| Arrakasta handiarekin eman zitzaien 
 hasera joan den martxoaren 5ean "Egungo Artea. Abiapuntuak" 
 jardunaldiei. EHUko Kultura Aretoan diren Jardunaldi hauetan artean 
 adituak diren irakasle, kritiko eta artistak parte hartzen ari 
 dira.  Eusko Ikaskuntzako 
 Arte Plastiko eta Monumentalak Sailak, EHUko Unibertsitate Hedakuntzarako 
 Errektoreordetzaren lankidetzaz antolaturiko lehen jardunaldi 
 hauek martxoaren 13an jarraituko dute eta 14an amaituko dira. 
 Entzule ugari hurbildu 
 ziren martxoaren 5ean Fernando Golvano, Jardunaldien koordinatzailea, 
 Montserrat Fornells, Eusko Ikaskuntzako Arte Plastiko eta Monumentalen 
 Saileko Lehendakaria eta Leonardo Lorente,EHU-ko unibertsitate 
 hedapenerako errektoreordea hitzlariek egin zuten aurkezpena entzutera. |