Título de la publicación: Revista Internacional
de los Estudios Vascos
Año
de la publicación: 1985
Páginas
del artículo: 257-263
Resumen:
Al realizar el estudio del ritmo del pensamiento de los
bertsolaris (tomo XXVIII), Manuel de Lekuona no se refirió
a una de las partes más importantes de los versos,
el final. Aquí nos cuenta como tras una pensada elaboración
en la que el verso va tomando cuerpo después del
inicio, se prepara un gran final. Para ello utiliza varios
versos.
|
Gure Aldizkari RIEV’en leengo (tomo XXVIII - año 1983)
zenbakia irakurri nuan bezain laister, konturatu nintzan, an argitaldutako
neure lanak utsune bat ba zuala; utsune naiko garrantzitsua; lanaren
bukaeran; eta, ain zuzen, bertsoaren "bukaerari" dagokiona.
Ez nuan okerrik esan. Utsune bat
egin baizik. Eta ezta utsune berebete bat ere; naikoa ez esana
baizik.
Zer utzi nuan esan gabe?
Ea alkarraitzen degun.
Nere lanean, bertsolarien pentsamenari
buruz lau eredu aukeratu nituan: "Kopla zaarrak", "Iztueta",
"Xenpelar" eta "Zapirain". Eta zapirain aipatzean,
aren bertsoen pentsamen-ibilpera azkarra ta urduria aipatzen nuan.
Eta ortaz gañera, aipatzen nuan, baita, beste gauza bat
ere, sobra garrantziduna: bertsoaren bukaerako ostikada: "Ostikada"
bai; bañan Retoriko latinoak izen itsusiagoz "benenoa"
esaten zutena: "In cauda, venenum" = "Isatsean,
edena, benenoa"... Estetika politagoan, benenoaren ordez
guk ostikada esango degu.
Ez bait da, ordea, ostikadaren izaeragatik;
ostikadaren prozesu jebetikoagatik baizik prozeso ori; oso jakingarria
da, izan ere.
Ikustagun.
Pello Errota’ren bertso batekin argituko
degu gure gauza. Onela dio bertsoak:
Buenas dias, Txanbergo
Jauna, erantzirikan txapela. Gaurko onetan ez bait det uste izango dedan kartzela. Aspalditxoan urrea baño geiago degu papela. Ta ikusi dezan, ar beza, Jauna, Komunioko Txartela..
Bertso onek ba du bere historia. Bigarren Karlistatea, bukatu-berri
zan. (1876-inguru). Garai artan Asteasu’n Pello
Errota bertsolaria bizi zanbere errotan. Errotara, irin-billa, etortzen
ziran erriko "bezeroez" gañera, ba zituan Pello’k
inguruko errietan beste bezero batzuek, bear zuten iriña
etxera errotariak eramaten zien oietakoak. Aya’ko errian, adibidez. Gerratea
bukatu-berri bezela, zenbait erritan oraindik ere Guardia Zibillak,
errira zetorren guztiari, pasaportea eskatzeko oitura zuten. Aya’n
adibidez.
Bein batean Aya’ko Sarreran erriko
Guardiak gure Pello’ri:
—Alto! El papel...
Galdera onentzako erantzuna izan
zan Pello’ren bertsoa:
Buenas dias, Txanbergo
Jauna...
ATZEKOZ-AURRERA
Bertso biribilla ta tipikoa, Pello’ren
bertsoa.
—Nolakoa izan zan, ordea, bitarte
artan, Pello’ren barrunbean bertsoaren pentsamen-ritmoa? nundik
nora ibilli zan pentsamen ori? —Ba dirudi eta edozeñek
esango luke, Pello’k bere bertso-erantzunaren asiera —asiera—
pentsatu zuala lenengo, eta bukaera, azken —azken—. Bañan
"Ez, Jauna"! Ain zuzen asiera ez baño, bukaera
pentsatu zuan lenengo, eta gero gañerakoa. (Gero ikusiko
degu gauza zeatz/zeatz). Lenengo pentsatu zuana, bukaerako "Komuniyoko
Txartela" izan zan. Dana, itxuraren kontra.
Olakoxea da, izan ere, besteak beste,
gure bertsolarien pentsamen-ritmoa, puntu onetan. Itxuraren kontrakoa...
IZEN ETA EXPLIKAMEN
Itxuraren kontrako pentsamen-ritmo
onek ba du euskeraz bere izen eta bere explikamen. "Atzekoz-aurre"
esaten zaio, edo, berdintsu dana, "Azpikoz-gain".
Eta ari ontan bai bait da antziñako
Filosofia Eskolastika zaarrean esaera bat onela diona: Causa
finalis est primum in conceptione, ultimum in exequtione. Egite
guztietan "elburua dala, alegia, lenengo pensatzen dana,
bañan azken betetzen, osatzen dana".
Ala berean gure Folklorean, ere ba
da beste esaera bat, gauza onekin zer-ikusi zerbait duana: Aurresku-dantzan
arau praktiko dana: "Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu";
bañan funtsean gure kasuan kontrara bait da gauza; aurreak
ez baño atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu; bertsoetan
atzeak erakusten du bertsoaren aurreak nola izan bear duan: atzea
da neurri bertsoaren gorputzeko "puntuak" eratzean.
