
Garikoitz
eta Idoia Estornes (Auñamendi Entziklopediaren zuzendariak)
Juan Jose Goiriena de Gandariasekin (Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria)
akordioa sinatu zuten momentuan.
Eusko Ikaskuntzak, Eusko Jaularitzarekin
eta hiru euskal Aurrezki Kutxarekin (BBK, KUTXA eta VITAL) abenduaren
26an sinatu zuen akordioari esker, Auñamendi Hiztegi Entziklopedikoa
Interneten jarriko du Eusko Ikaskuntzak.
Orain arte 51 liburuki dituen Entziklopedia
hau urtarrilaren 3tik aurrera Interneteko www.eusko-ikaskuntza.org
helbidearen bidez kontsultatu ahalko dute bisitariek.
Bernardo Estornesek sortu zuen Entziklopedia honek
hutsune bat beteko du sare birtualean, euskal edukiei dagokienez.
Ezinbesteko lanabesa izango da, besteak beste, euskal hezkuntza-sareko
kideentzat eta komunikabideetako profesionalentzat.

Juan Jose
Ibarretxe (Eusko
Jaurlaritzako Lehendakaria),
Juan Jose Goiriena de Gandarias (Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria)
eta Euskal Erkidegoko hiru aurrezki kutxetako ordezkarien arteko
sinaketa.
|