|
GAIAK,
Euskal Herriko Elektronika eta Informazio Teknologien Industrien
Elkarteak , Europaear Batzordea, Eusko Ikaskuntza eta IXA taldearen
laguntzaz 2. Multimedia eta Gutxiengo Hizkuntzen Nazioarteko Topagunea
antolatu du. Topagune hau, azaroaren 8 eta 9an izan zen Miramar
Jauregian, Donostian.
Teknologia munduko 80 profesionalek
baino gehiagok, GAIAren elkarkide eta kolaboratzaileek eta Gutxiengo
Hizkuntzen Europako ikertzaileek parte hartu zuten jardunaldietan.
Jardunaldi hauen helburua, Gutxiengo
Hizkuntzak babestu eta garatzeko Teknologia Berriek dituzten gaitasunak
potentziatzea izan zen. Bestalde, Euskal Herriko Hizkuntzaren
Industria deiturikoa bultzatzea nahi zen.
Hauetaz gain, jardunaldiak ondorengo
bigarren mailako helburuak izan zituen, hauek arestian aipaturikoak
bezain garrantzitsuak izan ziren:
- Teknologia berriak eragiten ari
diren baztertze ekonomiko-kulturalaren ondorio negatiboa
gutxitzea.
- Informazioaren Teknologien eta
Prozesu Telematikoen erabilpenean Gutxiengo Hizkuntzen garapenerako
ohitura aurreratu eta lehiakorrak sustatzea.
- Balio erantsia eta etorkiznean
garrantzia eta hazkundea izan dezakeen esparruetan interesa
sortzea.
- Gutxiengo Hizkuntzen komunitate
birtualen garapenean Euskal Herria eredua izatea, jarduerak
eta edukiak Euskal kultura eta hizkuntzan (euskara) oinarrituz.
Esparru
hontan, Europar aurreratuena Suezia da, bertako Gutxiengo Hizkuntzen
hainbat ikerkuntzei buruz eta Gutxiengo Hizkuntzen heziketan Informazioaren
Teknologiek duten eraginari buruzko hainbat proiektu burutu baitituzte.
Bonnie Nardi eta Alice
Mc Innes antropologoak ere Estatu Batuetako komunitate indigena
eta Gutxiengo Hizkuntzen aldaketak aztertzen ari dira Informazioaren
Teknologia berrien laguntzaz.
Euskal Herrian gaitasuna
Informazioaren Teknologiak eta Telematika
indurstria indartsuak dira Euskal Herrian, baina ez dira oraindik
ezagutzen kultura, politika eta hizkuntzaren garapenerako erabilera
potentzialak.
Euskal Herria komunitate birtualen
ikerketan eta ezarpenean, gero eta globalago den mundu hontan
eredu izatea nahi badugu, ondorengo hauek lortu behar ditugu:
1.- Komunitatea indartu: komunitateko
komunikazioaren gehikuntzak komunitate zentzua areagotzen du,
bestalde komunitatearekiko konpromezua gehitu eta komunitateari
dagokion oinarrizko arazoak konpontzeko tresna gisa balio du.
2.- Sistema demokratikoa hobetu:
honek hiritarren parte hartzea hobetzen du, eraginkor eta informatuago
eginaz.
3.- Garapen ekonomikoa bultzatu:
Informazio bide berriek komunitatearen garapen berri eta azkarragoa
sustatzen dute.
Mundu mailako praktika hoberenak
aztertu eta ezagutzen saiatu behar gara. Honez gain, interesgarriak
diren ereduak ikertu, esportatu eta desagertzeko arriskuan dauden
komunitateetan ezarri behar ditugu, bertako eta nazioarteko eredu
izan daitezen.
Gaur egun, erakunde askok telematikaren
eremuan hizkuntzen babesean izandako esperientzia arrakastatsuei
buruzko informazioa eskatzen dute.
Euskal
Herria bezalako komunitate batek (historia zabala, hizkuntza aberastasuna
eta bi kultura dituena eta Informazioaren Gizartearen etorkizuna
bultzatzen duena besteak beste) esperientzia hauen eredu fokal
bat izanez gero abantail lehiakor eta estragiakoa izango luke.
Gainera, esparru hontan azterketa lerro bat finkatzeak europa
mailan eta nazioartean eredu izaten lagunduko lioke.
"Tecnología berriak eta
Gutxiengo Hizkuntza" gaia, hizkuntzaren biziraupen eta ekonomia
eta kuluralaren garapenerako oinarria da bai euskaldunontzat eta
baita beste hizkuntza gutxiengo batzuentzat ere. Garrantzitsuak
izan daitezken arrazoi gutxi batzuk aipatuko ditugu:
Telematika, Teknologia berrien erabiltzaileen
artean kasta sozialak sortzen ari da. Europear Batasuneko komisario
ohiak, Bangermanek, Informazioaren Gizartearen garapenari buruzk
txostenean, Teknologia berrien ezarpenak eta hauek kontrolatu
eta sahiesteko beharrek sortu ditzazketen kultura eta hizkuntzaren
baztertze arriskuei buruz hitz egiten du.
Egoera posible hau indargabetzeko,
bestalde bereizketa hain zakarra izan ez dadin eta "ahulenek"
ere beraien garapenerako teknologia hauek erabili ahal ditzaten;
hainbat erakunde pribatu zein publikok, komunitate birtualak Interneten
gaiaren ikerketa eta ezarpenari buruzko proiektuak garatzen ari
dira.
Telematikaren
garapen izugarriak Komunitate birtualaren fenomenoa sortu du,
fenomeno hau ondorengo izenez ezagutarazi da: informazio sistemen
komunitateak, komunikazio sareak, sare zibilak, sare birtualak,
komunitate birtualak, etab.
Komunitate hauen garapenak, desagertzeko
arriskuan dauden Gutxiengo Hizkuntza eta Kulturei aukera desberdinak
eskaintzen die.
Munduko komunitate birtualen ikerketa
ezezaguna da bai Euskal Herrian eta baita estatuko gainontzeko
lurraldeetan ere, baina ez gaitezen engainatu 1º munduko nazioetan
gaurkotasuna duen gaia baita.
Gutxiengo Hizkuntzen ikerkuntzen
eremuan komunitate birtualen ikerlana 90. Hamarkadaren hasieran
garatzen hasi zen, batik bat Estatu Batuetan, Indioen gaien Departamendutik
sortutako "komunikazioaren Teknologiak eta bertako komunitateen
antolatzea" programaren laguntzaz. Latinoamerikako eta Europako
hainbat gutxiengo komunitate ere elkarte birtualei buruzko programak
bultzatzen hasi dira.
Europa mailan programa eta proiektu
interesgarriak ezartzen ari dira. Honako proiektuak aipa daitezke:
batetik "Minority language community empowerment and digital
democracy" (1998. Urtean), Galesko Unibertsitateak zuzendu
eta Gales, Irlandes eta Filandes Gutxiengo Hizkuntzek parte hartu
zutena; eta bestetik ACCORDE, gertaera historikoen bitartez eskualdeen
garapena eta kohesiorako, komunikazio aurreratuen erabilpena sakonki
aztertzen duena.
Jokin Garatea, GAIAko Nazioarteko
Proiektuen Zuzendaria |