|
Título de la publicación: Revista
Internacional de los Estudios Vascos
Año
de la publicación: 1986
Páginas
del artículo: 523-525
Resumen:
Diferentes leyes o costumbres
de Euskadi relacionadas con los trabajos relacionados en
cierto modo con la tierra, como son la ganadería,
agricultura, pesca, etc. Estas leyes nunca han sido legalizadas
como tales, pero se respetan.
|
Idazki honen gai, zenbait sineste, irizpen eta ohitura izango
dira, batikbait behintzat euskal-hezikeraren eta etniaren oinharri
bezala ageri zaizkigunak eta gure legedi bezala esoindu digutenak.
Euskalherriak baditu
oraino bizikera bereziak, gure lurralde honek eskaintzen dizkion
auta-bideai eta bere lehendikako joerai erantzunaz eraikiak: batez
ere esku-langintza, olagintza, nekazaritza, abelzaintza, eiza,
arrantza eta merkataritza.
Bizimolde hauen egikera
bereziak maiz aipa ditugu gure idazkietan eta beren urratsak usmatu
ditugula askotan adierazi degu. Aipa ditzagun orain heuren inguruko
zenbait ohikunde eta irizpide: oinpeko legeak eta heuren agerpenak.
1. Euskal-lurra
herriaren lurra izan dela. Oraino ere bai, zatika bederen, toki
askotan. Ba da ordea euskal-esaunda bat: "gizakiak ba du
lurra, berain bizitzeko eta berain ehortzeko". Bainan honek
ez du esan nahi lurraren jabe dala, beraren iraule eta ustiazale
baino.
2. Euskaldunok
ba ditugu geuron elkargoak. Baita hauen eskarri agiriko bat ere:
euskera. Izkuntza hau ez da gure elkargoaren eskarri utsa; bera
baida gure arbasoen ibilaldi luzeko oiharzuna. Adibidez, astearen
egunen izenak —astelehen, astearte, asteazken—, lehengo lege baten
agerpena; ilen izen batzuek berdin —epaila, jorraila, orrila,
garagarrila, uztaila, iraila—; eta beste zenbait izen, e.b. ozpinarria,
oneztarria, aiztoa, zulakaitza, garranga (igitaiarena), jentilarri.
Beraz euskera garrantzi haundiko ogasuna, agerkai zoragarria,
lehenaroetatik datorkiguna.
3. Gure elkargoetarik
aipagarrienak: etxea edo azkazia, auzunea, herria, eskualdea eta
Euskalherria. Hauek ere egikera berezikoak, batik-bat azkazia
(etxeko bizien eta hilen edo arbasoen elkartea).
Bakoitza bere etxean
bizi da gehien, nahizta orain, giro arrotzen erakarpenaz, geroz
ta gehiago besteentzen ari da. Horregatik etxea azkaziaren erdoki
eta ezaugarri bezala ageri zaigu.
Etxeari loturik datozkigu
azkaziaren erdi-muintzat dauzkagun inguruneak eta eginkizunak.
Batez ere gure artean etxea, famili edo azkaziaren aterbea dalako;
baita lantegia, tresnen bildegia, eliza, hilarria eta arbasoen
erdokia dalako ere.
Ikuspegi honen adierazgarri
diran egintzak lehen-aroetatik heldu zaizkigu. Adibidez, auxe:
beste herrialdeetan elizai eta hilarriai bakarrik dioten begiramena
(horien inguruan biraka ez ibiltzea, alegia) euskaldunak etxeari
ere badiote. Beraz elizaren eta hilarriaren mailakoz
beren etxea daukate. Bertako etxekoandrea berriz elizandretzat.
Sineste eta ohitura honek ere lehenaroetako legeetara garamatza
(1).
