Título de la publicación: Revista
Internacional de los Estudios Vascos
Año
de la publicación: 1986
Páginas
del artículo: 905-907
Resumen:
Estudio
toponímico de Oiartzun por Manuel de Lekuona
|
Bat bakarrik aukeratuko
degu guk, komentario txiki bat egiteko: gure jaiot-erriarena:
OIARTZUN. Gurea dalako, eta gure Oyartzunek, beste erri gutxik
bezelako suertea izan dualako gai ortan, orain bi-iru milla urteko
Geografoak gure Erriaren izena aipatu izatea. Ez bait dute erri
askok olako suerterik.
Iru-lau Geografo aipatuko ditugu:
bi ejiptoar (Tolomeo ta Estrabon) eta latino bat (Plinio). Tolomeo
Kristo baño zerbait leenagokoa; ta Estrabon Kristo’ren
garaikoa; eta Plinio Kristo’ren beraren garaikoa irurok ere naiko
zaarrak; bi-iru milla urte.
Bi ejiptoarrak (Tolomeo’k eta Estrabon’ek)
gure Erriaren izena OIASSO idazten dute: forma nominatiboan;
bañan, deklinabidean sartu ezkero, bukaeran -N bat artzen
duala (OiassoNis, OiassoNi, OiassoNem) gaurko Oyartzun’en
antza-apur bat geiagorekin... naiz-ta tartean,"Oyartzun"en
-R-rik gabe (Oiasso)...
Tolomeo’k bi aldiz aipatzen gaitu:
biotan Oiasso’ren forman: batean Erriari dagokiola (Oiasso(n)
polin) eta bestean, Jaizkibel mendiari dagokiola (Oiasson,
akron PyrEnEs = "Oiassn, Pireneo"ren muturra").
Geografo zaar aiek gure Jaizkibel, Pirene Mendi luzearen bukaeratzat
jotzen bait zuten: Tarragona’n asi-ta, gure Oyartzun’en bukatzen
dan Mendiluzearen moko ta muturra bezela (Akron PyrEnEs). Pireneo’ren
mutur, moko.
Estrabon’e ere gure Erriaren izena,
forma berean ematen du (Oiasson, Oiassona polim), izenaren
tarteko -R- rik gabe.
Nolanai dala, itz orretan, -r-‘rik
gabe idaztea, ez da, bear bada, ain arritzeko gauza. Bear bada,
gure bi grekoak -Tolomeo’k eta Estrabon’ek- -ss-doble baten bitartez
-rs- bat, edo -rz- bat esan nai zuten. Ez dakigu garbi-garbi,
zer misterio ezkutatzen dan -ss- orren barruan; bear bada, ain
zuzen, guk -rs-edo -rz-rekin esaten degun gauza bera (-ss- = -rs-)
-r-ren eta -s-ren artean diran artu-emanen indarrez (ikus esan,
erran; Arlanzon, Aslanzon; eta honor, honos latinean)...
Ortik landa, oroiterazi bear degu,
Plinio’k bere textuan ez diola Oiarso, Olarso baizik irakurtze
oker batez, seguru asko...
Gañerakoan, Plinio’ren itzak
latiñez daude. Latin zaarrean. Ez ain konprendi-errezean.
Orrela dio, Geografo-izkuntza eskematiko
batean:
"Proxima ora Citerioris est,
eiusdenque Tarraconensis situs, a Pyreneo per Oceanum, Vasconum
saltus. Olarso’:
Eta, ikusten danez, Tarragona’tik
asi-ta, gure Oyartzun arteko bidea ikutzen du, iru izen aipatuaz:
"Tarraconensis (situs) a Pyreneo eta per Oceanum.
Bide luzea, itz gutxitan sintetizatua;
bañan guretzat, batez ere, bukaerako OLARSO orrekin
ornitua, aurretik VASCONUM SALTUS eder bat duala.
Vasconum saltus eta Olarso oiek "bereiz"
irakurriaz... ez leen, oraindik berriro, irakurtzen ziran bezela:
biok bat egiñaz alegia, "saltus" ori, ondotiko
"oiar" hitzaren anplifikamen eta etimolojia bait-litzan.
Gaur ordea piok bereiz irakurtzen bait dira... Geografi-lekzio
polit bat...
Itz geiagotan bide bera —Tarrako-Oiassona—
Estrabon’ek markatzen du:
"Ek TarrakOnes (1)
epi tous schatous epi to OkeanO OuaskOnas tous kata PampelOna
kai tEm ep’autO OkeanO OIASSONA polin".
Arritzeko gauza da, bai Plinio’k,
bai Estrabon’ek OuaskOnak, biok berdin kalifikatzea: ots! "auzo"
bezela ("ora PROXIMA" bait dio Plinio’k, eta SCHATOUS
OuaskOnas" Estrabon’ek; eta biok "auzo" esan nai
dute) biok iturri beretik edaten ari dirala, señale...
batek Olarso, ta besteak Oiasso badiote ere.
Arritzekoa da baita Estrabon’ek errenkada
labur batean adberbio "epi" iru aldiz erabiltzea, esan
nai duana obeto, detallatu bearrez, bañan denbora berean
gauza illun-arraizkoan ipiñiaz, besteak beste.
Guk "epi"-illara ori, onela
euskeratu degu:
"Tarragona’tik asita, an-inguruan
zear Panplona-aldeko Ouaskon
auzoen artean zear Okeanoaren gain-aldean
zear OIASSON Erria, Okeanoaren beraren gain-aldean
zear bait dago". "Epi" orrek, beti
ere, egoera gain-antza’esan nai bait du.
Bukatzeko, Plinio’rengana biurturik,
ikutu dezagun VASCONUM SALTUS dalako zerbait ori. Zein baso da
Geografo latinoak or aipatzen duan baso sonatu ori?
Kontextoak izen bat ipintzen digu
garbi-garbi: "Olarso", ots! Oyartzun. Oyartzun’en auzo
dan Vaskonen basoa bear du izan...
Guretzat, guk Oyartzun’en "Urumea-Erreka"
esaten diogun ingurumariko baso mardula: Bianditz-Artikutzatik
asita, Iraurgi-Añarbe’n barrena, Goizueta eta Arano’n bukatzen
dan baso ederra. Beren iturri eta errekastoak "Urumea-Erreka"
aundira ixurtzen dituzten mendi ta basoak; Plinio’ren "Vasconum
saltus" dalako lurralde historietakoa... Guk Oyartzun’en
"Urumea-Erreka" esaten dioguna.
(1) O mayúscula
pro OMEGA.
(2) E mayúscula, pro Eta (e longa duplex) |