Eusko Ikaskuntzak, Baionako Udaletxearekin
eta Orai-Bat Baionako dantza taldearekin elkarlanean eta Renaud
d´Eliseagaray de Jaurgain Baionako Udaletexeko euskal kultur
zinegotziaren zuzendaritzapean, hiru diaporama-hitzaldi antolatu
ditu Baionan.
Hiru
diaporama-hitzaldi hauetako hitzlaria Beñat Fernandez,
Tolosako (Toulousse) Geografia Fakultatean eta Instituto Katolikoan
irakasle dena, izango da
Hiru ekitaldi hauetatik lehenengoa
urriaren 27an izan zen Baionan eta "Euskal-dantza folklorikoak"
izan zen garatu zen gaia. Hitzaldiarekin batera, diapositiba
ugari ikusi ahal izan zituzten bertaratutakoek. Hurrengo diaporama-hitzaldia,
Ikurriñaren Historiaren ingurukoa izango da, "Histoire
de l´ikurriña: un centenaire parfois oublié
1894-1994" izenburupean, ikurrriñaren historia azalduko
da azaroaren 18an toki berdinean. Azkenik, hirugarrena abenduaren
9an izango da euskal joko eta kirolen inguruan Baionako Orai-Bat
dantza taldearen egoitzan. |