Europa osoan erroten ondare eta
turismo alderdiak garrantzi handia hartu duen une honetan eta,
era berean, gizarteen historian izan duten eginkizunari balio
handiagoa ematen ari zaion garaiotan, Eusko Ikaskuntzak eta Beasaingo
Udalak "Errota eta Energia Berriztagarriak" jardunaldiak
antolatu dituzte Beasainen. Azaroaren 16, 17 eta 18an ospatuko
diren jardunaldi hauek, errotez gain, energia berriztagarrien
aprobetxamenduan aplikaturiko teknologien testigantza izan diren
lantegi guztiak oroitarazi nahi dituzte: burdinolak, eiherak,
malakateak, zentral hidroelektrikoak, etab.
Jardunaldiekin batera, Beasaingo
Igartza Jauregian, urriaren 24tik erroten inguruko erakusketa
ikus daiteke. Azaroaren 19an, jardunaldiak bukatzeko, irteera
bat izango da Agorregiko burdinola eta errotak bisitatzeko. |