997/11 legea: "97ko apirilaren 26ko BOEa, 1998/78 Erret Dekretua, 97ko apirilaren 30ko BOEa", Madrid, 1997.
(AURKIBIDEA)


María José San José, Ingeniaritza Kimikoa Saila-Euskal Herriko Unibertsitatea / Zientzi Fakultatea-Leioako Campusa (Bizkaia)
e-mail:iqpsaalm@lg.ehu.es

Euskonews & Media 115.zbk (2001 / 3 / 16-23)


Artikulu honi buruz zure iritzia eman - Opina sobre este artículo

Dohaneko harpidetza | Suscripción gratuita | Abonnement gratuit |
Free subscription


Aurreko Aleak | Números anteriores | Numéros Précedents |
Previous issues


Kredituak | Créditos | Crédits | Credits

Eusko Ikaskuntzaren Web Orria

webmaster@euskonews.com

Copyright © Eusko Ikaskuntza
All rights reserved

s