4. Diogun
horrek gure hezikeran eta ohikuntzazko nahiz idatzitako legedietan
zenbait ondoramen sarrerazi du. Ikus egikera bat: etxearekin bizilagunak
ezezik arbasoak ere zerrikusia baidute: hauei hil-otoitz eta opariak
zor die. Orregatik lehen-aldietan (ia gaurdaño) etxearen
ardura zuten burungarriak etziran osoro etxearen jabe: etxea ezin
ausi zezaketen, ezta azkariaren menpetik atera edo aldendu ere:
osorik atxikitzea behartuak zeuden.
5. Hortik
heldu da honako ondore hau: gurasoak beren haurretarik bat bakarra
(semea edo alaba) oinordeko aukeratzea.
6. Etxea,
eliza delarik, babesleku eta igesleku da. Batebat, bere etsaiagandik
igeska dijoala, etxe batean sartzen bada, onik
da eta egon deike lasai, jazartzaileak, nahizta irelua izan, ez
dauka an sartzerik. Etxea babesleku baida (2).
7. Etxeko
burungarriak —jaun-andreak— beren egintzekin elgar osatzen baidute,
bertako goraberetan eskubide berdinekoak ditugu oraindik ere leku
askotan. Halaz ere, hezikeraren zenbait ikuspegi garrantzitsutan,
etxekoandrea da lehenengo. Ikus egikera heuek: etxeko jaunak,
bere garaietan, abereak bedeinkatzen ditu; etxekoandreak ordea,
esko bedeinkatuz, etxean etxekoak onesten ditu jaunagandik asita
azkeneko haurrarengaino; etxekoandreak, arbasoekiko hartu-emanetan,
etxea ordezkatzen du; amaren onespenari onura dario, amaren biraoari
zori-gaitza; ikusbiran ageri zaizkigun izakirik larmentsuenak
emakumezkoak direkazko sinestea gaurdaino iritxi zaigu: Andra
Mari Muiroko ("arpeetako Mari"), Eguzki-amandrea,
Ilhargi-amandrea eta hauen ama Lurbira.
8. Sinismen
eta ohitura hauek, nahizta zenbait tokitan kristaugoaz ikutuak
edota indartuak, lehen-gogoeten eta ekanduen lekuko ageri zaizkigu.
Eta eragile horiek, euskal-foru eta legediaren ardatza —e.b. euskal-etxe
eta azkaziaren egitamua— gure aldi hontaraino ekarri digute.
9. Sinismen
eta ohitura horiek, euskal-gizabideak gogorki kutsaturik, datorzkigu.
Izan ere euskaldunai,
beste edozeini bezala, bethidanik sortu zaizkie munduarekiko eta
gizakiarekiko galde nagusiak —ni zer naiz eta zertarako?—; baita
hauei dagozkien erantzuerak ere.
Gai hortan euskaldunak
baditu, lehen-aroetatik, zenbait gogai eta buruzpide. Baita guri
eta mundu guztiari eragiten digun izakiagaz —Jainkoagaz, alegia—
zinestea eta itxaropen berezia eta hor errotutako egitarau eta
jokabidea ere.
Gogoeta hauei begira
moldatuak ageri dira euskal-ohikunde edo lege asko; gogoeta berak
zurejatu zuten gure arbasoen gizabidea eta honen lekuko edo adierazgarri
dan geroztiko legedia, ohiturazkoa lehenengo eta idatzia gero.
Beraz euskaldunak,
millaka urtheetako ibilaldi luzean, gertu, albizitu eta mamitu
dute beren hezikera eta eraiki beren etnia eta, hauen arauera,
sorrerazi beren legedia. Heurek atxiki dute ogasun hori eragozpen
iguingarri batzuek bidean jarri zaizkigun arte. Drango horieri
eragin eta gure bizikera euskal-gizabideaz ornitzea, hara hor
gure zerregin bat.
(1)
Begira Etxe nere Diccionario de Mitología vasca’n
("Obras Completas", t. I). (ITZULI)
(2) Begira
Oyulari itza (ibidem). (ITZULI) |