| El
17 de diciembre de 1916 nace José María Legorburu
Orue en Logroño |
| Fuente:
Enciclopedia Auñamendi |
|
Pintor, nacido en Logroño
el 17 de diciembre de 1916. Autodidacta. Considerado como artista
pintor-decorador e ilustrador de libros y revistas. Sus más
destacados trabajos son los que realizó en la decoración
del vestíbulo de la Estación del Norte de Bilbao
y la capilla de Altos Hornos de Vizcaya en Baracaldo. Asimismo,
entre otros muchos trabajos, ejecutó los bocetos para las
vidrieras de la Casa de la Moneda de Madrid. |
| 1877ko
abenduaren 18an Graziano Anduaga Oñatin jaio zen |
| Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa |
|
"Gesaltzako
Aitona" (Oñati, 1877-Oñati, 1965). Oso bertsolari
oparoa izan zen: "Mundua, negar herria", "Mozkorra
eta neskatxa", "Nere bizitza", "Erleak",
"Komunismoa", "Aretxabaletako aitona bati",
etab. Aipatzekoak dira, orobat, A. Luis Villasantek bildurik argitaratutako
"Aitonaren uzta" eta "Eugensentiko txoria".
|
| 1953ko
abenduaren 19an Ricardo Baroja Nessi Beran hil zen |
| Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa |
|
Margolari, grabatzaile eta idazlea (Minas de Rio Tinto, 1871- Bera,
1953). Serafinen semea eta Pioren anaia, hau baino urtebete zaharragoa.
Osasun arazoak zirela eta, ingeniaritza utzi behar izan zuen eta
artxibozain ikasketak egin zituen; Teruelen eta Caceresen egin
zuen lan. Politikaz arduratua, 1931an errepublikaren aldeko mitin
batetik etxera zihoala begi bat galdu zuen auto istripu batean.
Margolaritzaren alorrean, 1885etik 1936ra zaletasun handiz aritu
zen,
1937-1952 bitartean zaletasuna bizibide bilakatu zitzaiolarik.
Idazle gisa, kazetaritza, antzerkia, eleberrigintza eta saiakera
alorretan aritu zen: El cometa, antzerkia,(1915); Fernanda
(1920); El pedigree (1926); La nao capitana
(1935); Gente del 98 (1952). Grabatuaren eremuan garrantzi
handiko lanak egin zituen: akuaforte, litografia eta heliograbatuetan
ehundik gora lan. Espainian hainbat sari irabazi zituen. 1927an
Madrilgo Arte Grafikoetako Eskolako irakasle izendatu zuten eta
Asociación de Artistas Grabadores delakoa haren inguruan
sortu zen.
|
Euskonews & Media 103.zbk (2000 / 12
/ 15-22) |