Eta gertatu ere, ala gertatu bait
zan Pello Errota’ren kasuan. Pello’k bertsoaren "azkena"
asmatu du aurren; eta gero, azken orren "soñudun"
iru itz —iru puntu— asmatu ditu, soñu berean bertsoa bukatuko
dutenak. "Txartela" bait dio bertsoaren bukaerak, iru
itz —ela-ela, dunak sortu bear zituan, eta sortu ere ditu: ixtanpantean
sortu ere: txapela, kartzela eta papela...
Olakoxea da gure bertsoaren pentsamen-ritmoa:
ibilli ori egin du gure Pello’ren pentsamenak trantze ortan.
Ondo begiratuzkero, gauza bera egiten
dute bertsolari guztiak Sariketaetan "Puntu-jartze"
esaten zaion ariketaetan, "Puntu-jartzalleak", bukaera
bera duten lau itz eman, eta berak bertsoa osotzen dutenean.
Pentsamen-ritmo benetan interesgarria
eta arrigarria, gure Pello’k ain biribil bukatu zuana.
Entzun dezagun berriro:
Buenas dias, Txanbergo
Jauna, erantzirikan txapela. Oraingo ontan ez bait det uste izango dedan kartzela. Aspalditxoan urrea baño geiago degu papela, ta ikusi dezan, ar beza, Jauna Komunioko txartela.
Pentsamen-ritmo dotorea ez bada,
ba, gure Pello Errotarena!
BERTSOAREN GORPUTZA
Dotoretasun orren ezagungarri, ikus
dezagun orain, nola montatzen duan Pello’k bertsoaren gorputza.
Lenengo-lenengo Txanbergoa aipatzen
digu. Txanbergoa, Guardia Zibilla da. Eta buruan daraman kapelutik
datorkio bere izena, Guardiaren kapeluak, denbora bateko "Txanbergo"
zeritzan kapeluaren antza bait du.
Bigarren, bere buruan daraman txapela
kentzea aipatu bear du, kortesiaz.
Irugarren, kartzela aipatzen du,
eta kartzela aipatzeko egokitasuna, gauza argia zan urte aietan:
Guardiak, baserritarrai bildurra sartzeko, "kartzela"
itzetik-ortzera erabiltzen zuten itza zan. Orregatik aipatzen
du Pello’k kartzela bere egun artako toparizuan.
Oso jakingarria da baita, orren ondoren
datorren aipamena ere; urrea baño papela, geiago erabiltzeko
oitura zabaltzen ari bait zan baztarretan Espaiñiaren Ekonomia
argal zebillelako garai artan. Orregatik, Gobernuaren aginduz,
Banko de España, urrea erretiratzen eta papela banatzen
asia zan. Ori esan nai du Pello’ren beste aipamen orrek.
Gañerakoan Komunioko Txartelaren
kontua, Pello’ren umore onaren señale bat da. Orain "txiste"
esango gendukeana. Txiste biribilla. Gure kasurako, lenengo pentsatua;
bañan azken kantatua: Primum in conceptione; ultimum
in exequtione, atzekoz-aurre jator-jator batean; dena bertsolarien
pentsamen-ritmo jator batean...
BERTSOAREN BUKAERAN OSTIKADA
Atzekoz-aurreko Ritmo onek Bertsoari
"Pentsamen-ritmo" berezi bat ematen dio. Latinoak in
cauda venenum esaten ziotena; "Isatzean benenoa"
alegia; euskeraz gozoago guk "bukaeran ostikada" esango
gendueana. Bertsoaren "muiña" dan gauza bertsoaren
azkenerako uztea, alegia. Asiera orrek bertsoaren bukaerari aparteko
indar ta grazia ematen bait dio. Pentsamenaren Ritmoan izaera
aparteko bat. Izaera karakteristiko bat. Bertsoa Olerkiatik bereizten
duana. Bertsolari diran bertsolari danak ondotxo kontserbatzen
dutena. Bañan bertsolari ez danak errex aztutzen duana.
Ontan igertzen bait diogu bertsolari jatorrari. Bertsoaren bukaerako
ostikadatxoan.
Olerkariak ez du jarraitzen kanon
au. Aldian bein, bai, egingo du ola; bañan ez kanon bezela,
nai-gabe bezela baizik. Bertsolariak, ordea, obligaziozko kanon
bat bezela.
Begira eredu batzuek. Ereduak nun-nai arki ditezke.
Guk bizpairu aukeratuko ditugu.
Zapirain’ena:
Nere sentimentuak bear ditut esan; suerte txarrerako mundu ontan izan. Gripek arrapatuta emaztia il zan; errezatutzen diyot al dedana Elizan bederatzi umekin alargundu nintzan.
Bilintx’ena:
Nere ditxa guziyak ba dute ajia; nunbait naiz Jaungoikuak aztutzat lajia; gosiak egin nuen ango biajia; kulpa duenarentzat daukat korajia; apaiz batek jan zuan nere potajia.
Xenpelar’ena:
Burruka ari dala juan zaizka adarrak, ezin sujetaturik bere indarrak, talentu onak dauzka gure betroi xarrak; lurrera botatzen du euli baten kargak. Jendiaren farrak ez dirade txarrak; ganadu elbarrak juntura igarrak; burruntziya dirudi orren bizkarrak. |